Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2017ko martxoaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1189

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 712/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: seme-alabentzako neurrietarako 712/2015 auzia.

Demandatzailea: Luz Emilsen Montoya Vera.

Prokuradorea: Soraya Martinez de Lizarduy Portillo.

Demandatua: Juan Fernando Lopez Osorno.

Prokuradorea.

Judizio horretan ebazpena eman da, eta honela dio hitzez hitz:

50/2017 epaia eman da 2017-02-01ean, seme-alabentzako neurrietarako 712/2015 prozeduran; Luz Emilsen Montoya Veraren eta Juan Fernando Lopez Osornoren arteko prozedura izan da, eta Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian bideratu da.

Juan Fernando Lopez Osorno demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 1a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala