Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

61. zk., 2017ko martxoaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1618

AGINDUA, 2017ko otsailaren 28koa, Hezkuntzako sailburuarena, Laudioko udalerrian (Araba) dagoen «Municipal Llodio» Bigarren Hezkuntzako Institutuaren izen espezifikoa aldatzea onartzeko dena.

Laudioko udalerrian (Araba) dagoen IES «Municipal Llodio» BHI ikastetxearen izen espezifikoa aldatzeko egindako proposamena aztertu da.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta, bestalde, arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Heziketarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa ikusi ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– «Municipal Llodio» Bigarren Hezkuntzako Institutuaren izen espezifikoa aldatzea onartzen da: aurrerantzean «Laudioalde Lanbide Eskola» Bigarren Hezkuntzako Institutua izango du izena. Ikastetxe hori Araban dago, Laudioko udalerriko Virgen del Carmen kaleko 17. zenbakian, eta 01000411 kode-zenbakia dauka.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 28a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala