Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

44. zk., 2017ko martxoaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
1153

EBAZPENA, 2017ko otsailaren 20koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Kultura eta Sormen Industrien Berrikuntza Funtsaren 2016ko diru-laguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko azaroaren 15eko Aginduaren babesean emandako diru-laguntzen berri ematen duena.

AURREKO GERTAERAK

1.– 2016ko azaroaren 21ean argitaratu zen EHAAn 2016ko azaroaren 15eko Agindua, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Kultura eta Sormen Industrien Berrikuntza Funtsaren 2016ko diru-laguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duena.

2.– Azaroaren 15eko aginduaren 12. artikuluak dioenari jarraikiz, agindu horretan jasotako diru-laguntzei buruzko ebazpena Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak emango du, Balorazio Batzordeak emandako proposamena ikusi ondoren, eta ebazpena banaka jakinarazteaz gain, EHAAn argitaratuko da denek horren berri izan dezaten.

3.– 2016ko abenduaren 30ean, 2016ko azaroaren 15eko Aginduaren babesean aurkeztutako Kultura eta Sormen Industrien Berrikuntza Funtsaren 2016ko diru-laguntza eskabideak ebazten dituen Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen abenduaren 30eko Ebazpena eman zen; eta ondoren banaka jakinarazi zen.

Horiek horrela izanda,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko azaroaren 15eko Aginduaren babesean esleitutako diru-laguntzen zerrenda (I. eranskina) eta ukatutako eskabideen zerrenda (II. eranskina) argitara ematea.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 20a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala