Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2017ko martxoaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
1550

EBAZPENA, 2017ko martxoaren 14koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Zerbitzu zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak izenpetutako esparru-hitzarmen baten laburpena argitara ematea. Esparru-hitzarmen hori erabilitako ontziak eta ontzien hondakinak kudeatzeko sistema integratuei buruzkoa da.

Bilgarri eta bilgarrien hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legea garatzeko eta ezartzeko Erregelamendua onartzen duen apirilaren 30eko 782/1998 Errege Dekretuaren 9.bis 2 artikuluak xedatzen du administrazio publikoek aldizkari ofizialetan ontziei buruzko hitzarmen eta akordio boluntarioen laburpenak argitaratuko dituztela, eta testu osoak jendearen eskura jarri behar direla.

Erabilitako ontziak eta ontzien hondakinak kudeatzeko sistema integratuei buruzko hitzarmen bat sinatua, eta aipatutako apirilaren 30eko 782/1998 Errege Dekretuaren 9.bis 2 artikuluaren arabera,

EBAZTEN DUT:

1 artikulua.– Argitara ematea Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak sinatutako hitzarmenaren laburpena, erabilitako ontziak eta ontzien hondakinak kudeatzeko sistema integratuei buruzkoa, aldizkari ofizialean, ebazpen honen eranskinean atxikitzen den informazioarekin batera.

2 artikulua.– Hitzarmen hau eskuragarri dago euskal ingurumen-organoaren egoitza elektronikoan (http://www.euskadi.eus/web01-s2ing/eu/contenidos/convenio/ecoembes/eu_convenio/indice.html).

Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 14a.

Zerbitzu zuzendaria,

PALOMA USATORRE MINGO.

ERANSKINA

Hitzarmen identifikazioa: esparru-hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Ecoembalajes España, S.A. enpresak sustatutako kudeaketa-sistema integratuaren (Ecoembes) artekoa.

Sinatze-data: 2017ko otsailaren 3a.

Partaideak: Euskal Autonomia Erkidegoa eta Ecoembalajes España, S.A.

Indarraldia: 2019ko ekainaren 25era arte. Dena den, ezin da izango Ecoembes sozietateak kudeatzen duen ontzien hondakinen kudeaketa-sistema integratuari Autonomia Erkidegoak emandako baimenaren indarraldia baino luzeagoa.

Xede-nagusiak:

– Ecoembes sozietateak bultzatutako kudeaketa-sistema integratuan beren borondatez parte hartu nahi duten toki-erakundeen edo partzuergoen jarduera arautzea.

– Pneumatikoak biltzeko sistema bidez papera eta kartoia material bakarreko bilketan jasotzeko garapena sustatzea.


Azterketa dokumentala