Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2017ko martxoaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

URAREN EUSKAL AGENTZIA
1653

EBAZPENA, 2017ko martxoaren 30ekoa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, Mediterraneako Arroen Lurralde Bulegoko burua kargutik kentzea xedatzen duena.

Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.a) artikuluan xedatutakoarekin bat, eta Uraren Euskal Agentziaren Estatutuak onartzen dituen abenduaren 18ko 240/2007 Dekretuaren 7.2.n) artikuluan ezarritakoari jarraikiz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Azucena Salazar Bayona andrea Uraren Euskal Agentziako Mediterraneako Arroen Lurralde Bulegoko buruaren kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– 2017ko martxoaren 30etik aurrera izango ditu ondorioak ebazpen honek.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaiola Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzaren sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 30a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

ERNESTO MARTINEZ DE CABREDO ARRIETA.


Azterketa dokumentala