Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2017ko martxoaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1190

IRAGARKIA, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Zerbitzu zuzendariaren 2017ko otsailaren 14ko Iragarkia aldatzeari buruzkoa. Iragarki horren bidez, «Deribazio Judizialaren bidezko Bilboko Familia Elkargunerako altzariak eskuratu, muntatu eta instalatzea» helburu duen hornidura-kontratu administratiboaren lizitazioa iragarri zen (S-034-DAPJ-2016).

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta, horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Gisa horretako hutsak aurkitu dira iragarki honen testuan: Iragarkia, 2017ko otsailaren 14koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Zerbitzu zuzendariarena, zeinaren bitartez iragartzen baita «Deribazio Judizialaren bidezko Bilboko Familia Elkargunerako altzariak eskuratu, muntatu eta instalatzea» helburu duen hornidura-kontratu administratiboaren lizitazioa. Iragarki hori 2017ko otsailaren 24ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (39. zk.) argitaratu zen. Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

2017/1021 (3/2) orrialdean, 8. puntuan, honela dio:

«8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko martxoaren 10a, 12:00ak arte.»

baina hau esan behar du:

«8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko martxoaren 13a, 12:00ak arte.»

Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 28a.

Zerbitzu zuzendaria,

JUAN M.ª ZUBELDIA ARRIETA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana