Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

46. zk., 2017ko martxoaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1199

1311/2016 EBAZPENA, abenduaren 29koa, Araba Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena. Honen bidez, Juan Ignacio Montiano Jorge jauna aldi baterako izendatzen da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako ESIko Pediatriako zerbitzuburu, lau urteko eperako eta luzatzeko aukerarekin.

Araba Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearen ekainaren 27ko 463/2016 Ebazpenaren bitartez, deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako ESIko Pediatriako zerbitzuburu lanpostua lehiaketaren bidez betetzeko.

Epaimahai kalifikatzaileak aurkeztutako eskabideak baloratu ditu, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta Juan Ignacio Montiano Jorge jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako ESIko Pediatriako zerbitzuburu.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko, 8/1997 Legeko 28. artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko, 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko, 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin bat, zera

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Juan Ignacio Montiano Jorge jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako ESIko Pediatriako zerbitzuburu izendatzea.

Bigarrena.– Aldi baterako izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean xedatutakoarekin bat etorriz, eta 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitutakoan lanpostua utziko du, ezpada luzapena onartzen, betiere Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko, 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kargutik kendu ahal izango dute, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren 6. atalean aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Ebazpen hau interesdunari eta Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonaleko Zuzendaritzari jakinaraztea.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, ebazpenaren iragarkia EHAAn argitaratzen den hurrengo egunetik hasi eta hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2016eko abenduaren 29a.

Arabako ESIko zuzendari gerentea,

JESUS LARRAÑAGA GARITANO.


Azterketa dokumentala