Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

55. zk., 2017ko martxoaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GERNIKA-LUMOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1452

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 286/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Gernika-Lumoko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko 286/2016 prozedura bideratu da, Fatima Karina Tamayo Granjak eskatuta, Rolando Javier Gonzalez Collaguazoren aurka. Prozedura horren gainean, epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

EPAITZA

Partez baiesten dut auzitegietako prokuradore Jone Miren Uribarri Ortiz de Barrón-ek Fatima Karina Tamayo Granja-ren izenean eta ordez jarri duen demanda, Rolando Javier González Collaguazo-ren aurkakoa (auzi-ihesean dago); horrenbestez, behin betiko neurri hauek hartzen ditut elkarrekin duten XXXXX alabari dagokionez:

1.– Guraso-ahalaren erabilera Fatima Karina Tamayo Granja amari soilik esleitzen zaio.

2.– Elkarrekin duten alabaren zaintza eta jagoletza Fatima Karina Tamayo Granja amari soilik esleitzen zaio. Ez da adingabearen eta aitaren arteko bisita- eta komunikazio-erregimenik ezartzen.

3.– Elkarrekin duten alabari eta amari esleitzen zaizkie familiaren etxebizitzaren erabilera eta bertako gauza arruntak (Olalde kalea 5, 3. ezkerra, Mungia).

4.– Mantenu-pentsioa ezartzen da Rolando Javier González Collaguazo aitaren kargura eta XXXXX alabaren alde. Mantenu-pentsio hori aitaren diru-sarrera garbien % 20koa izango da, gutxienez 200 euro hilean. Hilabete bakoitzeko lehen bost egunetan sartu beharko du pentsio hori, amak hartarako izendatzen duen kontuan (ES17 30350032100321126902). Urtean 12 hilabetez ordaindu beharko du. Zenbateko hori EINak edo haren ordezko erakundeak ezarritako KPIaren arabera eguneratuko da, urtero.

Ezohiko gastuak guraso biek ordainduko dituzte, bakoitzak % 50. Akordiorik ezean, honako hauek hartuko dira ezohiko gastutzat: osasun-gastuak (osasun-sistema publikoak edo kontratatutako mediku-mutualitateak estaltzen ez duten mediku-laguntza, odontologia-tratamendua, ortodontzia, ortopedia, optika eta logopedara edo psikologora joatea, edota Gizarte Segurantzak edo gurasoak kide diren bestelako mutualitateek edo erakundeek estaltzen ez dituzten farmazeutikoak) edo hezkuntza-gastuak (irakasleek edo tutoreek gomendatzen dituzten laguntza- edo indartze-eskolak, eskolaz kanpoko jarduerak, txangoak eta kanpamentuak). Eta, une honetan aurreikus ezin daitezkeen guztiak, beharraren irizpideak eta gastuaren kontzeptua aintzat hartuz, betiere.

Jakinaraz bekie ebazpen hau Fiskaltzari eta pertsonatutako alderdiei.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (4769 0000 00 0286 16). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Rolando Javier Gonzalez Collaguazo demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut hau, Gernika-Lumon (Bizkaia), bi mila eta hamazazpiko otsailaren hamazazpian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala