Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2017ko martxoaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1505

384/2017 EBAZPENA, martxoaren 2koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Luisa Díez Azurmendi andrea Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerente lanpostua betetzeko izendatu eta zerbitzu berezietan deklaratzeko.

Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerente lanpostua betetzeko deialdia aztertu da; deialdi hori Zuzendaritza Nagusi honen urtarrilaren 31ko 121/2017 Ebazpenaren bitartez egin zen, eta 2017ko otsailaren 9ko EHAAn argitaratu (28. zenbakia).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiak aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, baita bere baldintza profesionalak curriculum vitaen jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.

Aurkeztutako agiriak aztertuta, Luisa Díez Azurmendi andrea deialdiko lanposturako egokia dela eta bertan jarduteko behar bezalako trebakuntza duela ikusi da.

Luisa Díez Azurmendi andrea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langile finkoa, Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Fakultatibo Espezialista GSU-ko Medikua lanpostu funtzionalaren 4352. ordena-zenbakiko plazaren titularra, Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerente lanpostua betetzeko izendatu da.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan xedatutakoarekin bat, ofizioz deklaratu beharko da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langile finkoak zerbitzu berezietan daudela, erakunde publiko horretako zuzendaritza-karguren bat betetzeko hautatuak badira.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek

EBATZI DU:

Lehenengoa.– Luisa Díez Azurmendi andrea Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerente izendatzea.

Bigarrena.– Izendapen honek 2017ko martxoaren 6tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Luisa Díez Azurmendi andrea zerbitzu berezietan deklaratzea, izendatzen den egunetik aurrera.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 2a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.


Azterketa dokumentala