Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2017ko martxoaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
1486

EBAZPENA, 2017ko martxoaren 8koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena; honen bidez ebazten da Osalaneko Zuzendaritza Nagusiko Plangintzako zuzendariordearen lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia.

Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2017ko urtarrilaren 24ko Aginduaren bidez iragarri zen Osalanen hutsik dagoen goi-kargudunaren idazkari lanpostua izendapen askearen bidez betetzeko deialdi publikoa. Bada, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c) artikuluan eta agindu horren hirugarren oinarrian xedatuaren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Itziar Crespo Basterra izendatzea goi-kargudunaren idazkari (kodea: 520010; dotazioa: 122), Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen Zuzendaritza Nagusian.

Bigarrena.– Izendapenak 2017ko martxoaren 8tik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke ebazpena eman duen organoari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hil biko epean.

Barakaldo, 2017ko martxoaren 8a.

Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

ALBERTO ALONSO MARTÍN.


Azterketa dokumentala