Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2017ko martxoaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 9 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1554

EDIKTUA, 847/2016 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Bilboko Lehen Auzialdiko 9 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), 847/2016 prozedura arrunta bideratu da Elsa Pacheco Gurpeguik eskatuta, Luis Polancos Rozasen aurka. Prozedura horretan, epaia eman da, zeinaren idazpurua eta epaitza honako hauek baitira:

52/2017 EPAIA

Epailea: Maria Esther Gonzalez Rodríguez.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamazazpiko martxoaren bia.

Alderdi demandatzailea: Elsa Pacheco Gurpegui.

Abokatua: Jesus Javier Fernandez Castañeda.

Prokuradorea: Elsa Pacheco Gurpegui.

Alderdi demandatua: Luis Polancos Rozas, auzi-ihesean.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: kontratuak oro har.

EPAITZA

Baiesten dut Elsa Pacheco Gurpegui prokuradoreak bere izenean eta bere eskubideaz baliatuz aurkeztutako demanda, auzi-ihesian den Luis Polancos Rozasen aurkakoa. Horrenbestez, auzi-jartzaileari hauek pagatzera kondenatzen dut aipatu demandatua: 18.400 euro eta 2016ko irailaren 15etik hara zenbateko horrek sortutako legezko interesak; judizio honetan sortutako kostuak ere alderdi demandatuari ezartzen zaizkio.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, hori egin ezean, ez da errekurtsoa izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (4750 0000 00 0847 16). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Luis Polancos Rozas demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamazazpiko martxoaren bian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala