Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2017ko martxoaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1661

EDIKTUA, 57/2016 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 57/2016 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Santander Consumer Establecimiento Financiero de Crédito SA.

Abokatua: Antonio Arriola Saenz.

Prokuradorea: German Apalategui Carasa.

Demandatua: Ana Portilla Castillo.

Gaia: judizio arrunta.

Judizio horretan, epaia eman da 2016-02-01ean. Hona hemen epaitza:

Judizio horretan, 2016ko otsailaren 1ean, 15/17 epaia eman da, demanda partez baiesten duena. Interesdunek eskuragarri dute epaiaren testu osoa, Bilboko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegiko bulego judizialean.

Epai honen aurka ez dago apelazio-errekurtsorik jartzerik. Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da auzitegi honetan, hogei eguneko epean. Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko.

Demandatuaren gaur egungo helbidea edo egoitza ezezaguna denez, ediktu hau EHAAn argitaratzea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156. eta 497.2 artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, aipatutako epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2017ko otsailaren 23a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala