Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

44. zk., 2017ko martxoaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1151

AGINDUA, 2017ko otsailaren 14koa, Hezkuntzako sailburuarena, Durangoko (Bizkaia) «Kirolene» Kirol Irakaskuntzen Ikastetxe Publikoaren hezkuntza-eskaintza argitaratzen duena.

Durangon (Bizkaia) dagoen «Kirolene» Kirol Irakaskuntzen Ikastetxe Publikoak 2016-2017 ikasturterako egin duen hezkuntza-eskaintzaren proposamena aztertu da.

Kontuan hartu da Hezkuntza Sailak ikastetxe horretarako egin duen plangintza, eta gai horretan aplikatu beharreko araudia ikusi da. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Jarraian adierazten den ikastetxe publikoak 2016-2017 ikasturterako duen hezkuntza-eskaintza argitaratzen da.

Kodea: 48017186.

Izen generikoa: Kirol Irakaskuntzen Ikastetxe Publikoa.

Izen espezifikoa: «Kirolene».

Helbidea: San Inazio kalea, 5.

Udalerria: Durango.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Eskaintzen diren irakaskuntzak:

– Kirol-irakaskuntzak: LOGSE Plana.

● Modalitatea: Eskubaloia:

○ Erdi-maila: Eskubaloia.

○ Goi-maila: Eskubaloia.

● Modalitatea: Futbola:

○ Erdi-maila: Areto Futbola espezialitatea.

○ Erdi-maila: Futbola espezialitatea.

○ Goi-maila: Areto Futbola espezialitatea.

○ Goi-maila: Futbola espezialitatea.

● Modalitatea: Negu-kirolak:

○ Erdi-maila: Eski Alpetarra espezialitatea.

○ Erdi-maila: Iraupen Eskia espezialitatea.

○ Erdi-maila: Snowboarda espezialitatea.

○ Goi-maila: Eski Alpetarra espezialitatea.

○ Goi-maila: Iraupen Eskia espezialitatea.

○ Goi-maila: Snowboarda espezialitatea.

● Modalitatea: Mendi-kirolak eta Eskalada:

○ Erdi-maila: Arroila Jaitsiera espezialitatea.

○ Erdi-maila: Erdi Mailako Mendia espezialitatea.

○ Erdi-maila: Goi Mendia espezialitatea.

○ Erdi-maila: Eskalada espezialitatea.

○ Goi-maila: Eskalada espezialitatea.

○ Goi-maila: Goi Mendia espezialitatea.

○ Goi-maila: Mendiko Eskia espezialitatea.

– Kirol-irakaskuntzak: LOE Plana.

● Modalitatea: Atletismoa:

○ Erdi-maila: Atletismoa.

○ Goi-maila: Atletismoa.

● Modalitatea: Bela:

○ Erdi-maila: Aparailu Finkoko Bela espezialitatea.

○ Erdi-maila: Aparailu Libreko Bela espezialitatea.

○ Goi-maila: Aparailu Finkoko Bela espezialitatea.

○ Goi-maila: Aparailu Libreko Bela espezialitatea.

● Modalitatea: Esgrima:

○Erdi-maila: Esgrima.

○Goi-maila: Esgrima.

● Modalitatea: Espeleologia:

○ Erdi-maila: Espeleologia.

● Modalitatea: Hipika:

○ Erdi-maila: Erresistentziako, Orientazioko eta Zaldi-turismoko hipika-diziplinak epezialitatea.

○ Erdi-maila: Jauzietako, Hezierako eta Lehiaketa osoko hipika-dizplinak espezialitatea.

○ Goi-maila: Hipika.

● Modalitatea: Judoa:

○ Erdi-maila: Judoa eta defentsa pertsonala.

● Modalitatea: Salbamendu eta Sorospena:

○ Erdi-maila: Salbamendu eta Sorospena.

○ Goi-maila: Salbamendu eta Sorospena.

● Modalitatea: Urpekaritza:

○ Erdi-maila: Kirol-urpekaritza eskafandra autonomoarekin.

● Modalitatea: Saskibaloia:

○ Erdi-maila: Saskibaloia.

○ Goi-maila: Saskibaloia.

– 1363/2007 Errege Dekretuaren lehenengo xedapen iragankorreko 1. a) atalean aipatzen diren kirol-prestakuntzako jardueretako bloke komunak.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 14a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala