Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

62. zk., 2017ko martxoaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1651

IRAGARKIA, Universidad Del Pais Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluarena, irakasle-ikertzaileen ordainsari osagarrien inguruko zenbait erabaki jakinarazteko dena.

Universidad del Pais Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluak ordainsari osagarriei buruz 2016ko abenduaren 23an hartutako erabakiak eranskinean zerrendaturiko irakasle-ikertzaileen ikastegietan aurrez aurre jakinarazten saiatu arren, ez da halakorik lortu. Horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeko 44. eta 45. artikuluetan xedaturikoa betetzeko.

Jakinarazpen honek BOEn argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Iragarki hau argitaratzen da eranskinean zerrendaturiko pertsona interesdunek jakin dezaten, eta jakinarazpenaren balioa izan behar du haientzat. Interesdunek, halaber, 15 egun balioduneko epea izango dute Kontseiluaren bulegoetan jakinarazpena jasotzeko (Bilboko Kale Nagusiaren 38. zenbakian, 6. solairuan).

Bilbao, 2017ko martxoaren 21a.

Kontseiluburua,

JOSEBA AGUSTÍN EIZAGUIRRE AGOTE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala