Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

68. zk., 2017ko apirilaren 6a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1786

EBAZPENA, 2017ko martxoaren 9koa, Hezkuntzako sailburuordearena, haur-eskola pribatuei 2016-2017ko ikasturterako emandako diru-laguntzak jakinarazten dituena.

2016ko azaroaren 21eko EHAAn, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko urriaren 26ko argitaratu zen, eta bertan arautzen ziren 3 urtetik beherako umeak atenditzen dituzten ikastetxe pribatuei 2016-2017ko ikasturterako diru-laguntzak emateko baldintzak.

Aipatutako aginduaren 12.1 artikuluarekin bat, Hezkuntzako sailburuak hartutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Horrek ez du esan nahi onuradun gertatzen direnei banakako jakinarazpena egingo ez zaienik. Horrenbestez, hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016-2017ko urriaren 26ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntza guztiak eta haien onuradunak. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 9a.

Hezkuntzako sailburuordea,

MIREN MAITE ALONSO ARANA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala