Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2017ko martxoaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1557

EDIKTUA, 471/2015 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Durangoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Epaitegia.

Judizioa: 471/2015 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Tefridi, S.A.

Abokatua: José Julian Zabala Fernandez.

Prokuradorea: Elena Astigarraga Albistegui.

Demandatua: Antonio Mirot Riog.

Gaia: hitzezko judizioa.

Judizio horretan, epaia eman da 2017-02-22an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dut «Tefridi, S.A.» erakundearen legezko ordezkariak zenbateko bat erreklamatzeko sustatutako demanda, Antonio Mirot Riog jaunaren aurkakoa. Horrenbestez, demandatua kondenatzen dut «Tefridi, S.A.»ri honako hauek ordaintzera: berrehun eta berrogeita hiru euro eta berrogeita bi zentimo (243,42), tronkoarenak, eta legezko interesak. Bestalde, prozedura honetan sortutako kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot berariaz.

Prozedura Zibilaren Legearen 455. artikuluaren arabera, ebazpen hau irmoa da, hitzezko judizioan emandako epaia delako eta zenbatekoa 3.000 eurotik beherakoa delako. Ondorioz, epai honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Eta nire epai honen bidez eman, agindu eta sinatzen dut. Epai honen lekukotza egin beharko da autoei eransteko.

Magistratua.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, Justizia Administrazioaren letradu naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Durangon (Bizkaia), bi mila eta hamazazpiko otsailaren hogeita bian.

Antonio Mirot Riog demandatua gaur egun non bizi den ez dakigunez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZLb) 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Durango (Bizkaia), 2017ko otsailaren 22a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala