Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2017ko martxoaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

ARARTEKOA
1562

IRAGARKIA, prozedura irekiaren bitartez, gaztelaniatik euskarara eta alderantziz itzultzeko zerbitzua kontratatzeko deialdiari buruzkoa.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Ararteko erakundea.

b) Espedientea bideratuko duen saila: Aurrekontu eta Ekonomia Kudeaketako eta Administrazio, Langile eta Mantentze-lanetako Zuzendaritza.

c) Espediente zenbakia: E-001/17.

2.– Kontratuaren helburua.

a) Helburua: goiburuan adierazitakoa.

b) Banaketa atalka: ez dago.

c) Kontratua gauzatzeko tokia: Vitoria-Gasteiz.

d) Gauzatzeko epea: bi urte + bi luzapen, bakoitza urtebetekoa.

3.– Tramitazioa eta esleitzeko prozedura.

a) Tramitazioa: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

4.– Aleko gehieneko prezioa: lizitazio-aurrekontua: 352.000 euro (BEZa aparte), aurreikusitako bi ekitaldietarako eta luzapenetarako, hala badagokio.

5.– Fidantzak.

Behin-behinekoa: ez da eskatzen.

Behin betikoa: kontratuaren esleipen-prezioaren % 5, BEZa aparte. Bermearen zenbatekoa zehazteko, lehen ekitaldiko lizitazio-oinarria hartuko da kontuan.

6.– Agiriak eta informazioa lortzeko bidea.

a) Arartekoaren egoitza: Prado kalea, 9 / 01005 Vitoria-Gasteiz / Tel.: 945 13 51 18 / Faxa: 945 13 51 02 / Weba: http://www.ararteko.eus/contratante E-posta: contratacion@ararteko.eus

7.– Kontratistaren berariazko betekizunak: sailkapena: ez da eskatzen.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak: noiz, zer eta non aurkeztu.

a) Aurkezteko azken eguna: 40 egun, iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidaltzen den egunetik kontatzen hasita (EBAOra bidaltzea: 2017ko martxoaren 13a).

b) Aurkeztu beharreko agiriak: karatularen 28. eta 29. klausuletan eskatutakoak.

c) Tokia: Arartekoaren egoitza nagusia.

9.– Proposamenak irekitzea.

a) Tokia: Arartekoaren egoitza nagusia.

b) Eguna eta ordua: eskaintzak jendaurrean irekitzeko ekintza aldez aurretik jakinaraziko zaie lizitatzaileei, web-orriaren eta euren posta elektronikoen bitartez.

10.– Beste argibide batzuk: ikus administrazio-klausulak eta preskripzio teknikoak.

11.– Iragarki-gastuak: esleipendunaren kontura izango dira.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 16a.

Arartekoa,

MANUEL LEZERTUA RODRÍGUEZ.


Azterketa dokumentala