Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

61. zk., 2017ko martxoaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
1627

EDIKTUA, 2017ko otsailaren 24koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita zenbait jarraipen-izapide, garapenerako lankidetzaren arloko diru-laguntzen prozeduretan.

Ezinezkoa izan da banan-banan jakinaraztea zenbait jarraipen-izapide (ikus eranskina), Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak izapidetutako garapenerako lankidetzaren arloko diru-laguntzen prozeduretan egindakoak. Hori dela eta, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen urrioaren 1eko 39/2015 Legearen 44 artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Horrez gainera, jakinarazten da interesdunek eskuragarri dutela adierazten diren jakinarazpenen testu osoa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzian. Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunek jakin dezaten eta jakinarazpentzat har dezaten.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkaria Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 24a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria.

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala