Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2017ko martxoaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
1192

IRAGARKIA, Irungo (Gipuzkoa) Larzabal 6.1.01 sektorean 43 zuzkidura-bizitoki eraikitzeko obren lizitazioa egiteko dena (Espedientea: 001/2017).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Zerbitzu zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: 001/2017.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Irungo (Gipuzkoa) Larzabal 6.1.01 sektorean 43 zuzkidura-bizitoki eraikitzeko obra.

b) Multzotan zatitzea: ez da multzotan zatitu.

c) Burutzeko lekua: Irun, Gipuzkoa.

d) Burutzeko epea: hemezortzi hilabete.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapideak: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko modua: zenbait irizpide.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: lau milioi berrehun eta berrogeita sei mila bostehun eta lau euro eta hirurogeita bederatzi zentimo (4.246.504,69), eta laurehun eta hogeita lau mila seiehun eta berrogeita hamar euro eta berrogeita zazpi zentimo (424.650,47) BEZarenak. Beraz, guztira, lau milioi seiehun eta hirurogeita hamaika mila ehun eta berrogeita hamabost euro eta hamasei zentimo (4.671.155,16).

5.– Behin-behineko bermea: ez dago jarri beharrik.

6.– Agiriak eta argibideak lortzeko:

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1.

c) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Telefonoa: 945 01 98 26.

e) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2017ko martxoaren 31.

f) Kontratu honi buruzko informazio guztia webgune honetan eskura daiteke: www.contratacion.info edo www.euskadi.net/contratacion

7.– Kontratistaren betebeharrak:

Sailkapena: bai.

a) 773/2015 Errege Dekretuaren bidez emandako klasifikazioa.

Taldea: C Azpitaldea: 2 Kategoria: 4

b) 773/2015 Errege Dekretuaren indarraldiaren aurretik eskuratutako sailkapena:

Taldea: C Azpitaldea: 2 Kategoria: E

Sailkapen hori ez badute, Europar Batasuneko kide diren estatuetako enpresa ez espainiarrek ondoren zehaztuko den eran egiaztatu beharko dituzte ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa:

A) Ekonomia- eta finantza-kaudimena: kontratuaren xede (etxebizitza kolektiboen eraikin bat egitea) den jarduera-eremuko negozioen urteko bolumena, gutxienez, 2.500.000 eurokoa izango da azken hiru ekitaldietan, eta honela egiaztatuko da: enpresaburua Merkataritza Erregistroan inskribatuta badago, erregistro horretan onartutako eta gordailututako urteko kontuen bidez egiaztatuko da. Erregistro horretan inskribatuta ez badago, inskribatuta egon behar duen erregistro ofizialean gordailututakoen bidez egiaztatuko da. Merkataritza Erregistroan inskribatuta ez dauden enpresaburu indibidualek Merkataritza Erregistroan legeztatutako inbentario eta urteko kontuen liburuen bidez egiaztatuko dute negozioen urteko bolumena.

B) Gaitasun teknikoa: azken hamar urteetan, kontratuaren helburuaren antzeko bi lan egin izana egiaztatu beharko du enpresak; halakotzat hartuko da, hain zuzen ere, etxebizitza kolektiboen eraikin bat egin izana, 2.200.000 eurotik gorako zenbatekoagatik. Hori egiaztatzeko, azken hamar urteetan egindako lanen zerrenda aurkeztu beharko du, lanak ongi gauzatu izanaren ziurtagiriekin batera. Ziurtagiri horietan, alderdi hauek adieraziko dira: obren zenbatekoa, noiz eta non gauzatu diren eta, hala behar bada, lanak lanbidearen arauen arabera egin diren eta zuzen burutu diren.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Agiriak aurkezteko azken eguna: 2017ko apirilaren 3a, 12:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio-klausula zehatzen agirian adierazten direnak.

c) Eskabideak aurkezteko lekua:

c.1.– Elektronikoki lizitatuz gero, honako web orri honen bidez egin daiteke aurkezpena: www.contratacion.info edo www.euskadi.net/contratacion.

c.2.– Paperean lizitatuz gero, honako leku honetan:

1) Erakundea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila.

2) Helbidea: eskuan eraman beharko dira Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren Erregistro Nagusira, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1era (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia), goian aipatutako epean. Postaz ere bidali ahal izango dira, eta eskaintza posta-bulegoan zein egunetan jarri den, egun horretan kontratazio organoari telex, telefax edo telegrama bidez jakinarazi eta egiaztatu beharko zaio eskaintza bidali dela. Eskakizun bi horiek betetzen ez badira, ez dira eskaintzak onartuko. Nolanahi ere, eskaintza postaz bidali eta hamar egun naturaleko epean jasotzen ez bada, inolaz ere ez da onartuko.

3) Herria eta posta kodea: 01010 – Vitoria-Gasteiz (Araba).

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion eskaintzari: 2 hilabete, proposamenak irekitzen direnetik aurrera kontatuta.

e) Aldaerak: ez da aldaera edo alternatibarik onartuko.

f) Prozedura mugatua bada, eskaintzak aurkezteko gonbita egin nahi zaien enpresen kopurua edo gutxienezko edo gehienezko kopurua: ez dago horrelakorik.

9.– Esleitzeko irizpideak:

a) Formulak aplikatuz automatikoki balioestekoak diren irizpideak. Haztapena, guztira: 51 puntu.

Eskaintza ekonomikoa. Haztapena: 51 puntu. Formula: ikus karatularen 30.2.1.a puntua.

b) Balio-iritzietan oinarrituta aplikatu behar diren irizpideak: Haztapena, guztira: 49 puntu.

A) ) Lana egiteko metodologia. Haztapena: 20 puntu. Ebaluatu daitezkeen irizpideak: ikus karatularen 30.2.1.b puntua.

B) Lanen programazioa. Haztapena: 14 puntu. Ebaluatu daitezkeen irizpideak: ikus karatularen 30.2.1.b puntua.

C) Lanen eremua antolatzea. Haztapena: 10 puntu. Ebaluatu daitezkeen irizpideak: ikus karatularen 30.2.1.b puntua.

D) Lanek ingurunean duten eragina eta interferentziak murrizteko neurri zuzentzaileak. Haztapena: 5 puntu. Ebaluatu daitezkeen irizpideak: ikus karatularen 30.2.1.b puntua.

10.– C gutun-azalak irekitzeko ekitaldi publikoa:

a) Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

b) Herria: 01010 – Vitoria-Gasteiz (Araba).

c) Data: 2017ko apirilaren 12a.

d) Ordua: 11:00ak.

e) Lekua: Lakua IIko 1. aretoa, Donostia kalea, 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).

11.– B gutun-azalak (formulen bidez baloratu beharreko irizpideak) irekitzeko ekitaldi publikoa:

a) Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

b) Herria: 01010 - Vitoria-Gasteiz (Araba).

c) Data: 2017ko maiatzaren 19a.

d) Ordua: 11:00ak.

e) Lekua: Lakua IIko 1. aretoa, Donostia kalea, 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).

12.– Bestelako argibideak: ez.

13.– Iragarpen-gastuak: enpresa esleipendunaren kontura.

14.– Iragarkia Europako Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidalitako eguna: ez dago horrelakorik.

15.– Deialdiari buruzko informazioa eta pleguak eskuratzeko atari informatikoa edo webgunea: www.contratacion.info edo www.euskadi.net/contratacion.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 22a.

Zerbitzu zuzendaria,

PALOMA USATORRE MINGO.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana