Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

55. zk., 2017ko martxoaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
1444

EBAZPENA, 2015eko uztailaren 7koa, Ingurumeneko sailburuordearena, zeinaren bidez ingurumen-baimen integratua ematen baitzaio hondakin arriskutsuak aldi baterako biltegiratzeko instalazio bati; zehazki, Sanemar SLk Pasaiako portu-eremuan, Kaputxinoseko nasan (z.g.), sustatutakoari.

AURREKARIAK

2014ko abuztuaren 4an, Sanemar SLk ingurumen-baimen integratua emateko eskatu zion Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailari, uztailaren 1eko 16/2002 Legeak (kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzkoa) xedatutakoaren arabera, Pasaiako udal-mugartean hondakin arriskutsuetarako aldi baterako biltegi bat instalatzeko.

Era berean, Pasaiako Udalaren txostena aurkeztu zuen, 2011ko azaroaren 30ekoa, jarduera hirigintzarekin bateragarria zela egiaztatzen zuena.

Aurkeztutako agiriak nahikoak zirela egiaztatu ondoren, Ingurumeneko sailburuordeak 2014ko apirilaren 10ean emandako ebazpenaren bidez, Sanemar SLk sustatutako proiektua 30 egun balioduneko epean jendaurrean jartzea erabaki zen, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko. Horretarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, bietan 2014ko abenduaren 17an.

Jendaurrean jartzeko izapidea amaitu ondoren, alegaziorik ez dagoela egiaztatu da.

Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 17. eta 18. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, 2015eko otsailaren 13an, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak txostena eskatu zien Pasaiako Udalari, Uraren Euskal Agentziari, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzari eta Osasun Sailari.

2015eko ekainaren 15ean, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen (kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzkoa) 20. artikuluan xedatutakoa betez, Sanemar SLren esku utzi zen espediente osoa, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak egindako ebazpen-proposamenaren zirriborroa erantsita.

2015eko uztailaren 6an, Sanemar SLk idatzi bat bidali zuen jasotako proposamenari oharrak egiteko. Hura balioetsi ondoren, ebazpen-proposamenaren edukia aldatzeari ekin zaio, laborategiko buruari, gordetegietan biltegiratzeari, moduluen banaketari eta isurgunearen koordenatuei dagokienez. Bestalde, ez da aldatu gehieneko emariei dagokienez jasotako unitatea; izan ere, dagokion ur-administrazioaren txosten loteslean daude jasota.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen (kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzkoa) 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, lege horrek atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea du helburu, edo hori ezinezkoa bada, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezarriz ingurumen osoaren babes-maila altua lortzeko.

Baimen honetan, instalazioan egiten diren uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. eranskinean zerrendatutako jarduerez gain, barne hartzen dira instalazioa lege horren aplikazio-eremuan sartzea eragin zuen jardueraren kokalekuan egiten diren jarduera guztiak, jarduera horrekin teknikoki lotuta dauden eta sortuko diren isurietan eta kutsaduran ondorioak izan ditzaketen guztiak, nahiz eta jarduera horietako batzuk eranskinean jasota ez egon.

16/2002 Legearen 9. artikuluak ezartzen duenaren arabera, ingurumen-baimen integratua behar da 1. eranskinean aipatzen direnetako jardueraren bat garatzen duten instalazioak ustiatzeko. 11. artikuluaren arabera, baimen honen oinarrizko helburua baldintzak ezartzea da, arauaren xedea araua aplika daitekeen instalazio guztietan betetzen dela bermatzeko; horretarako, baimena ematen parte hartuko duten administrazio publikoen artean koordinatuta egongo den prozedura bat erabili nahi da, izapideak erraztu eta partikularrek ordaindu beharreko kargak gutxitzeko. Era berean, indarrean dagoen araudian jasotako ingurumeneko administrazio-baimen guztiak egintza administratibo bakar batean bildu nahi dira. Sanemar SL enpresaren kasuan, baimen hauek ematen dira: hondakin arriskutsuak kudeatzeko baimena, itsasora isurtzeko baimena, atmosferara isurtzeko baimena, eta, ingurumeneko beste zehaztapen batzuen artean, hondakinak sortzeari eta lurzoruko eta lurpeko uretako kutsadura prebenitu eta zuzentzeari dagozkionak. Gainera, egiaztatu da espedientean beste administrazio eta erakunde eskudun batzuek ere parte hartu dutela, aginduzko txostenak igorriz.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 28. artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumen-baimen integratua emateko prozedurak ordezkatu egingo ditu administrazio eskudunek jarduera deseroso, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuak egin ahal izateko herritarren ekintzen gainean esku hartzeko dituzten administrazio-bitartekoak. Ondorio horietarako, ingurumen-baimen integratua loteslea izango da tokiko agintarientzat, baldin eta jarduerak egitea ukatzeko edota neurri zuzentzaileak ezartzeko bada; baita goiko arauaren 22. artikuluan jasotako ingurumen-alderdi orori dagokionez ere. Aipatutako 28. artikuluan adierazten da aurrez xedatutakoak ez diela kalterik egiten jarduera sailkatuei buruz aplikatu behar diren autonomia-erkidegoko arauei, eta, Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, jarduera sailkatuen araubidea araututa dagoela otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean (Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babestekoa). Adierazitako aginduak aplikatuz, Sanemar SLren ingurumen-baimen integratua emateko prozeduran sartuta daude otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean (Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babestekoa) aurreikusitako izapide guztiak.

Azkenik, instalazioak isur ditzakeen substantzia kutsagarrien muga-balioak eta ingurumena, oro har, ahalik eta gehien babesteko instalazioari ezarriko zaizkion beste baldintza batzuk zehazteko, ebazpen hau egitean kontuan izan dira teknika erabilgarri onenak, eta aplikatzekoa den sektoreko legeriak zehaztutako neurriak eta baldintzak. Zehazki, kontuan hartu da Europako Batzordearen 2006ko abuztuko «Integrated Pollution Pevention and Control. Reference Document on Best Available Techniques for the Waste Treatments Industries» BREF txostenaren edukia.

Azaldu dugun guztia aintzat hartuta, espedientean jaso diren txosten guztiak aztertutakoan ebazpen-proposamena egin zen, eta bertan jaso ziren Sanemar SLk sustatutako proiektuari aplikatu beharreko baldintzak.

Goian adierazitako izapideak amaitu dira, eta uztailaren 1eko 16/2002 Legearen (kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzkoa) 20. artikuluan jasotzen den entzunaldi-izapidea bete da.

Aintzat hartu da organo honek eskumena duela ingurumen-baimen integratu hau emateko, apirilaren 9ko 196/2013 Dekretuan (Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena) xedatutakoaren arabera.

Honako hauek ikusi dira: Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren ebazpen-proposamena, 2015eko ekainaren 26koa; otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra (Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena babesteari buruzkoa); uztailaren 1eko 16/2002 Legea (kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzkoa); ekainaren 11ko 5/2013 Legea, hura aldatzekoa; urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretua (industriako isurpenen Erregelamendua onartu eta 16/2002 Legea, uztailaren 1ekoa, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzkoa, garatzen duena); ingurumen-ebaluazioari buruzko Legea (abenduaren 9ko 21/2013 Legea); apirilaren 9ko 196/2013 Dekretua (Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena); azaroaren 26ko 30/1992 Legea (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena), eta aplikazio orokorreko gainerako arauak. Ondorioz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ingurumen-baimen integratua ematea Sanemar SLri (egoitza soziala: Edif. Consignatarios, 3. solairua, Pasaiako udal-mugarteko portu-eremua; IFK: B 20357372), hondakin arriskutsuak aldi baterako biltegiratzeko instalazioa ezar dezan Pasaiako udal-mugartean, ebazpen honen bigarren zenbakian ezarritako baldintzetan.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen (kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzkoa) 1. eranskineko 5.6 kategorian dago sartuta jarduera hori:

«5.6.– 5.5 epigrafean bildu ez diren hondakin arriskutsuak aldi baterako biltegiratzea, 5.1, 5.2, 5.5 eta 5.7 epigrafeetan adierazitako tratamenduetako bat aplikatu arte, 50 tonatik gorako edukierarekin, jasotzeko zain dagoen bitartean sortu den lekuan bertan aldi baterako biltegiratzea alde batera utzita.»

Jarduera hondakinak bildu eta transferitzeko zentro logistiko bat da, eta barne hartzen ditu hondakinen bilketa, proiektatutako instalazioetarako garraioa, deskarga eta aldi baterako biltegiratzea, baita horiek azken tratamendua egiteko baimena duen kudeatzaile bati berrigortzea ere (kudeaketa-eragiketa: D15/R13 tratatzeko zain dagoen bitartean biltegiratzerako; R12 hondakin arriskutsu jakin batzuk multzokatzeko).

● Hondakin oliotsuak biltegiratzea (kudeaketa-gaitasuna 5.000 tn/urte):

○ Automobilgintzako olioak.

○ Marpol I motako hondakinak.

○ Industriatik datozen olio erabiliak.

● 1 m3-ko 20 edukiontzietako Marpol V motako hondakinen gaikako bilketatik datozen edukiontziak biltegiratzea (kudeaketa-gaitasuna 50 tn/urte).

● Hondakin industrialei dagozkien ontzietako hondakinak biltegiratzea (kudeaketa-gaitasuna 2.000 tn/urte).

● Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinei (TEEH) dagozkien ontzietako hondakinak biltegiratzea (kudeaketa-gaitasuna 6 tn/urte).

Ekoizpen-prozesua hondakinen izaeraren arabera bereizten da.

1.– Hondakin oliotsuak biltegiratzea.

● Biltzea-Igortzea-Administratzea: Marpol I motako hondakinak.

● Biltzea-Igortzea-Administratzea: industriako eta automobilgintzako olioak.

● Andel-parkeko hondakinetarako jardunbidea.

2.– Ontzi mugikorretako hondakinak biltegiratzea.

● Biltzea-Igortzea-Administratzea.

● Ontzietako hondakinetarako jardunbidea.

3.– TEEH hondakinak biltegiratzea.

4.– Marpol V motako hondakinak biltegiratzea.

● Biltzea-Igortzea-Administratzea.

● Marpol V motako hondakinetarako jardunbidea.

Plantako funtzionamendu orokorrak etapa hauek ditu:

● Onartzeko eskaera: hondakinak karakterizatzea eta kodifikatzea eta hondakin prozesagarria den zehaztea.

● Onartzeko protokoloa: parametro fisiko-kimikoak betetzen dituela eta biltegiratzeko aukera dagoela egiaztatzen da.

● Jasotzea eta plantan geratzea: prebentziozko onarpen-agiria jaulkitzea eta, hala badagokio, plantara garraiatzea. Beharrezko agiriak entregatzen dira (kontrola eta segurtasuna, garraio-gutuna eta segurtasuneko fitxa). Hondakin motaren arabera, bidoi edo andeletan deskargatzen da.

● Igortzea: kudeatzaile baimendu bati.

● Administratzea: biltegiratze-kontrola eta igortze-denborak.

Prozesuetan sortutako hondakin-urak euri-urak eta ur beltzak dira, eta ez dago prozesuaren ondoriozko efluenterik. Bi fluxuak itsasora isuriz husten dira.

Zuzenketa-neurriak eta urak husteko instalazioak ebazpen honen D.2.3.4 puntuan deskribatzen dira.

Sortutako hondakin arriskutsuak eta arriskugabeak ekipamenduak mantentzeko eta instalazioa zaintzeko jarduera orokorretatik datoz, nagusiki.

Sanemar SLren jardueran, teknika erabilgarri onenak aplikatzen dira, honako BREF txosten europarretan jasota daudenak:

● Hondakinen Kudeatzaileen Industriarako BREF txostena (2006ko abuztuko «Reference Document on Best Available Techniques for the Waste Treatments Industries»).

Proiektuak, besteak beste, teknika erabilgarri onenak direla pentsa daitekeen neurri hauek biltzen ditu:

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Sanemar SLk Pasaiako udal-mugartean (Gipuzkoa) hondakin arriskutsuak aldi baterako biltegiratzeko sustatu duen jarduera ustiatzeko baldintza eta betekizun hauek ezartzea:

A) Erantzukizun zibileko aseguru bat eratu beharko da, gutxienez seiehun mila (600.000) eurokoa, honako hauek estaliko dituena: hirugarren pertsonei edo horien ondasunei sortutako balizko kalteengatiko kalte-ordainak, eta baimen honek onartutako jardueraren ondorioz ingurumen aldatua konpondu eta berreskuratzeko kostuak.

Aseguru horren zenbatekoa urtero eguneratu ahal izango da, aurreko 12 hilabeteetako kontsumoko prezioen indizearen (KPI) arabera.

B) Berrogei mila (30.000) euroko fidantza jartzea, Hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 20. artikuluaren 4.b) letran xedatutakoari jarraikiz. Fidantza horren zenbatekoa zehazten da, hondakinak tratatu eta biltegiratzeko gehienezko gaitasunen arabera.

Fidantza horren zenbatekoa urtero eguneratu ahal izango da, aurreko 12 hilabeteetako kontsumoko prezioen indizearen (KPI) arabera igota.

Jarritako fidantza ez da itzuliko, Ingurumen Sailburuordetzak Sanemar SLk sustatutako hondakin arriskutsuak kudeatzeko jarduera uztea baimendu arte edo dagokionean jarduera uzteko finkatutako baldintzak bete arte; baldintza horiek, betiere, lurzoruaren kalitate-adierazpenean ezartzen diren betekizunak barne hartuko dituzte.

C) Administrazioarekiko harremanez arduratuko den pertsonaren gainean Ingurumen Sailburuordetzari eman dizkion datuetan aldaketarik balego, Sanemar SLk aldaketa horien berri emango du.

D) Babes eta zuzenketa-neurriak sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusi bezala burutuko dira, indarrean den araudiaren arabera eta ondorengo zenbakietan ezarritakoari jarraituz:

D.1.– Hondakinak jaso, manipulatu eta biltegiratzeko baldintzak eta kontrolak.

Instalazioan balorizatzeko onar daitezkeen hondakinak ondorengo zenbakietan zehazten dira; atal horietan, era berean, hondakinak behar bezala kudeatzeko zehaztapenak ere jasotzen dira.

D.1.1.– Onar daitezkeen hondakinak.

Sanemar SLk ondorengo Europako Hondakinen Zerrendako EHZ kodea duten hondakin hauek tratatu ahal izango ditu goian aipatutako tratamendu-sistemen bidez. Zerrenda hori Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko Erabakiaren bidez argitaratu zen (Erabaki horren bidez aldatu egin zen 2000/532/EE Erabakia, hondakinen zerrendari buruzkoa, Europako Parlamentuaren eta Batzordearen 2008/98/EE Zuzentarauan xedatutakoa betetzeko). Halaber, hondakinei dagokien kodea eta sailkapena ematea aipatutako erabakiaren arabera gauzatuko da, baita Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko 1357/2014 (EB) Erregelamenduan ezarritakoaren arabera ere. Erregelamendu horrek ordeztu du Europako Parlamentuaren eta Batzordearen hondakinei buruzko 2008/98/CE Zuzentarauaren III. eranskina, zuzentarau jakin batzuk indargabetzen zituena. Hortaz, jarraian identifikatutako hondakinak baino ez dira onartuko:

a) Transferentzia-zentroa-Hondakin arriskutsuen aldi baterako biltegiratzea.

(Ikus .PDF)

b) Transferentzia-zentroa - Marpol V motako hondakinen gaikako bilketatik datozen eta hondakin arriskugabeak aldi baterako biltegiratzea.

(Ikus .PDF)

Halaber, zamalanak baimentzen dira, eta, behar izanez gero, hondakin horien berrontziratze eragiketak.

● Baimen honen esparrutik kanpo geratuko dira betiere leherkariak, erregarriak eta hondakin infekziosoak (azken horiei HP1, HP2 eta HP9 arriskugarritasun-kodeak dagozkie, hurrenez hurren), HP12 arriskugarritasun-multzoko hondakinak, eta bifenilo polikloratuak eta/edo terfenilo polikloratuak izan edo osagai horiekin kutsatuta daudenak (C32 osagai-kodedunak).

● Ekipo elektriko eta elektronikoen hondakinak, hodi fluoreszenteak barne direla, otsailaren 25eko 208/2005 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira (tresna elektriko eta elektronikoei eta horien hondakinen kudeaketari buruzko Errege Dekretua).

● Halaber, pilen eta metagailuen hondakinak otsailaren 1eko 106/2008 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera kudeatu beharko dira (pilen eta metagailuen hondakinen ingurumen-kudeaketari buruzko Errege Dekretua).

● Sanemar SLk industrian sortutako etxeko zaborrak eta merkataritza-hondakinak kudeatu ahal izango ditu (20. taldeko EHZ kodea duten hondakinak), ebazpen honetan adierazi direnak soilik, baldin eta dagozkion udal-ordenantzen arabera ez bada beharrezkoa hondakinok hondakinen kudeaketa-sistema publiko bati entregatzea.

D.1.2.– Hondakinen sarrera kontrolatzea.

Instalaziora balorazioa egiteko iristen diren hondakinen kontrola egin beharko da, ebazpen honetako baldintzen arabera onargarriak direla bermatzeko.

Ezin izango dira onartu baimen honetan adierazitakoez bestelako hondakinak. Nolanahi ere, hondakin mota gehiago kudeatu ahal izateko, beharrezkoa izango da Ingurumen Sailburuordetzaren onarpena lortzea aldez aurretik, eta ebazpen honetako I. zenbakian ezartzen dena betetzea.

Instalazioan tratatzea aurreikusten den hondakin-jatorri bakoitzeko, eragileak hondakin horretarako onarpen-agiria bete beharko du, IKS-eeM sistemako erakundeak bertsioa erabiliz (www.eper-euskadi.net webgunean eskuragarri), non, hala badagokio, hondakina onartzeko parametro mugatzaile edo baldintzatzaileen proposamena jasota egongo baita.

Hondakin bat onartzeko aukera egiaztatu eta gero, Sanemar SLk onarpenaren agiria bidaliko dio hondakinaren titularrari, non baldintzak eta, hondakina entregatzen ez bada, epemuga ezarriko baitira. Horrez gain, hondakina onartzeko parametro mugatzaileak edo baldintzatzaileak jasoko dira, eta, hala badagokio, hondakin-partida bakoitza hartu aurretik analizatu beharreko parametroak.

Beste autonomia-erkidego batzuetatik datozen hondakinak lekualdatzeko, Estatuaren Lurraldearen Barruko Hondakinen Lekualdaketa arautzen duen 180/2015 Errege Dekretua eta Euskal Autonomia Erkidegoan gerora egiten den arau horren garapena bete beharko da.

Hori hala izanik, hondakinak beste autonomia-erkidego batetik lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipen eta kontrola egiteko, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko Legearen (uztailaren 28ko 22/2011) 25.2 artikuluaren arabera.

Unean uneko egoeraren ezaugarriei erreparatuta, ingurumen-organoak azalpenak eska ditzake, argitu diezaioten zergatik den ekonomikoki eta teknikoki ezinezkoa baimen honen baitako hondakinak Euskal Autonomia Erkidegoan kudeatzea, eta hori egingo du buruaskitasuneko eta gertutasuneko printzipioak aintzat hartuta, eta, betiere, Euskal Autonomia Erkidegoko Hondakinak Kudeatzeko eta Prebenitzeko 2020 Planaren helburu estrategikoak betetzeko.

Edonola ere, birziklatu edo balorizatu daitezkeen hondakinak helburu horietara bideratuko dira, eta Sanemar SLk betetako onarpen-agirietan jasoko da gertaera hori.

Euskal Autonomia Erkidegoko Hondakinak Kudeatzeko eta Prebenitzeko 2020 Planaren helburu estrategikoetan ezarritakoaren arabera, hondakinak ebazpen honen babesean emandako onarpen-agiri baten kargura bidali aurretik, ingurumen-organo honek baliozkotu beharko du agiri hori. Ezingo da Sanemar SLk kudeatu beharreko hondakin arriskutsurik jaso organo honek ez badu aldez aurretik baliozkotu onarpen-agiria, eta baliozkotzea 15 egun naturaleko epean egin beharko da, agiria jasotzen denetik zenbatzen hasita. Epe hori igarota, ez bada izan posizionamendu berariazkorik, hura aldekoa dela ulertuko da. Baliozkotu beharreko onarpen-agirian, besteak beste, honako datu hauek jaso beharko dira: parametro mugatzaileak, hondakinen identifikazioa, eta iraungitze-data, baldin eta hondakinik ez bada entregatzen.

Era berean, baldin eta hondakina onartzeko baldintzen jarraipena egitean ikusten bada baldintzak ez direla bete eta, beraz, partida ez dela onartu, berehala jakinarazpen bat bidali beharko zaio organo honi, posta elektroniko bidez (ippc@euskadi.eus), honako hauen berri emanez:

● Ez onartzeko arrazoia.

● Beste kudeaketa-bide bat ala hondakina bidaltzaileari itzultzea proposatzen den.

● Beste kudeatzaile bati bidaltzea proposatzen bada, nahitaezkoa izango da dagokion onarpen-agiria aurkeztea, betiere lekualdaketa egin aurretik.

● Ekoizleari itzultzen bazaio, kontrol- eta jarraipen-agiriko gorabeheren atalean jaso beharko da gertakari hori, eta lekualdaketaren data eman.

Baldin eta onartu ez den partida beste autonomia-erkidego batetik badator, jatorrizko ingurumen-organoari ere jakinarazi egin beharko zaio.

Hondakinak onartu eta jasotzeko aukera egiaztatzeko asmoz, Sanemar SLk hondakinen eskura izan beharko ditu hondakin horiek onartzeko parametroak egiaztatzeko aukera emango duten baliabide teknikoak eta giza baliabideak. Olio-hondakinetarako, gutxienez, honako hauek zehaztu beharko dira andeletan biltegiratu aurretik: sugar-puntua, guztizko kloro edukia eta PCB/PCT edukia. Erabilitako olioaren onarpena baldintzatzen duten parametroak, betiere eta hondakin sorta bakoitzerako, ustiapen-eskuliburuan ezarritako jardunbide onartuaren arabera zehaztu beharko dira, Limpiezas Nervión SAren instalazioetan, goi-mailako tituluduna izan beharko duen laborategi-buru baten gainbegiradapean.

Hondakin arriskutsuak onartzeko bestelako parametroak zehaztu behar badira, kanpoko laborategi homologatuen bidez egin ahal izango da. Horretarako, kontratu bat sinatu beharko da, laborategiek emango dituzten zerbitzuen garrantzia eta ezaugarriak agiri bidez egiaztatzeko.

Baimendutako EHZ kodea duen hondakin bat onartzerik ez badago, ezezko onarpen-agiria egin beharko da, hondakin hori kudeatzeko ezintasunaren arrazoiak azalduz.

Aldez aurretiko betekizun gisa, EHZ 080111 eta 200121 kodeak dituzten hondakinak kudeatzen hasi baino lehen, Sanemar SLk zehaztu egin beharko du zein den aurreikusitako kudeaketa-bidea. Hondakina lehen aldiz atera aurretik, baimendutako kudeatzaileak emandako dagokion onarpen-agiria aurkeztu beharko du organo honen aurrean. Proposatutako kudeatze-bideetan edo hondakinak hartuko dituen kudeatzailearengan izandako aldaketak ingurumen-organo honi jakinarazi behar zaizkio; haiek egin aurretik, eta, jakinarazpen horrekin batera, onarpen-agiri berria igorriko zaio Ingurumen Sailburuordetzari, hura baliozkotu dezan.

D.1.3.– Zamalanak.

a) Hondakin horien zamalanak egiteko ibilgailuen aparkalekuek zola iragazgaitza izango dute, eta, orobat, beharrezko maldak eta balizko isuriak biltzeko sareak, horiek kutxatila itsurantz edo biltzeko putzurantz zuzentzeko, betiere bidean ibilgailuaren azpitik igaro gabe edo beste ibilgailu edo instalazio batzuetara hurbildu gabe.

b) Plantan, hondakinekin zamalanak egitean edo hondakinak manipulatzean, kontu handia izan beharko da ez dadin gertatu zehaztugabeko edo kontrolik gabeko isuririk, edo, bestela, isuriok ahalik eta txikienak izateko. Alde horretatik, garrantzitsua izango da ekipoen estankotasuna ziurtatzea ere.

D.1.4.– Jasotako hondakinak biltegiratzea.

a) Balorizatu beharreko hondakinen gehieneko biltegiratze-epea bi urtekoa izango da hondakinak arriskugabeak badira, eta sei hilekoa arriskutsuak badira.

b) Tratatu beharreko hondakinak biltegiratzeko instalazioek lurzoru iragazgaitzak izango dituzte, aurreikusitako zamak jasateko eta egon litezkeen ihesak edo isuriak hartzeko moduan; gainera, biltegiratze-eremu bereiziak izango dituzte hondakin onargarrien mota generiko bakoitzerako.

c) Hondakin arriskutsuak biltegiratzearen ondoriozko arriskuak murrizte aldera, Sanemar SLk gune bereizian biltegiratu beharko ditu hondakinok. Gune hori estalita egongo da eta lurzoru estankoak izan beharko ditu.

d) Plantan onartutako hondakinak biltegiratzeko orduan, prezipitazio atmosferikoak sartzea eta haizeak hondakinak arrastatzea saihestu beharko da.

e) Hautsezko hondakinak eta soltean jasotakoak nabearen barruan gorde beharko dira, multzotan edo/eta gelaxketan, harik eta tratatzen diren arte.

f) Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, haiek biltzeko ontzi edo sistema egokiak jarriko dira, ezbeharrez gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Bilketa-sistemek independenteak izan behar dute hondakin mota hauetarako: isuriren bat gertatu eta nahastuz gero, arriskugarritasuna handitzea edo kudeaketa zailtzea dakartenetarako.

g) Hondakinak desagertu, galdu edo isurtzen baldin badira, jazoera hori berehala jakinarazi beharko zaie bai Ingurumen Sailburuordetzari, bai Pasaiako Udalari.

h) Instalazioaren etenaldi teknikoko egoera berezietan, edo instalazioaren ezohiko funtzionamenduaren ondoriozko bestelako egoeretan, Sanemar SLk D.1.1 zenbakian adierazi diren hondakinen transferentzia-zentro gisa jardun ahal izango du, hondakinak beste instalazio baimendu batera eramateko, han kudeatu daitezen.

D.1.5.– Kudeatutako hondakinen datu-erregistroa.

Uztailaren 28ko 22/2011 Legearen (hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzkoa) 40. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Sanemar SLk harrera-eskaerak, onarpen-agiriak eta kontrol- zein segimendu-agiriak edota agiri ofizial baliokideak artxibatu beharko ditu, gutxienez 3 urteko epean, bertan jasota, hurrenkera kronologikoan, hondakinen kopurua, izaera, jatorria, destinoa eta hondakinak tratatzeko metodoa, eta, aplikatzekoa den kasuan, garraio-modua eta bilketa-maiztasuna. Aipatutako fitxategi kronologikoan sartuko da, orobat, hondakinen ekoizpen- eta kudeaketa-lanen agiri bidezko egiaztapenean bildutako informazioa, eta bertan jasoko dira, gutxienez, honako datu hauek:

● Onartutako hondakinen jatorria (sorrera eta prozesua, enpresa sortzailea eta enpresa garraiolaria).

● Hondakin horien kantitateak, izaera, konposizioa eta identifikazio-kodea.

● Hondakin-sail bakoitzaren onarpen- eta harrera-data, eta, hala dagokionean, entregan sortutako kontrol- zein segimendu-agiria.

● Onartu ez diren hondakin sortei buruzko datuak (jatorria, kopurua, enpresa garraiolaria, ez onartzeko arrazoiak eta destino alternatiboa).

● Plantan, biltegiratutako hondakinak non kokatzen diren.

● Hondakin sortak aurretik egokitzeko edo multzokatzeko eragiketak, datak, parametroak eta partida horiei buruzko datuak, hondakinen ondorengo destinoa eta sorta bakoitzari emandako EHZ kodea.

● Instalazioko kudeaketa-lanen datak edo azken kudeatzaile baimenduari bidalketa egin zaionekoa eta kudeatzaile horren identifikazio-datuak, eta, hala badagokio, sortutako kontrol- eta jarraipen-agiriarenak.

● Bereizitako hondakin arriskutsuen mota bakoitzaren izaera eta pisuarekiko zatikia.

Ebazpen honetako D.1.2 zenbakian aipatutako kontrolen emaitzak zenbaki honetan araututako erregistroan jasoko dira, eta baita Sanemar SLk egin ditzakeen kontrasteko horiek ere.

Hilean behin igorri beharko zaio Ingurumeneko Sailburuordetzari (ippc@euskadi.eus helbide elektronikora) indarreko urteko informazio metatua, hilean-hilean egindako kudeaketa banakatuta, excel formatuan eta organo honek prestatutako eredua erabili eta beteta.

TEEHak kudeatzeko jarduerari dagokionez, erregistro independente bat bete beharko da, gutxienez honako datu hauek jasoko direna:

● Onartutako hondakin arriskutsuen jatorria.

● Hondakin horien kantitateak, izaera, konposizioa eta identifikazio-kodea.

● Hondakin sorta bakoitzaren onarpen- eta jasotze-datak.

● Jasotako sorta bakoitzaren kontrol- eta jarraipen-agiriaren edo agiri ofizial baliokidearen erreferentzia-zenbakia.

Artxibo kronologiko hori gutxienez hiru urtez gordeko da, eta urtero bidaliko da Ingurumen Sailburuordetzara, dagokion urteko ingurumen-zaintzako programaren barruan, betiere uztailaren 28ko 22/2011 Legearen (hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzkoa) 41. artikuluarekin bat etorriz.

Halaber, hondakin arriskutsuak badira, jardueren urteroko memoria aurkeztu beharko da, urte bakoitzeko martxoaren 1a baino lehen, uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 38. eta 39. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

D.1.6.– Estatuz kanpotik inportatutako hondakinak.

Baldin eta kudeatu beharreko hondakinak beste estatu batzuetakoak badira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan (hondakinen lekualdaketei buruzkoa) ezarritakoa bete beharko da.

Horrez gain, aurreikusten bada hondakindegian ezabatu beharko direla, nahiz inportatu beharreko hondakinak, nahiz –inportatutako hondakinen destino instalazioan– aurreikusitako balorizatze- eta ezabatze-tratamendutik lortutako korronte esanguratsuren bat, orduan, kontsulta bat egin beharko zaio organo honi, justifikatuz aurreikusitako mugaz gaindiko lekualdaketak bat datozela EAEko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko 2020 Planean zehaztutako hondakinen inguruko plangintzaren helburuekin.

D.2.– Instalazioaren jardunerako baldintza orokorrak.

D.2.1.– Instalazioan tratatutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

Edozein direla ere D.1.1 zenbakian adierazitako hondakinak onartu, jaso, ikuskatu eta biltegiratzeko baldintza eta kontrolak, Sanemar SLk tratamendu-lerroetarako baldintza hauek betetzen dituela bermatu beharko du:

Transferentzia-zentroa - Aldi baterako biltegiratzea.

a) Aldi baterako biltegiratze-jardueraren barruan honako hauek sartuko dira: multzokatzea, produktua edukiontziz aldatu gabe, lantegian horretarako gaitutako tokian, baita haren zama, hustuketa eta berrontziratzea ere beharrezkoa izanez gero, eta ez da ontzien barruko aldearen edo ontzietan gordetzen diren hondakinen gainean eragina daukan bestelako manipulaziorik aintzat hartzen.

b) Ontziratu gabeko hondakinen kasuan, batera biltegiratu ahal izango dira homogeneoak direnak beren izaera, osaketa eta kodifikazioarekiko; alabaina, aldez aurretik karakterizazioa egin beharko da, ziurtatzeko ezen batera biltegiratzeak ez dakarrela arriskua areagotzerik, ezta azken buruko kudeaketa zailtzerik.

c) Halaber, nahitaez bete beharko dira hondakin arriskutsuak ontziratu eta etiketatzeari buruzko jarraibideak, indarreko araudian jasotakoak.

Halaber, Europako Hondakinen Zerrendan ezarritako kodearen arabera identifikatu beharko dira hondakinak, zehazki, Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko Erabakiaren bidez argitaratutako Hondakinen Europako Zerrendan ezarritakoaren arabera. Zerrenda horren bitartez aldatu zen hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/CE Erabakia, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/CE Zuzentarauari jarraikiz.

d) Hondakinak aldi baterako biltegiratzeko instalazioetan, hondakin horien zamalanak egiteko ibilgailuen aparkalekuak lurzoru estankoa izango du, eta beharrezko maldak eta balizko isuriak biltzeko sareak, horiek kutxatila itsurantz edo biltzeko putzurantz zuzentzeko, bidean ibilgailuaren azpitik igaro gabe edo gai arriskutsuen beste ibilgailu batzuetara hurbildu gabe.

e) Hondakin arriskutsuak aldi baterako biltegiratzeko instalazioak estalkia izan beharko du, ez dadin iragaz prezipitazio atmosferikorik bat ere. Halaber, lurzoru estankoak izango ditu, eta behar diren maldak eta balizko isuriak biltzeko sareak, isuriok kutxatila itsurantz edo bilketa-putzurantz bideratzeko. Gainera, aurreikus daitezkeen hondakin arriskutsuen balizko isurien adinako edukiera izango dute horiek.

f) Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, biltegiratutako hondakinek likido sukoiak eta erregaiak eta likido korrosiboak biltegiratzearen inguruan indarrean dagoen arautegian ezartzen diren exijentziak bete beharko dituzte, baita suteen prebentzio eta babes arauak ere, eta behar bezala identifikatu beharko dira ezagutu eta bereizi ahal izateko.

g) Isuriak eragin ditzaketen hondakin arriskutsuak kubeta independenteetan biltegiratuko dira, eta, betiere, elkarrekin bateragarriak diren hondakinak dituzten ontzietara bideratuko da kubeta bakoitza. Isuriak biltzeko kubetek zoru eta horma iragazgaitzak izango dituzte, erabat estankoak direnak. Kutxatila horietan jasotako efluenteak kudeatzaile baimendu bati entregatu beharko zaizkio.

h) Baimen honi loturiko hondakin arriskutsu ontziratuak gune bereizietan biltegiratuko dira, motaren arabera identifikatuta. Horretarako, biltegi hauek izango dira:

Gordetegi finkoetan biltegiratzea:

● T-01. Marpol: 45 m3.

● T-02. automobilgintzako olioak: 45 m3.

● T-03. ur oliotsuak: 45 m3.

● Tarteko T: 5 m3.

Ontzi mugikorretan biltegiratzea:

● 1. modulua: 30 tn hondakin solido.

● 2. modulua: 4 tn hondakin likido toxiko.

● 3. modulua: 12,8 tn hondakin likido eta solido kaltegarri.

● 4. modulua: 4 tn hondakin solido kaltegarri.

i) Hondakin arriskutsuak ezingo dira sei hilabetetik gora biltegiratu.

j) Aldi baterako biltegiratzeko jardueran sortutako efluente oro, ur beltzak izan ezik, bereizita jaso beharko da, eta haren ezaugarrien arabera behar bezala kudeatu, eta ezin izango da sarera isuri.

k) Indarraldiaren arabera, Sanemar SLk eta enpresak igorritako hondakin arriskutsuen kudeatzaile hartzaileen artean hitzartutako onarpen-kontratu edo -gutunen indarraldia aldizka egiaztatu beharko da Ingurumen Sailburuordetzaren aurrean. Hondakinak hartuko dituzten kudeatzaileak ez badaude Espainiako Estatuan kokatuak, mugaz haraindiko lekualdatzeak arautzen dituen araudi komunitarioa bete beharko da.

D.2.2.– Airearen kalitatea babesteko baldintzak.

D.2.2.1.– Baldintza orokorrak.

Sanemar SLren planta ustiatzean, honako baldintza hauek bete beharko dira: atmosferara egingo diren isurketek ez gainditzea ebazpen honetan ezarritako balioak, eta betetzea Ingurumen Sailburuordetzak jarraibide teknikoetan ezarritako baldintza teknikoak, betiere giza osasuna eta ingurumena zainduta.

Prozesuan atmosferara isurtzen den gai kutsagarri oro bilduko da, eta ihesbide egokienean zehar kanpora bideratuko, behar denean, gai kutsagarrien ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema bat igaro ondoren.

Arau orokor horretatik salbuetsi daitezke isuri konfinatu gabeak, baldin eta horiek biltzea ez bada teknikoki eta/edo ekonomikoki bideragarria, edota egiaztatzen bada ingurunean kalte urria eragiten dutela.

Neurri egokiak hartuko dira ustekabeko isurtzerik ez egiteko, eta haien efluenteek giza osasunerako nahiz gizartearen segurtasunerako arriskutsuak izan ez daitezen. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatu eta mantenduko dira, efluenteen tenperaturaren eta konposizioaren arabera sortzen diren aldaketei eraginkortasunez aurre egiteko. Era berean, instalazio horiek martxan ez dauden edo erabilgarri ez dauden aldien iraupena ahalik eta gehien murriztuko da.

Proiektuan atmosfera-kutsaduraren inguruan aipatutako neurriak beti beteko dira; bereziki, hautsezko isuriak saihesteko direnak.

Organo honek foku berri bat baimendu ondoren, abiarazten denetik sei hilabete igaro baino lehen, ingurumen-kontroleko erakunde batek egindako hasierako ILE txosten bat igorri beharko da. Nolanahi ere, epe hori luzatzeko eskatu ahal izango zaio Ingurumen Sailburuordetzari, betiere behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio.

D.2.3.– Itsasora isurtzeko baldintzak.

D.2.3.1.– Isurketen sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokapena.

(Ikus .PDF)

Ezin izango dira isurtzeko hodiak erabili aurreko taulan agertzen direnez bestelako likidoak garraiatzeko, inola ere.

D.2.3.2.– Gehieneko isuri-emariak eta -bolumenak.

1. isuria: kanpo-zoladurako euri-urak.

Urteko gehieneko bolumena: 900 m3

Orduko puntako emaria: 8 m3

2. isuria: erabilera higienikoko urak.

Urteko gehieneko bolumena: 125 m3

Eguneko gehieneko bolumena: 0,5 m3

D.2.3.3.– Isurketaren muga-balioak.

Itsasora egiten diren isurketen ohiko kutsadura-parametroak ondoren zerrendatutakoak izango dira soilik, bakoitzerako zehazten diren gehienezko balioekin:

a) Kanpo-zoladurako euri-urak.

(Ikus .PDF)

b) Erabilera higienikoko urak.

(Ikus .PDF)

Ezingo dira diluzio-teknikak erabili isurtzeko muga-balioak lortzeko.

Ezarritako isurketaren muga-balioak gaindituz gero, ebazpen honetan arauz kanpoko isurientzako ezarritako protokoloaren arabera jokatu beharko da.

D.2.3.4.– Arazteko eta husteko instalazioak.

Eskatzaileak baimen hau izapidetzean aurkeztutako dokumentazioan agertzen direnak izango dira hondakin-urak arazteko instalazioak edo hondakin-uren zuzenketa-neurriak, eta elementu hauek izango dituzte funtsean:

– Ura husteko sare bereiziak: teilatuetako euri-ur garbiena, kanpoko zoladuratik datozen eta gai kutsagarriak eraman ditzaketen euri-urena eta langileek higienerako erabilitako urena.

– Andel-parkearen guneko hormigoizko kubeta: euri-uretarako eta izan daitezkeen jarioetarako dagoen kutxatila itsukoak biltzen dituena. Ur horiek modu egokian kudeatuko dira, beren izaeraren arabera.

– Zamalanetarako gunerako iragazgaiztutako zoladura, jardueretan gerta daitezkeen jarioak mugatu eta biltzeko behar diren maldak dituena.

– Hondakinak ontzi mugikorretan biltzeko guneak barruranzko malda izango du konpartimentu bakoitzean, eta saihestu egingo da nahigabeko edo lixibiatuzko edozein isurketa kanpora irtetea. Hondakin likidoen eta pilen konpartimentuek ura biltzeko kutxatila itsuak edukiko dituzte eta zoladura iragazgaitzak.

– Hidrokarburoen I motako berariazko bereizgailua, oinarrizko dekantazio-ganbera, iragazki batzailea, obturazio automatikoa eta by-passa dituena, 8 l/s-ko emari nominal baterakoa, kanpoko zoladuratik datozen euri-urak tratatzeko.

– Hobi septikoa eta iragazkia dituen monobloc ekipoa, 4 biztanleri dagokien edukiera duena, langileek beren higienean erabilitako urak tratatzeko.

Gerora ikusiko balitz orain hartu ditugun zuzenketa-neurri hauek ez direla nahikoak, arazteko instalazioetan egin beharreko aldaketa guztiak bere gain hartu beharko ditu titularrak, bera denez baimena emateko baldintzak betetzearen erantzule, baimendutako ezaugarrien araberakoa izan dadin isuria. Aurretik, hartuko dituen neurriak Uraren Euskal Agentziari jakinarazi beharko dizkio, eta, behar bada, baimena bera ere aldatu beharko du.

Teknikoki bideragarria bada orain baimendu diren higiene-erabilerako isurketak etorkizunean saneamendu-kolektore nagusi bati lotzea, nahitaez lotu beharko zaizkio; eta idatziz jakinarazi beharko zaio Uraren Euskal Agentziaren Ekialdeko Kantauriar Arroen Donostiako Bulegoari (Cristina Infantaren kalea, 11, Begońa etxea, PK: 20008).

D.2.3.5.– Isuria hustea. Kontrol-kutxatila.

Kontrol-kutxatila bat jarriko da fluxu bakoitzerako, eta kutxatila horiek isurketen lagin esanguratsuak lortzeko beharrezkoak diren ezaugarri guztiak izango dituzte. Kutxatila sarbide zuzeneko lekuan egongo da jarrita, Uraren Euskal Agentziak egoki deritzonean ikuskatzeko.

D.2.3.6.– Isurien kontrol-kanona.

Kosten Legearen (uztailaren 28ko 22/1998 Legea) 85. artikuluak ezartzen duenez, lehorretik itsasora isurtzen diren hondakin-urei kanon bat ezarriko zaie, haien karga kutsatzailearen arabera.

2014ko martxoaren 13an indarrean sartu zen abenduaren 10eko 459/2013 Dekretua (lehorretik itsasora egiten diren isurketei buruzkoa). Dekretu horretan arautzen da, hain zuzen ere, 22/1988 Legean aurreikusitako kanon hori. Arau horren arabera, kanona osoki bideratuko da, batetik, lehorretik itsasorako isurketek eragindako kutsadura gutxitzeko jarduerak finantzatzera, eta, bestetik, euskal kostaldeari dagozkion Estatuaren jurisdikziopeko uretan ezarritako ingurumen-helburuak lortzera.

Isurketa-kanonaren zenbatekoa isurketaren karga kutsatzailearen araberakoa izango da, kutsadura-unitatetan adierazita: unitate bakoitzeko 3.000,00 euro. Karga kutsatzailea kalkulatzeko, isuriaren urteko bolumena faktore hauen arabera ezarritako koefiziente batez biderkatuko da: isuriaren kutsadura-maila, isuriak dituen substantzia arriskutsuak eta isurketan erabilitako eroanbide motaren ezaugarriak. Hori guztia 459/2013 Dekretuko 17. eta 18. artikuluetan ezarritakoari men eginez.

Isurketaren kanona = C x Puc

K = K x B

K= k1 x k2 x k3

Non:

C = karga kutsatzailea, kutsadura-unitatetan neurtuta.

PUC = kutsadura-unitatearen balioa.

K = kanonaren koefizientea 459/2013 Dekretuaren III. eranskinean ezarritakoaren arabera.

k1 = karga kutsatzaileari lotutako koefizientea.

k2 = eroapen motak zehaztutako koefizientea.

k3 = substantzia arriskutsuekin eginiko isurketei aplikatzeko koefizientea.

V = baimendutako isurketaren bolumena (m3/urte).

1. fluxua: kanpo-zoladurako euri-urak:

k1: (7,75*OEK + 7,75*SS + 58,11*AG + 77,48*HC)*10-9 = (7,75 x 125 + 7,75 x 50 + 58,11 x 20 + 77,48 x 5) x 10-9 = 2,90585 x 10 -9

k2: Erreduzitu gabea. k2 = 1

k3: II. eranskineko substantzia kutsatzailerik gabe. k3= 1

K= 2,90585 x 10-6 x 1,0 x 1,0 = 2,90585 x 10 -6

V= bolumena: V = 900 m3/urte

2. fluxua: erabilera higienikoko urak:

k1: (7,75 x OEK + 7,75 x SS + 58,11 x AG+ 116,22 x DTGT) x 10-9 = (7,75 x 160 + 7,75 x 80 + 58,11 x 20 + 116,22 x 2) x 10-9 = 3,2546 x 10-6

k2: erreduzitu gabea. k2 = 1

k3: substantzia arriskutsurik gabe. k3 = 1

K= 3,2546 x 10-6 x 1,0 x 1,0 = 3,2546 x 10 -6

V= bolumena: V = 125 m3/urte

Puc= 3.000 (459/2013 Dekretuaren art.)

Isurketaren kanona = 2,90585 x 10-6 x 900 x 3.000 + 3,2546 x 10-6 x 125 x 3.000 = 9,07 €/urte

Isurketaren titularrak 459/2013 Dekretuko 16. artikuluan araututako Jarraipenerako Aukerako Protokoloari heltzen badio, handik ondorioztatutako K-ren eta V-ren balioak aplikatuko dira isurketaren kanona kalkulatzeko.

Tasa horren subjektu pasibo direnei Segimenduaren Hautazko Protokoloa onartzen zaienean, autokitatu egin beharko dute kanona.

Autokitapena egiteko, horretarako onartutako eredua aurkeztu behar dute, eta Uraren Euskal Agentziaren webgunetik jaitsi daiteke eredu hori (www.uragentzia.eus).

Aipatutako Dekretuaren 20. artikuluan ezarritakoaren arabera, kanonaren zergaldia urte naturala izango da. Urteko zenbatekoa ebazpen honetan ezarrita gelditu da, eta ez da aldatuko isurketa baimentzeko baldintzak edo kalkuluan parte hartzen duten faktoreren bat aldatzen ez diren bitartean.

Hala eta guztiz ere, aipatutako Dekretuak 20.2 artikuluan jartzen duena aintzat hartuta, kanona urte natural osoagatik likidatuko da, isurketa-baimena edo beraren aldaketa, etena edo baliogabetzea onartzen den ekitaldian edota Jarraipenerako Aukerako Protokoloa onartzen den ekitaldian izan ezik. Kasu horretan, urte osoa kontuan hartuta, baimena indarrean dagoen egun kopuruarekiko proportzionalki kalkulatuko da kanona.

D.2.4.– Instalazioan ekoitzitako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

Instalazioetan sortutako hondakin guztiak kudeatuko dira Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko Legean (uztailaren 28ko 22/2011) eta aplikatzekoak diren araudi espezifikoetan ezarritakoaren arabera, eta, kasuan kasu, karakterizatu egin beharko dira beren izaera eta helbururik egokiena zehazteko.

Espresuki debekatuta dago sortzen diren tipologia desberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketak saihesteko.

Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro balorizatu egin behar da eta, horretarako, balorizatzeko gune baimendu batera eraman behar da. Hau izango da hondakinak ezabatzeko aukera bakarra: aldez aurretik haiek balorizatzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik bideraezina dela frogatzea. Birsortzea-berrerabiltzea lehenetsiko da balorizatzeko beste edozein modu material edo energetikoren aurretik.

Era berean, hondakinak tratatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimenduak badaude, instalazio horietara bidaliko dira lehentasunez, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraituz.

Baldin eta aurreikusten bada hondakindegi baimenduan ezabatzea dela hondakinen azken helmuga, orduan, hondakin horiek karakterizatuko dira, Kontseiluaren 2002ko abenduaren 19ko 2003/33/EE Erabakiak (hondakinak hondakindegietan hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dituena) xedatutakoari jarraikiz, eta otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak (Hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duena) ezarritako jarraibideen arabera.

Instalazioan sortutako hondakinen kantitatea, ebazpen honetan jasotakoa, orientagarria da soilik, kontuan hartuta jardueraren ekoizpen-gorabeherak eta ekoizpenaren eta hondakin-sortzearen arteko erlazioa. Datu horiek jardueraren adierazleetan ageri dira. 16/2002 Legearen 10. artikuluan (4.d atala) ezarritakoa ezertan galarazi gabe, instalazioko aldaketak kalifikatzeko, kasu honetan soilik eskatu beharko da baimena egokitzea: baldin eta sortutako hondakinen kantitatea handitzeak aurretik ezarri diren biltegiratze- eta ontziratze-baldintzak aldatu beharra badakar.

Hondakinak biltegiratzeko guneak edo guneek lurzoru estankoa izan behar dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, haiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak jarriko dira, gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Hauts-itxurako hondakinen kasuan, hondakinak euri-urarekin bustitzea edo haizeak herrestan eramatea eragotziko da, eta, beharrezkoa izanez gero, estali egingo dira.

Hondakinak desagertu, galdu edo jariatzen baldin badira, jazoera hori berehala jakinarazi beharko zaie bai Ingurumen Sailburuordetzari, bai Pasaiako Udalari.

Sortutako hondakinak beste autonomia-erkidego batzuetara lekualdatzeko, 180/2015 Errege Dekretua (Estatuaren lurraldearen barruko hondakinen lekualdaketa arautzen duena) eta Euskal Autonomia Erkidegoan gerora egiten den arau horren garapena bete beharko dira.

Hori hala izanik, hondakinak beste autonomia-erkidego batetik lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipen eta kontrola egiteko, uztailaren 28ko 22/2011 Legearen (Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzkoa) 25.2 artikuluaren arabera.

Baldin eta hondakinak Estatutik kanpora esportatzen badira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan (hondakinen lekualdaketei buruzkoa) ezarritakoa bete beharko da.

D.2.4.1.– Hondakin arriskutsuak.

Hauek dira sustatzaileak aitortutako hondakin arriskutsuak:

1. prozesua: «instalazioen eta makinen mantentze-lanak».

1. hondakina: «material xurgagarri kutsatua».

Identifikazioa: B-20357372/2000018070/1/1.

Helburu-eragiketaren kodea: R13.

Osagai arriskutsuak: C51.

Arrisku-ezaugarria(k): H5.

EHZ: 150202.

Urtean sortutako kantitatea: 100 kilogramo.

Xurgatzaileak eta zuntzak bildu eta elkartzen direnean sortzen da; olioz, disolbatzailez, pinturaz eta abarrez bustitako trapuak, material xurgatzailea, iragazkiak, etab.

Hondakin horrentzat identifikatutako bidoian jasotzen da, sortzen den postuan edo postuetan. Bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.

2. hondakina: «Hodi fluoreszenteak eta merkurioa duten beste hondakin batzuk (fluoreszenteak eta lanpara agortuak)».

Identifikazioa: B-20357372/2000018070/1/2.

Helburu-eragiketaren kodea: R13.

Osagai arriskutsuak: C16.

Arrisku-ezaugarria(k): H14.

EHZ: 200121.

Urtean sortutako kantitatea: unean unekoa.

Merkurioa duten lanpara erabiliak birjartzeko eragiketetan sortzen da.

Hondakin horretarako identifikatutako kutxan jasotzen da; bidoia leku berezi batean kokatuta dago.

3. hondakina: «substantzia arriskutsuek kutsatutako ontziak».

Identifikazioa: B-20357372/2000018070/1/3.

Helburu-eragiketaren kodea: R13.

Osagai arriskutsuak: C51.

Arrisku-ezaugarria(k): H5.

EHZ: 150110.

Urtean sortutako kantitatea: 100 kilogramo.

Ontzi hutsak jaso eta biltzean sortzen da. Olioak, pinturak, pintatzeko gehigarriak, disolbatzaileak, itsasgarriak, ebaketa-likidoa nahiz tinta eduki dituzten metalezko eta plastikozko ontziak dira.

Hondakin horretarako identifikatutako bi bidoitan jasotzen dira, bata plastikozko ontzietarako eta bestea metalezkoetarako. Hondakinak sortzen diren postuan edo postuetan daude bi bidoiak, eta, beteta daudenean, hondakinen biltegira eramaten dira.

4. hondakina: «substantzia arriskutsuak dituzten hondakin likidoak (borbor-ontziko disoluzio agortua)».

Identifikazioa: B-20357372/2000018070/1/4.

Helburu-eragiketaren kodea: D9.

Osagai arriskutsuak: C53.

Arrisku-ezaugarria(k): H4.

EHZ: 161001.

Urtean sortutako kantitatea: 2.400 kilogramo.

Hondakinarentzat identifikatutako bidoi estalian jasotzen da, sortzen den postuan edo postuetan. Bete ondoren, hondakin arriskutsuen biltegira eramaten da.

5. hondakina: «hidrokarburoak banantzeko gailuko lohiak».

Identifikazioa: B-20357372/2000018070/1/5.

Helburu-eragiketaren kodea: R1.

Osagai arriskutsuak: C53.

Arrisku-ezaugarria(k): H5.

EHZ: 190810.

Urtean sortutako kantitatea: 100 kilogramo.

Hidrokarburo-urak bereizteko instalazioan sortzen da. Lohi oliotsuak dira.

Erabilera-puntuetatik biltzen da zuzenean (lerroa-makina), eta zupatzaile bidez xurgatzen da kanpo-kudeaketara garraiatzeko.

6. hondakina: «laborategiko hondakinak».

Identifikazioa: B-20357372/2000018070/1/6.

Helburu-eragiketaren kodea: D10.

Osagai arriskutsuak: C54.

Arrisku-ezaugarria(k): H5.

EHZ: 160508.

Urtean sortutako kantitatea: 400 kilogramo.

Laborategian produktu kimikoak erabiltzearen ondorioz sortzen da; nagusiki, produktu kimiko organikoak dira.

Hondakinarentzat ezarritako bidoi estalian biltzen da, sortzen den postuan edo postuetan. Bete ondoren, hondakin-biltegira eramaten da.

a) Hondakin arriskutsu bakoitzari dagozkion izendapena eta kodifikazioa ezartzen zaizkio, hondakin bakoitzaren egoera eta ezaugarrien arabera, baimena izapidetzean jasotako informazioa oinarritzat hartuta. Kode batzuek aldaketaren bat izan badezakete ere, beste batzuk, oinarrizkoak direlako, aldatu gabe utzi behar dira ekoizpen-jardueran zehar. Honako hauek zehazten dituzte: zer hondakin mota den eta nolako osagai arriskutsuak dituen (zehaztasunez jasoak ekainaren 20ko 952/1997 Errege Dekretuaren I. eranskinean). Kudeaketa-bideetan hierarkizazioa egokia dela egiaztatzeko, eta bai Hondakinak Kudeatzeko Europako Estrategian bai Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumeneko Esparru Programan (2015-2020) ezarritakoa betetzen dela bermatzeko, organo honek onartu egin beharko du hondakin bakoitzaren onarpen-agirietan jasotako informazioa, dagokion kudeatzaile baimenduak horretarako eskaria egin ostean. Egiaztatzeak garrantzi berezia izango du, batez ere, berreskurapena edo balorizazioa kudeatzeko eragiketa-kodearen arabera kudeatu diren hondakinen onartze-agirietan lagatze- edo ezabatze-kodeak baliozkotzeko eskatzen bada.

b) Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela eta, isurketaren bat gertatuz gero, nahasita, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.

c) Hondakin arriskutsuak dituzten ontziek honako segurtasun-neurriak izan beharko dituzte: Hondakin Toxiko eta Arriskutsuei buruzko Oinarrizko Legea (maiatzaren 14ko 20/1986 Legea) betearazteko Erregelamendua onartzen duen uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 13. artikuluan ezarritakoak, eta, bestalde, itxita egongo dira kudeatzaileak jaso arte, isuri edo lurrundu ez daitezen.

d) Aurreko puntuan aipatutako ontziak argi, irakurgarri eta ezin ezabatzeko moduan etiketatu beharko dira, eta, betiere, indarreko araudiaren arabera.

e) Hondakin arriskutsuak gordetzeko denbora ezingo da 6 hilabetetik gorakoa izan.

f) Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenengoz erretiratu aurretik, eta, behar izanez gero, hondakinen kudeatzaile berri batengana bidali aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio zehatza egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.

g) Hondakin arriskutsuak eraman aurretik, eta, hala badagokio, araudian finkatutako aurretiazko jakinarazpena egin ondoren, dagokion kontrol- eta jarraipen-agiria bete beharko da.

h) Egiaztatu beharko da kudeatzaile baimenduaren instalazioetara hondakin arriskutsuak eramateko garraioak halako salgaiak garraiatzeari buruzko indarreko legerian eskatutako baldintzak betetzen dituela.

i) Sanemar SL sozietateak ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuaren (industriako olio erabilien kudeaketa arautzen duena) arabera kudeatu beharko du sortutako olio erabilia.

j) Ekipo elektriko eta elektronikoen hondakinak –besteak beste, lanpara fluoreszenteenak– kudeatuko dira Gailu Elektriko eta Elektronikoen Hondakinei buruzko Errege Dekretuan (otsailaren 20ko 110/2015) xedatuaren arabera. Halaber, pilen eta metagailuen hondakinei dagokienez, otsailaren 1eko 106/2008 Errege Dekretuan (Pilei eta metagailuei eta haien hondakinen ingurumen-kudeaketari buruzkoa) xedatutakoa bete beharko dute. Kudeatzaile baimenduaren onarpen-agiria izateko, eraman aurretiko jakinarazpena egiteko eta kontrol- eta jarraipen-agiria betetzeko betebeharretik salbu egongo dira kudeaketa-sistema integratuko kudeaketa-azpiegituretara eramaten diren hondakinak, bai eta toki-erakundeei ematen zaizkienak ere, gaika bildutako udal-hondakinekin eta haien parekoak direnekin batera kudea ditzaten, baldin eta dagokion toki-erakundeak eman izana egiaztatzen badu. Toki-erakundeei eman izanaren egiaztagiriak hiru urtez gorde behar dira gutxienez.

k) Sanemar SLk PCB eduki ditzaketen gailuak dituenez, kudeaketa egokia izan dadin, nahitaez bete behar ditu abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretuan (poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatzeko eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituena) eta otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretuan (aurreko errege-dekretu hori aldatzen duena) zehaztutako baldintzak.

l) Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2009ko irailaren 16an emandako 1005/2009/EE Erregelamenduak (ozono-geruza agortzen duten substantzien gainekoa) adierazitako substantzia erabiliak baldin baditu Sanemar SLk, berreskuratu egingo ditu, aldeek onetsitako bitarteko teknikoen bidez edo ingurumenaren ikuspegitik onargarria den beste edozein ezabatze-bide tekniko erabiliz; bestela, birziklatzeko edo birsortzeko erabiliko ditu, aparatuak berrikusteko edo mantentzeko eragiketetan, edo desmuntatu edo ezabatu aurretik.

m) Sanemar SL enpresak urtero adierazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria, kantitatea, helmuga eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda. Datuekin batera, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programa ere bidaliko du.

n) Hondakin arriskutsuen kudeaketaren oinarrizko printzipioetako bat betetzeko –hau da, hondakin horiek ahalik eta gutxien sortzea–, urtean 10 tona hondakin arriskutsu baino gehiago sortuz gero, Sanemar SLk hondakin arriskutsu gutxiago sortzeko plan bat aurkeztu beharko dio Ingurumen Sailburuordetza honi, lau urtetik behin, Hondakin eta Lurzoru Kutsatuei buruzko Legearen (uztailaren 28ko 22/2011 Legea) 17.6 artikuluan xedatutakoaren arabera, baldin eta Lege horren garapenerako araubideak ez badu hondakin arriskutsuen ekoizle txiki gisa katalogatzen Sanemar SL.

o) Baldin eta Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko Legearen (apirilaren 24ko 11/1997 Legea) lehen xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengandik eskuratutako merkataritza- edo industria-ontzi baten azken jabea bada Sanemar SL, bera izango da ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna, eta, beraz, hondakin hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati entregatu beharko dio.

p) Irailaren 25eko 183/2012 Dekretuan (Ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzeko eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortzeko eta arautzeko dena) xedatutakoari jarraituz, Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira f) eta g) letretan aipatutako dokumentuak –kudeatzaileak EAEkoak direnean– eta m) eta n) letretan aipatutakoak, transakzio elektronikoko IKS-eeM sistemako erakundeak bertsioa erabiliz.

q) Amiantoa duten hondakinak daudela hautemanez gero, Sanemar SLk 108/1991 Errege Dekretuaren (amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzeari buruzkoa) 3. artikuluan ezarrita dauden eskakizunak bete beharko ditu. Horrez gain, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko egin beharreko maneiatze-lanak 396/2006 Errege Dekretuan (amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun- eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak finkatzen dituena) finkatutako eskakizunen arabera egingo dira.

D.2.4.2.– Hondakin arriskugabeak.

Hauek dira sustatzaileak adierazitako hondakin arriskugabeak:

(Ikus .PDF)

a) Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereizi eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio (hornitzaileari), erabilitako ontziak badira berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, baimendutako berreskuratzaile, birziklatzaile edo balorizatzaile bati emango zaizkio.

b) Hondakin horiek ezabatzekoak badira, ezingo dira urtebetez baino gehiagoz eduki biltegiratuta. Hondakinen azken helburua balorizazioa denean, 2 urtez gorde ahal izango dira.

c) Oro har, hondakinak hustu aurretik, baimendutako kudeatzaile baten onarpen-agiria izan beharko dute, eta bertan zehaztuta agertu behar dira onarpenerako baldintzak. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua bat datorrela ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoekin.

d) Hondakina hondakindegian biltegiratuz gero, hondakin arriskugabea eraman aurretik dagokion kontrol- eta jarraipen-agiria bete beharko da, otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak (hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzekoa) ezarritakoaren arabera.

e) Balorizatzeko edo ezabatzeko asmoz, hondakinak beste autonomia-erkidego batera lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipena eta kontrola egiteko, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko Legearen (uztailaren 28ko 22/2011 Legea) 25.2 artikuluaren arabera.

f) Baldin eta Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko Legearen (apirilaren 24ko 11/1997 Legea) lehen xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengandik eskuratutako merkataritza- edo industria-ontzi baten azken jabea bada Sanemar SL, bera izango da ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna, eta, beraz, hondakin hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati entregatu beharko dio.

g) Erregistro bat eramango da, eta bertan adieraziko dira kopurua, mota, identifikazio-kodea, jatorria, metodoak eta tratatzeko lekuak, hondakin guztien sorrera- eta lagapen-datak, bilketaren maiztasuna eta garraiobidea. Urtean behin, kontrol-erregistro horren kopia bat eta dagokion urteko ingurumen-zaintzako programa bidali beharko dira Ingurumen Sailburuordetzara.

h) Irailaren 25eko 183/2012 Dekretuan (Ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzeko eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortzeko eta arautzeko dena) xedatutakoari jarraituz, Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira e) eta f) letretan aipatutako dokumentuak –kudeatzaileak EAEkoak direnean– eta n) letran aipatutakoak, trantsakzio elektronikoko IKS-eeM sistemako erakundeak bertsioa erabiliz.

D.2.5.– Lurzorua babesteko baldintzak.

Sanemar SLk lurzorua babesteko behar diren neurriak hartu beharko ditu, urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan eta ekainaren 25eko 4/2015 Legean (Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzekoa) ezarritako aginduak betetzeko, lurzoruaren egoerari buruz aurkeztutako aurretiazko txostenean jasota dauden gomendioen arabera:

Bost urtez behin, ebazpen hau jasotzen denetik hasita, eguneratu egin beharko da lurzoruaren egoerari buruz aurkeztutako aurretiazko txostena, eta instalazio guztiei dagokien kutsadura-arriskuaren ebaluazio bat erantsiko zaio. Dagokion urteko ingurumen-zaintzako programarekin batera bidaliko da txosten hori.

Nolanahi ere, lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpena lortzeko prozedura hasteko eskatu beharko dio sustatzaileak ingurumen-organoari, baldin eta ekainaren 25eko 4/2015 Legean adierazitako inguruabarren bat gertatzen bada.

Lur-mugimenduak egitea dakarten obrak egin behar izanez gero, jardueraren sustatzaileak hondeatu behar dituen materialen karakterizazioa egin beharko du (lurra, obra-hondakinak, eta abar), jardun kutsatzaileen ondorioz erasan diren egiaztatzearren eta, karakterizazio horren emaitzen arabera, horientzako kudeaketa-modu egokiena zehaztearren.

Alabaina, obrak egin behar badira aldez aurretik inolako jarduerarik izan ez duten eremuetan, karakterizazioa egin gabe uzteko aukera izango da, betiere jarduerarik eza behar bezala justifikatzen bada.

Ingurumen-organo honen aurrean justifikatu beharko da induskatutako zati bakoitzerako proposatutako kudeaketa modua egokia dela, organoak onartu aurretik; proposatutako azken xedea (kanpo-kudeaketa edo kokapen berean berrerabiltzea) adierazi beharko da, eta egindako azterketen kopia bat erantsi.

1.– Soberakinak hondakindegian biltegiratuz hustu nahi izanez gero, otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan (hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duena) ezarritakoari jarraikiz egingo da hondakinen karakterizazioa. Oro har, lagin baten azterketa egin beharko da. Laginak 10 azpilagin izango ditu gutxienez, hondakindegian kudeatu beharreko soberakinen 500 m3-ko, baina hori aldatu ahal izango da espero izatekoa den kutsaduraren heterogeneotasunaren eta homogeneotasunaren arabera. Afekzioa homogeneoa izango dela aurreikusten denean, 500 m3-tik gorako bolumena duten unitateez osatutako lagina hartu ahal izango da; aldiz, afekzio heterogeneoa aurreikusten bada, 500 m3-tik beherako bolumenekoez.

2.– Soberako materialak instalazio berean berrerabili ahal izateko, balio hau izan beharko dute material horiek: ekainaren 25eko 4/2015 Legean (Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzekoa) ezarritako VIE-B (industria-erabilera) balioaren azpitikoa. Horrez gain, lur horien hidrokarburo-edukia ezin izango da arriskutsua izan. Horretarako, erakunde egiaztatu batek egin beharko ditu laginketa eta azterketa, honen arabera: 199/2006 Dekretua, urriaren 10ekoa, Lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema ezartzen duena, eta erakunde horiek lurzoruaren kalitatearen gainean egindako ikerketen edukia eta norainokoa zehazten dituena.

3.– Lurretan ez badira gainditzen ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritako VIE-A parametroak, edo TPHetarako 50 mg/kg balioaren azpitik badaude, lur horiek garbiak kontsideratuko dira, eta, beraz, onargarriak baimendutako beteleku batean.

4.– Substratu harritsu osasuntsua murrizketarik gabe kudeatu ahal izango da. Lurzoru naturalaren pareko den substratu harritsu meteorizatuaren kasuan, aurreko puntuetan ezarritako irizpidea beteko da.

Era berean, ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 22. artikuluaren 2. atalaren arabera, lurraren kutsadura-aztarnak aurkitzen badira, horren berri eman beharko zaie dagokion udalari eta Ingurumen Sailburuordetzari, sailburuordetza horrek ezar ditzan hartu beharreko neurriak, aipatutako 4/2015 Legearen 23. artikuluaren 1.e) atalari jarraikiz betiere.

D.2.6.– Zaratari buruzko baldintzak.

Sanemar SLk behar diren neurriak hartuko ditu, instalazioak kanpoko ingurumenera zabaldu ez ditzan urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren (Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzkoa) I. eranskineko F taulan muga-balio gisa ezarritako zarata-mailak baino handiagoak, betiere horiek aipatutako arauaren II. eranskinean jasotako prozeduren arabera ebaluatuta.

(Ikus .PDF)

● Muga-balio horiek aplikagarriak dira orobat ezein eremu akustikotan kokatuta ez dauden bizitegi-erabilerako eraikinetarako; balioak eraikinaren garaiera orotan leihoa duten fatxada guztietara iristen den soinuari dagozkio.

Kanpoaldeko muga-balioek lurretik 2 metroko garaiera eta leihodun fatxaden kanpoaldeko eraikuntzaren garaiera guztiak dituzte erreferentziatzat.

Lokal mugakideak egonez gero, lokal horien erabilera kontuan hartuta, instalazioak ezingo du aipatutako urriaren 16ko 213/2012 Errege Dekretuaren I. eranskineko G eta H tauletan ezarritako muga-balioak baino zarata-maila handiagoa transmititu haietara.

Ezarritako zarata-immisioaren muga-balioak errespetatzen direla joko da baldin eta, aipatutako urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren II. eranskinean ezarritako prozeduren arabera, ebaluatutako adierazle akustikoen balioek, urtebeteko epean, honako baldintza hauek betetzen badituzte:

● Urteko batez besteko balioek ez dituzte gainditzen aipatutako I. eranskineko F taulak ezarritako balioak.

● Eguneroko balioek ez dituzte 3 dB-an gainditzen aipatutako I. eranskineko F taulan adierazitako balioak.

● Lkeq, Ti indizean neurtutako balioek ez dituzte 5 dB-an gainditzen aipatutako I. eranskineko F taulan adierazitako balioak.

Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du nabarmen handitu behar sentsibilitate akustiko handiko guneetako zarata-maila.

Gutxienez, sustatzaileak ingurumen-baimen integratuarekin batera aurkeztutako agirietan proposatutako neurriak hartu beharko dira.

E) Ingurumena zaintzeko programa.

Sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta honako atal hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da ingurumena zaintzeko programa:

E.1.– Itsasora isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.

a) Sustatzaileak aurkeztu dituen agirien arabera, honako analisi hauek egingo dira:

(Ikus .PDF)

b) Parametroak analizatzeko «Standard Methods For the Examination of Water and Wastewater»ren (APHA, AWWA, WPCF, azken edizioan) normalizatutako metodoren bat erabiliko da, edota «ASTM Water and Environmental technology»ren azken edizioko 11. saileko metodoren bat. Parametroaren ohiko kontzentrazioaren arabera egokiena dena hautatuko da.

c) Kanpoko kontrol bakoitza, bai laginak hartzea, bai ondorengo analisia, «erakunde laguntzaile» batek egin eta egiaztatuko du, eta goian aipatutako parametroak hartuko dira kontuan. Sustatzaileak, isurketa-puntu bakoitzeko, lagin hartu berri baten analisia aurkeztu beharko du gutxienez; lagina 24 orduko ur-emariarekiko proportzionala izango da, edo bestela, lagin puntual esanguratsua.

d) Kontrolen emaitzak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Uraren Euskal Agentziara bidaliko dira formatu elektronikoan, Bilboko bulegora (jerrazkin@uragentzia.net) edo Donostiakora (jalzate@uragentzia.net), laginak hartzen diren egunetik hasi eta hilabeteko epean.

e) Kutsatzaile gehien sortzen den aldietan egingo dira laginketak beti.

f) Isurketak baimeneko baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da, D.2.3.3 ataleko parametro guztiek betetzen badituzte ezarritako mugak.

E.2.– Zarata kontrolatzea.

a) Indize akustikoen ebaluazioak egin beharko dira bost urtetik behin: Ld, Le, Ln, LAeq,Ti eta LAeq,60 segundo. Lehenengo kontrol-urtean lortutako emaitzen arabera, ordutik aurrera neurketak beste maiztasun batekin egitea erabaki ahal izango da.

b) Aurreko atalean adierazitako ebaluazio guztiak akustikaren esparruan laginketa espazial eta tenporala egiteko UNE-EN ISO/IEC 17025 arauaren araberako ziurtagiri bat duen ingurumeneko erakunde laguntzaile batek egin beharko ditu. Nolanahi ere, ebaluazio horiek egiten dituzten erakundeek gaitasun tekniko egokia dutela zainduko du ingurumen-organoak.

c) Ebaluazio-metodoak eta -prozedurak eta ebaluazio horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetza honek emandako jarraibide teknikoetan ezarritakora egokituko dira.

E.3.– Lurzoruaren eta lurpeko uren kontrola.

Lurzoruaren eta lurpeko uren kalitatea kontrolatzeko proposamen bat aurkeztu beharko da. Proposamen horrek gutxienez hauek bilduko ditu: karakterizazioa egiteko bi zundaketa egitea, erauzitako zutabea karakterizatzea eta lurpeko uren segimendua egiteko erabiliko diren piezometroak prestatzea. Zundaketak kokatzean, kontuan hartuko dira egon daitezkeen arrisku-iturriak eta lurpeko uren jarioa, eta, hartara, instalaziotik gorako eta beherako uren jarioa alderatu ahal izango da. Jakinarazi beharko da instalazioa kokatzen deneko lurzatiak ia eraginik duen interes hidrogeologikoko lekuetan (IHL), jabari publiko hidraulikoan edo Eremu Babestuen Erregistroko lekuetan (EBE).

Bestalde, substantzia arriskutsuen erabilerari, ekoizpenari edo isurketari buruzko informazioa sartuko da, organo honek 16/2002 Legearen 3. artikuluan deskribatutako oinarrizko txostena edo abiapuntuko egoerari buruzko txostena egiteari buruzko erabakia har dezan. Txosten horretan jasoko da lurzoruak eta lurpeko urek substantzia arriskutsu garrantzitsuak direla-eta duten kutsadura-egoerari buruzko informazioa, jarduera behin betiko amaitzen denean konparazio kuantitatiboa egin ahal izateko, 16/2002 Legearen 12.1.f) artikuluan ezarritakoaren arabera.

Atal horretan ezarritakoaren arabera eman beharreko informazioa erakunde egiaztatu batek egin beharko du, 199/2006 Dekretuan eta organo honek onar ditzakeen jarraibideetan ezarritakoaren arabera (199/2006 Dekretua, urriaren 10ekoa, Lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema ezartzen duena, eta erakunde horiek lurzoruaren kalitatearen gainean egin beharreko ikerketen edukia eta norainokoa zehazten dituena).

E.4.– Jardueraren adierazleak kontrolatzea.

Sustatzaileak jardueraren funtzionamenduaren inguruko parametro-adierazle nagusien urteko segimendua egingo du, ingurumenean duten eraginarekin lotuta, eta dagokion urteko ingurumen-zaintzako programarekin batera aurkeztu beharko du.

E.5.– Emaitzak kontrolatu eta bidaltzea.

Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten analisi eta txostenen emaitzak behar bezala erregistraturik geldituko dira, eta datuok jakinarazpen baten bitartez Ingurumen Sailburuordetzara igorriko dira, jakinarazpenari erantsitako CD edo DVD batean, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak horretarako prestatu duen Ingurumena Zaintzeko Programaren Gidaliburuan ezarritako formatuan, zeina webgune honetan baitago eskuragarri:

http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-pcc/eu/

Hala, aipatutako programan zehaztutako aldian egindako kontrol guztiak, ibilgu eta/edo itsasora isuritako urei dagozkienak izan ezik, ingurumena zaintzeko programarekin batera aurkeztuko dira bakarrik, eta erreferentziako urtea amaitu ondoren. Ezarritako baldintzak betetzen ez direnean bakarrik jakinarazi beharko da, eta jakinarazpena ingurumen-baimen integratuan ezarritakoaren arabera egingo da. Era berean, kontrolak urtean behin baino maiztasun handiagoarekin egiten badira, kontrola egiten den urteari dagokion programaren barruan baino ez dira bidaliko.

Emaitza horiek urtero bidaliko dira, betiere martxoaren 31 baino lehen, eta txosten bat aurkeztu beharko da zaintza-programaren emaitzekin batera. Txosten horretan, babes- eta zuzenketa-neurrien funtzionamendua, prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemak eta emaitzen analisia jasoko dira, epe horretan izandako gertakari nagusiak bereziki aipatuta, haien kausa eta konponbideak; halaber, laginak nola hartu diren zehaztuko da, aurrez aldetik egin ez bada.

E.6.– Ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina.

Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina prestatu beharko du, eta bertan bildu beharko ditu aurkeztutako dokumentazioan proposatutako betebeharrak eta ebazpen honetan jasotakoak. Programa horrek zehaztu behar ditu kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzarentzako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketarako eta analisirako teknikak, eta laginketa-puntuen kokaleku zehatza. Halaber, dagokion aurrekontua adierazi beharko du.

Era berean, ingurumena zaintzeko programak jardueraren adierazleak zehaztu beharko ditu, eta adierazle horiek aztertzeko sistematika barnean hartu beharko du, horien arabera enpresan bertan ingurumen-hobekuntza ziurtatzearren ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatu ahal izateko (ingurumen-adierazleak).

F) Ezohiko egoeretan kutsadurari aurrea hartzeko neurriak eta jardunerako baldintzak.

F.1.– Instalazioa gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.

Programatutako urteko mantentze-lanei dagokienez, isurien eta sortuko diren hondakinen balioespena egin beharko du sustatzaileak, eta dagokionean, haiek kudeatzeko eta tratatzekoa ere bai.

Instalazioa gelditzean nahiz abiaraztean, mantentze-eragiketetan eta ohiz kanpoko egoeretan sortutako hondakinak kudeatzeko, bigarren zenbakiko D.2.4 azpiatalean («Instalazioan ekoitzitako hondakinen kudeaketa zuzena bermatzeko baldintzak») ezarritakoari lotu beharko zaio, baina ez da beharrezkoa izango hondakin horiek baimendutako hondakinen zerrendan jasota egotea.

F.2.– Jarduera uztea.

Jarduerari lege hauek aplikatu behar zaizkio: 4/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzekoa, eta 9/2005 Errege Dekretua, urtarrilaren 14koa, kutsadura sor dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide eta estandarrak ezartzekoa. Horrenbestez, Sanemar SLk lurzoruaren kalitatearen adierazpenerako prozedura hasi beharko du, bi hilabeteko epea agortu baino lehen, jarduera behin betiko uzten duenetik hasita, ekainaren 25eko 4/2015 Legeak 31.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Jarduera bertan behera utzi baino lehen, Sanemar SLk instalazioetan dauden hondakin guztiak kudeatu beharko ditu, Ebazpen honen bigarren zenbakiko D.2.4 azpiatalean ezarritakoarekin bat etorriz.

F.3.– Jarduera aldi baterako uztea.

Jarduera aldi baterako uztea eskatuz gero, urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren (Industriako Isurpenen Erregelamendua onartzen duena) 13. artikuluan arautu bezala, Sanemar SLk, aldi baterako uztearen eskabidearekin batera, dokumentu bat bidali beharko du lantegia jardunik gabe egonda ere aplikagarriak zaizkion ingurumen-baimen integratuko kontrolak eta baldintzak nola beteko dituen adierazteko.

Era berean, instalazioa berriz abiarazi baino lehen, instalazioen funtzionamendu ona ziurtatu beharko du, ingurumenean eragina izan dezakeen isurketa edo emisio oro saihesteko.

F.4.– Ezohiko jardunean aplikatzeko neurriak eta jarduketak.

Aurkeztutako agirietan proposatzen diren ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentzio-neurriak eta funtzionamendu-baldintzak ezertan eragotzi gabe, letra hauetan aipatzen diren baldintzak bete beharko dira:

a) Instalazioen prebentziozko mantentze-lanak.

Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera ona bermatzeko, batez ere ustekabeko jario edo ihesak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei eta segurtasun-neurriei dagokienez. Ihesak daudenean lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da honako hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazgaiztasuna), biltegiratzeko neurri bereziak (substantzia arriskutsuak), gerta litezkeen ihesei antzemateko neurriak edo gehiegizko betetzeaz ohartarazteko alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitu beharra, maiztasuna, garbiketa-mota) eta lurzoru gaineko isuriak biltzeko sistemak.

Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak ikuskapen eta kontrolerako programa jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen begi-bidezko ikuskapenak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko.

Era berean, atmosferara eta uretara egindako isurpenak prebenitzeko eta zuzentzeko sistemen (arazketa, minimizazioa, etab.) eta ikuskatu eta kontrolatzeko ekipoen egoera ona bermatzeko neurriak jaso beharko dira.

Urak arazteko prozesuan pilatutako hondakin solidoak eta lohiak beharrezko maiztasunez aterako dira, instalazioak behar bezala funtziona dezan. Hondakin horiek ez dira ibai-ibilgura hustuko aldizkako garbiketa egiten denean; bildu egin beharko dira, kudeatzeko edo hondakindegi baimendu batera eramateko. Biltegiratuko dira, hala badagokio, hondoan hustubiderik ez duten gordetegi iragazgaitzetan. Ez dira inoiz pilatuko euri-uren jariatzearen ondorioz ibilgu publikoa kutsatzeko arriskua egon daitekeen guneetan.

Baldin eta instalazioetan lohien tratamendua badago, horietatik jaregindako ura berriro bideratuko da arazte-instalazioko sarrerara, tratamendua jaso dezan.

Nabeen barruan zolak garbitzean sortutako urak tratamendu-lerrora bidaliko dira edo, bestela, kudeatzaile baimendu batek kudeatuko ditu.

Hondakin-urak ezingo dira «by-pass» bidez isuri arazketa-instalazioetan.

Programatutako mantentze-lanetan nahitaez «by-pass» bidez isurketak egin behar badira, titularrak Ingurumen Sailburuordetzari jakinaraziko dio aurretiaz, segurtasun-neurrien eta isurketak ingurune hartzailearen kalitatearen gainean duen eragina ahal den neurrian gutxitzeko neurrien funtzionamendua zehaztuz. «By-pass» horretan aurreikusi gabeko isurketa bat egongo balitz, titularrak segurtasun-neurrien funtzionamendua egiaztatu beharko du, dagokion txostena Ingurumen Sailburuordetzara bidalita (atal honetako j) letran adierazitakoari jarraituz).

b) Halaber, erregistro bat eduki behar da, non aldizka egindako mantentze-lanen eta antzemandako gorabeheren berri eman beharko baita.

c) Erabilitako olioak, efluenteen arazketako hondakinak, besteak beste, eta orokorrean, lantegian sortutako hondakinak maneiatzeak lurzorua eta ura kutsa ditzake. Beraz, isuriak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen lurzatien azalera guztiak iragazgaiztuko dira.

d) Hauts-itxurako produktuak biltegiratzeko, silo itxiak edo hautsa xurgatzeko sistemak dituzten pabilioi estali eta itxiak eduki beharko dira.

e) Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak, ingurunean ez sakabanatzeko moduan biltegiratuko dira.

f) Larrialdirik gertatuz gero, berehala eta eraginkortasunez esku hartzeko beharrezkoak diren material guztiak edukiko dira, kantitate nahikoan: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen jarioei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako ingurunean isolatzeko seinaleztapen-elementuak eta norbera babesteko ekipamendu bereziak.

g) Kubetak husteko eragiketak kontrolatzeko balio duen protokolo edo prozedura dokumentatu bat izan behar da, eta saiatu behar da efikaziari eragin diezaioketen jarioak ez daitezela tratamendu-instalaziora joan.

h) Gorabeherarik gertatuz gero, agintariei jakinaraztea.

Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabeheraren edo ezohiko gertaeraren baten aurrean, sustatzaileak, berehala, gorabehera edo ezohiko gertaera horren berri eman beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari, zuzentzeko edo eusteko neurri egokiak hartu ondoren betiere. Jakinarazpenean alderdi hauek adierazi beharko dira gutxienez:

● Gorabehera-mota.

● Jatorriak eta arrazoiak (unean-unean zehaztu daitezkeenak).

● Zuzentzeko edo eusteko neurriak, berehala aplikatu direnak.

● Izandako ondorioak.

● Epe laburrera aurreikusitako jarduerak, hala egokituz gero.

Gorabehera edo arazo larriren bat edo ustekabeko isuriren bat egonez gero, SOS DEIAK eta Pasaiako Udala berehala jakinaren gainean jarri behar dira. Ondoren, gehienez ere 48 orduko epean, istripuaren ondorioz sortutako egoera zehaztasunez jasotzen duen txosten bat bidali beharko zaio Ingurumen Sailburuordetzari. Txosten horretan, datu hauek agertuko dira gutxienez:

● Gorabehera-mota.

● Gertakaria non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.

● Gertakariaren iraupena.

● Ustekabeko isurketa gertatuz gero, emaria, isuritako gaiak eta ingurune hartzailean hauteman daitekeen eragina zehaztu beharko dira, haren analisia barne.

● Mugak gaindituz gero, isurketei buruzko datuak.

● Eragindako kalteen balioztapena.

● Hartutako zuzenketa-neurriak.

● Arazoa berriro ez gertatzeko prebentzio-neurriak.

● Prebentzio-neurri horiek eraginkortasunez aplikatzeko aurreikusitako epeak.

Baimenaren baldintzak urratzen dituen isurketa gertatzen bada eta, gainera, pertsonen osasunerako arriskutsua bada edo sistema naturalen oreka modu larrian kaltetu badezake, titularrak berehala etengo du isurketa hori eta; horrez gain, horren berri ere eman beharko die Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioko Uraren Euskal Agentziari eta babes zibilean zein ingurumenaren arloan ardurak dituzten erakundeei, baita SOS DEIAK (112) larrialdi-zerbitzuei ere, behar diren neurriak har ditzaten.

i) Aurreko atalean ezarritakoaz gain, gerta daitezkeen gorabeherak edo arazoak saiheste aldera, jardueraren titularrak berehala jakinarazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari instalazioko edozein etenaldi programatu izango dela, prozesu etengabe batekoa bada, baita aurreikusitako mantentze prebentiboak ere, ahalik eta denbora-tarte handienarekin.

j) Larrialdi-egoeretan, babes zibileko legeriari helduko zaio, eta bertan ezarritako betekizun guzti-guztiak bete beharko dira.

G) Baldin eta araudi berria indarrean jartzeak edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hala egitea gomendatzen badute, babes- zein zuzenketa-neurriak eta ingurumena zaintzeko programa aldatu ahal izango dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, bai neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan. Era berean, hala neurri babes- eta zuzenketa-neurriak nola ingurumena zaintzeko programa alda daitezke, jardueraren sustatzaileak hala eskatuz gero edo ofizioz, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.

H) Urtean behin, martxoaren 31 baino lehenago, Sanemar SLk aurreko urtean atmosferara eta uretara egindako isurketei eta sortutako hondakin mota guztiei buruzko datuen ingurumen-adierazpena igorriko dio Ingurumen Sailburuordetzari, E-PRTR-Euskadi Kutsatzaileen Emisio eta Transferentzia Inbentarioa egiteko eta eguneratuta edukitzeko, 508/2007 Errege Dekretuarekin eta Ingurumena Zaintzeko Programarekin bat etorriz.

Informazio hori IKS-eeM sistemaren erakundeentzako bertsioaren bidez egingo da (www.eper-euskadi.net webgunean eskuragarri); hau da, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren Ingurumen Informazioa Kudeatzeko Sistemaren bidez.

Datu horietako batzuek Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumenean Eragina duten Jardueren Erregistroa osatuko dute, eta erregistro hori transakzio-basea izango da, informazioa Europako Ingurumen Agentziaren erregistroetara bidaltzeko (E-PRTR-Europa erregistroa).

Ingurumen Deklarazioa agerikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez, informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, uneoro bermatu beharko da Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoan (abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa) ezarritakoa betetzen dela.

l) Instalazioetan aldaketarik egin ahal izateko, aldez aurretik honako helbide elektroniko honetan eskuragarri dagoen inprimakia bete beharko da:

http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-3252/eu/contenidos/informacion/ippc/eu_6939/adjuntos/cuestionario_modificaciones.doc

Horrez gain, organo honen baimena ere eskatu beharko dute uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 10. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.

815/2013 Errege Dekretuaren 14.1 artikuluak aldaketa funtsezkotzat jotzeko irizpideak ezartzen ditu (815/2013 Errege Dekretua, urriaren 18koa, Industriako Isurpenen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena).

Nolanahi ere, aipatutako urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 14.2 artikuluan zehaztutakoarekin bat etorriz, irizpide horiek orientagarriak dira, eta ingurumen-organoak kalifikatuko du eskatutako aldaketa, funtsezkotzat edo ez-funtsezkotzat jota, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen (kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzkoa) 10. artikuluan ezarritako irizpideekin bat etorriz.

Era berean, proiektua aldatzen den kasuetan, aplikatzekoa izango da Ingurumen Ebaluazioari buruzko Legearen (abenduaren 9ko 21/2013 Legea) 7.1.c) eta 7.2.c) artikuluetan xedatutakoa.

Baldin eta aldaketan aurreikusten bada lurzoru berria okupatzea, eta aipatutako lurzoruak lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak baditu edo izan baditu, aldaketa gauzatu aurretik, hartu beharreko kokalekuaren lurzoru-kalitatearen deklarazioa eduki beharko da, ekainaren 25eko 4/2015 Legean (lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeari buruzkoa) ezarritakoarekin bat etorriz.

J) Ingurumen-baimen integratu honetan ezarritako baldintzak ez betetzea arau-hauste astun edo oso astun gisa tipifikatuta dago uztailaren 1eko 16/2002 Legearen (kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzkoa) 30. artikuluari jarraituz, eta aipatutako uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 31. artikuluan jasotako zigorrak ezartzea ekar dezake.

Hirugarrena.– 16-I-01-000000000376 erregistro-kodea ematea Sanemar SL enpresak ustiatutako instalazioari; zehazki, Pasaiako (Gipuzkoa) portu-eremuko Kaputxinoseko nasan (z/g) dagoenari. Haren kokapena hau da: UTM 30N ETRS89, X: 588460,25 Y: 4796799,15 Z: 4 m.

Laugarrena.– Ingurumen-baimen integratuaren berrikuspena ofizioz egingo da kasu hauetan:

a) Instalazioak sortutako kutsadura dela eta, komeni bada isurien muga-balioak berrikustea, edo beste batzuk ezartzea.

b) Isuriak nabarmen murritz badaitezke gehiegizko kosturik izan gabe, erabil daitezkeen teknikarik onenetan egindako aldaketa handien ondorioz.

c) Prozesuaren edo jardueraren funtzionamendu-segurtasuna dela-eta, beste teknika batzuk erabiltzea beharrezkoa bada.

d) Arroko erakundeak, urei buruzko legedian araututakoaren arabera, uste badu ingurumen-baimen integratua berrikustea edo aldatzea justifikatzen duten inguruabarrak daudela, Estatuko Administrazio Orokorrak kudeaturiko arroetako jabari publiko hidraulikora egindako isurketei dagokienez. Kasu horretan, arroko erakundeak, txosten lotesle bidez, organo eskudunera joko du ingurumen-baimen integratua eman dezan, berrikuste-prozesua gehienez ere hogei eguneko epean hasteko.

e) Instalazioari aplikagarri zaion sektoreko legediak hala eskatzen badu, edo uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 22.3 artikuluari jarraikiz ingurumen-kalitateko arau berriak edo berrikusiak betetzea beharrezkoa bada (ekainaren 11ko 5/2013 Legearen 16. artikuluak aldatu zuen artikulu hori).

f) Aplikatu beharreko araudi berria indarrean jartzen bada.

g) Ingurunearen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza garrantzitsu berrietara egokitzeko beharra ikusten bada; bereziki, inplikatutako sistemen hauskortasuna areagotzen dela hautematen bada.

h) Ingurumena zaintzeko programan jasotako emaitzen edo bestelako oharren arabera, ingurumen-inpakturako ezarritako babes-, zuzenketa edo konpentsazio-neurriak akastunak direla egiaztatzen bada.

i) Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen (kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzkoa) 25. artikuluko 1., 2. eta 3. zenbakietan ezarritakoarekin bat etorriz egindako azterketa eginda, aldatu egin behar dela ondorioztatzen bada.

Ingurumen-baimen integratua berrikusteak ez du kalte-ordainerako eskubiderik emango, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen (kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzkoa) 25.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Bosgarrena.– Sanemar SLri eskatzea erantzun bat eman diezaiela honako gai hauei:

Hiru hileko epean:

● Lurzoruaren eta lurpeko uren kontrolerako proposamena (E.3 puntua).

● Ingurumen-adierazleen proposamena (E.4).

● Aurreko instalazioetatik lekualdatzeko falta zen hirugarren biltegi-andela lekualdatu dela ziurtatzeko agiriak, eta bertan egitea aurreikusi den bereizketa-protokoloaren ziurtagiriak.

● Kutxatilako eta euste-kubetako euri-urak kudeatzeko protokoloa, ontzi mugikorretako biltegien aldaketak jasotzen dituen behin betiko planoa eta andel bakoitzeko multzokatzeak jasotzen dituen prozedura xehatua aurkeztea.

● Justifikatzeko neurketak aurkeztu behar dira, eta indarreko araudian ezarritako mugak betetzen direla egiaztatzeko aukera eman behar dute (D.2.6).

● Kudeatzaile baimenduari ematen zaizkion sortutako hondakinak behar bezala identifikatu eta sailkatzen direla justifikatu beharko da, bereziki hondakin arriskutsuen izaerari eta arrisku-ezaugarriei dagokienez, betiere honako zerrenda honetan ezarritako irizpideekin bat etorriz: Europako Hondakin Zerrenda, 2014ko abenduaren 18ko Batzordearen Erabakiz argitaratua, zeinaren bidez aldatu egiten baita hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia; eta 1357/2014/EB Erregelamendua, Batzordearena, 2014ko abenduaren 18koa, zeinaren bidez ordezten baita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauaren III. eranskina (zuzentarau hori hondakinei buruzkoa da eta zuzentarau jakin batzuk baliogabetu zituen). Hori egiaztatu ondoren, baimen honetan jasota eta izapidetzeko orduan indarrean zeuden identifikazioa eta sailkapena eguneratu egingo dira.

EHZ 080111 eta 200121 (hondakin arriskutsuak) eta EHZ 200301, 200307, 170407, 200101, 200139 eta 200102 (hondakin arriskugabeak) kodeak dituzten hondakinak lehenbiziko aldiz kudeatu aurretik.

● Hondakinaren kudeaketa egiteko baimendutako kudeatzaile batek emandako onarpen-agiriak (D.1.1.)

2015eko abuztuaren 21a baino lehen:

● Gailu elektrikoei eta elektronikoei buruzko Errege Dekretuaren (otsailaren 20ko 110/2015 Errege Dekretua) bosgarren xedapen iragankorrean ezarritakoa betetzeko, baimen hau berrikusteko eskaera aurkeztu beharko da, aipatutako arauaren 37. artikuluan ezarritakoa betetze aldera aurreikusi diren jarduerak adierazita.

Erantzukizun zibileko seguruan ezarritako aldizkakotasunaren arabera:

● Erantzukizun zibileko seguruaren ziurtagiri eguneratua.

Seigarrena.– Honako hauek eragingo dute baimen hau iraungitzea:

● Ebazpen honen bosgarren zenbakian ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzen ez bada epe barruan, baldin eta interesdunak ez badu, behar bezala justifikatuta, epea luzatzeko eskatzen.

● Sanemar SLren nortasun juridikoa azkentzea, indarrean dagoen araudian ezarritako kasuetan.

Horrez gain, lehorretik itsasora isurtzeko baimena ezeztatu ahal izango da, Kostei buruzko Legearen (uztailaren 28ko 22/1988 Legea) 78 eta 79. artikuluetan ezarritako baldintzetan.

Zazpigarrena.– Titularrak bere jarduera garatzean erabiliko dituen identifikazio-kodeak hauek dira:

● EU3/4335/2011 motako hondakin arriskutsuak sortzea.

● 2000018070 motako hondakin arriskugabeak sortzea.

● EU2/012/93 motako hondakin arriskutsuak kudeatzea.

● 2000018070 motako hondakin arriskugabeak kudeatzea.

Zortzigarrena.– Ebazpen honen edukia jakinaraztea Sanemar SL enpresari, Pasaiako Udalari, ingurumen-baimen integratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei, eta gainerako interesdunei.

Bederatzigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari; beraz, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita, hala ezartzen baita azaroaren 26ko 30/1992 Legearen (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena) 114. artikuluan eta ondorengoetan.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 7a.

Ingurumeneko sailburuordea.
(196/2013 Dekretuaren Lehenengo Xedapen Gehigarriaren bidez).

Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,

ALEJANDRA ITURRIOZ UNZUETA.


Azterketa dokumentala