Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2017ko martxoaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

URAREN EUSKAL AGENTZIA
1513

EBAZPENA, 2017ko martxoaren 10koa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, Mediterraneoko Arroen Lurralde bulegoburuaren lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena.

Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.a) artikuluan xedatutakoarekin bat, eta Uraren Euskal Agentziaren Estatutuak onartzen dituen martxoaren 10eko 25/2015 Dekretuaren 7.2.m) artikuluan ezarritakoari jarraikiz, non Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiari agentziako lanpostuak betetzeko prozeduren deialdiak egin eta ebazteko egitekoa esleitzen baitzaio, ebazpen honen eranskinean azaltzen den lanpostua izendapen askeko prozeduraren bidez betetzeko deialdia egiten da, baldintza hauetan:

OINARRIAK

Lehenengoa.– Parte hartu ahal izateko baldintzak.

1.– Deialdi honetan parte ahal izango dute karrerako funtzionarioek, ebazpenaren eranskinean ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

2.– Aipatutako langileek edozein administrazio-egoeratan egonda har dezakete parte deialdi honetan, honako egoera hauetan izan ezik:

a) Eginkizun-gabetze irmoa ezarrita badute. Ezingo dute parte hartu egoera horrek dirauen bitartean.

b) Norberaren kontuetarako edo familia elkartzeko borondatezko eszedentzian egonik lanera itzuli baino lehen eszedentzian egon beharreko denbora ez badute bete.

3.– Eskatutako baldintzak bete beharko dira deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean. Esleitutako lanpostuak jabetzan hartu arte bete behar dira eskakizunak. Parte hartzeko betekizunak betetzen jarraitzen ez duten parte-hartzaileek ezingo dute esleitutako lanpostua jabetzan hartu.

Bigarrena.– Eskabideak.

1.– Eskabideak Uraren Euskal Agentziaren Administrazio eta Zerbitzu Zuzendaritzara igorri beharko dituzte interesdunek, hamabost egun balioduneko epearen barruan, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

2.– Eskabide-orrian norberaren datuak eta egungo destinoa jaso beharko dira, bai eta curriculum vitae-a ere, honako hauek jasota berariaz:

a) Titulu akademikoak.

b) Administrazio publikoan eta enpresa pribatuetan betetako lanpostuak.

c) Egindako ikasketak eta ikastaroak, dauzkaten hizkuntza-ezagupenak eta egokitzat jotzen dituzten bestelako merezimenduak.

Eskabidearekin batera azaltzen diren merezimenduak egiaztatzen dituzten agiriak ere aurkeztu beharko dira, bai eta izangaien arabera, aurkeztea bidezko jotzen diren argitalpen, txosten edo agiriak ere.

Hirugarrena.– Ebazpena.

Deialdi hau Uraren Euskal Agentziaren Zuzendari Nagusiaren ebazpenaz ebatziko da, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera hilabeteko epearen barruan gehienez ere, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Lanpostua lortzen duen pertsonak ezarri den epearen barruan hartu beharko du jabetzen lanpostua eta, hala badagokio, aurreko lanpostuaren titulartasuna galduko du.

Gora jasotzeko errekurtsoa, jakinarazpenaren biharamunetik hasita eta hilabeteko epean, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailburuari aurkeztu beharko dio.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 10a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

ERNESTO MARTINEZ DE CABREDO ARRIETA.

I. ERANSKINA

– Izena: Mediterraneoko Arroen Lurralde Bulegoko burua (kodigoa U11856, dotazioa 1).

– Lantokia: Uraren Euskal Agentziaren Mediterraneoko Arroen Lurralde Bulegoa.

– Herria: Vitoria-Gasteiz.

– Kidegoa: X02EU A taldeko kidegoak (EAP).

– Destino-osagarriaren maila: 29.

– Berariazko osagarria: O-A.

– Hizkuntza-eskakizuna: 3.

– Derrigortasun-data: ez.


Azterketa dokumentala