Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2017ko martxoaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1569

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Donostiako administrazioarekiko auzien 1 zenbakiko epaitegira bidali dela eskatutako espedientea, 497/2016 prozedura laburtuari buruzkoa.

Hori zuzenean jakinarazten saiatu arren, ezinezkoa izan da, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.

Donostiako administrazioarekiko auzien 1 zenbakiko epaitegiak eskatu du 497/2016 prozedura laburtuari buruzko administrazio-espedientea bidal diezaioten, zeina Ioseba Amunarriz Goicoechea jaunak aurkeztu baitu Industriako sailburuordearen 2016ko urriaren 26ko ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, ezetsi egiten da Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariaren 2016ko ekainaren 28ko ebazpenaren aurka jarritako errekurtsoa; izan ere, ebazpen horrek ebazten du Ion Erramun Vidaurre Olascoaga jaunari eta Ioseba Amunarriz Goicoechea jaunari irekitako zehapen-espedientea.

Halaber, interesduna epatzen da, bederatzi eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, prozedura horretan pertsonatzeko aukera izan dezan, egokitzat jotzen badu.

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesduna jakitun izan dadin, eta hark banakako jakinarazpentzat har dezan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 9a.

Zerbitzu zuzendaria,

MARÍA TERESA AMEZQUETA ALEGRÍA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala