Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2017ko martxoaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO MERKATARITZA ARLOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1561

EDIKTUA, jabetza intelektualari buruzko 188/2016 judizio monitorioaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Merkataritza Laguntza emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko merkataritza-arloko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 188/2016 judizio monitorioa.

Demandatzailea: Artistas Intérpretes o Ejecutantes Sociedad de Gestión de España –AIE–, Asociación de Gestión de Derechos Intelectuales (AGEDI) eta Egileen eta Editoreen Elkartea (SGAE)

Abokatua: Diego Zaballos Garcia, Diego Zaballos Garcia eta Diego Zaballos Garcia.

Prokuradorea: Carlos Jose Elorza Arizmendi, Carlos Jose Elorza Arizmendi eta Carlos Jose Elorza Arizmendi.

Demandatua: Laura Perez Gonzalez, LKER SC eta Raquel Perez Gonzalez.

Gaia: jabetza intelektuala.

Aipatutako judizioan, dekretua eman zen 2016-11-07an, eta hau da xedapen-zatia:

141/2016 DEKRETUA

Justizia Administrazioaren letradua, dekretua eman duena: Miriam Ramos Rendo.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Eguna: bi mila eta hamaseiko azaroaren zazpia.

XEDAPENAK

1.– Amaitutzat ematen da ren aurka Carlos Elorza prokuradoreak Artistas Intérpretes o Ejecutantes Sociedad de Gestión de España –AIE–, Asociación de Gestión de Derechos Intelectuales (AGEDI) eta Egileen eta Editoreen Elkartea (SGAE) elkarteen izenean eta haiek ordezkatuz abiarazitako prozesu monitorioa, Laura Perez Gonzalezen, LKER SCren eta Raquel Perez Gonzalezen aurkakoa, 2.548,77 euro erreklamatzekoa.

2.– Artistas Intérpretes o Ejecutantes Sociedad de Gestión de España –AIE–, Asociación de Gestión de Derechos Intelectuales (AGEDI) eta Egileen eta Editoreen Elkartea (SGAE) elkarteei helaraz bekie, hala behar bada, betearazpena abiarazteko eska dezan, eta ohartaraz bekie abokatuaren eta prokuradorearen esku-hartzea nahitaezkoa izango dela, eskatutako zenbatekoa 2.000 euro baino gehiagokoa bada.

Epaileari ezagutarazten diot ebazpen hau.

Aurkaratzeko modua: epaitegi honetan aurkeztutako berrikusteko errekurtsoa. Jakinarazpena egin eta biharamunetik bost egun balioduneko epean aurkeztu beharko da idazkia bulego judizialean, eta, bertan, errekurtso-egilearen ustez zer arau-hauste egin den adieraziko da; eskakizun horiek bete ezean, aurkaratzea ez da onartuko (PZL, 454.bis artikulua).

Errekurtsoa aurkezteak ez du ekarriko errekurritutako ebazpena etetea (PZL, 454.bis artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 25 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (0844 1111 08 0188 16). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 01-Berrikuspena). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Hala dekretatzen eta sinatzen dut.

Laura Perez Gonzalez eta LKER SC demandatuen egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZL).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 27a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala