Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2017ko martxoaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKO LEGEBILTZARRA
1524

IRAGARKIA, Eusko Legebiltzarrarena, Eusko Legebiltzarreko bidaiak kudeatzeko zerbitzu-kontratuarena (Eusko Legebiltzarreko Mahaiaren 2017ko martxoaren 14ko erabakia). (06-400-17 espedientea).

Kontratu-mota: zerbitzuak.

Helburua: iragarkiaren izenburuan adierazitakoa.

Izapidea: ohikoa.

Prozedura: irekia.

Esleitzeko era: zenbait esleipen-irizpide.

Lizitazioaren gehieneko aurrekontua: 330.578,52 euro, BEZik gabe. BEZari (% 21) hauxe dagokio: 69.421,48 euro; guztizko emaitza hau da: 400.000,00 euro.

Burutzeko epea: 2 urte.

Luzapena: 2, bakoitza urtebetekoa.

Agiriak eskuratzea: klausula teknikoen agiria eta administrazio-klausula berezien agiria eskuratzeko tokiak hauek izango dira:

– Eusko Legebiltzarraren egoitza, 09:00etatik 14:00etara; Vitoria-Gasteizko Becerro de Bengoa kalea z.g. (01005 posta-kodea).

– Eusko Legebiltzarraren webgunea, www.legebiltzarra.eus/Kontratatzailearen profila

Eskaintzak aurkezteko tokia: proposamenak administrazio-klausula berezien agirian dagoen ereduaren arabera egingo dira eta Eusko Legebiltzarreko Erregistro Orokorrean aurkeztuko (Becerro de Bengoa kalea z.g., 01005 Vitoria-Gasteiz) norberak ekarrita edo agiri horretako 12.3 puntuan adierazitako moduan.

Eskaintzak aurkezteko azken eguna: 2017ko maiatzaren 10a; ordutegia, 09:00etatik 14:00etara.

Eskaintzak jendaurrean irekitzea: Eusko Legebiltzarrean izango da, aldez aurretik eta nahiko denborarekin Kontratatzailearen profilean argitaratuko da eta posta elektronikoren bidez jakinaraziko zaizkie lizitatzaileei data eta ordua.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 14a.

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria,

BAKARTXO TEJERIA OTERMIN.


Azterketa dokumentala