Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

44. zk., 2017ko martxoaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1138

263/2017 EBAZPENA, otsailaren 15ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakao Erakunde Sanitario Integratuko (ESI) zuzendari gerentearena. Honen bidez, José María Aritzeta Iraola jauna erakunde horretako Ginekologiako osasun atal-buru aldi baterako izendatzen da, lau urteko eperako eta luzatzeko aukerarekin.

EGITATEAK

1.– Barrualde-Galdakao ESIko zuzendari gerentearen urriaren 26ko 1601/2016 Ebazpenaren bidez, Barrualde-Galdakao ESIan Ginekologia osasun atal-buru lanpostua lehiaketa bidez betetzeko dei egin da. Ebazpen hori EHAAn (2016ko azaroaren 15ekoan), BOEn (2016ko azaroaren 18koan) eta Osakidetzaren web orrian, argitaratu zen.

2.– Deialdi-ebazpen hori dagokien aldizkari ofizialetan azken aldiz argitaratu zen hurrengo egunetik hasita, interesdunek 15 egun balioduneko epea izan zuten eskaerak aurkezteko; 2016ko abenduaren 13an amaitu zen epea.

3.– Eskabideak aurkezteko epea amaituta, eta parte hartzaileek bete beharreko baldintzak aztertu ondoren, Osakidetzaren web orrian onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratu zen 2017ko urtarrilaren 10ean.

4.– Erreklamazioak aurkezteko epea amaituta (2017ko urtarrilaren 24a), ez denez bat bera ere aurkeztu, behin betiko zerrendak onartu ziren (2017ko urtarrilaren 25a), dagokion eran argitaratzeko.

5.– Behin betiko zerrendak, Balorazio Batzordeko kideak izendatzearekin eta kudeaketaren memoria-proiektua jendaurrean jartzeko deialdiarekin batera, Osakidetzako web-orrian argitaratu ziren 2017ko urtarrilaren 27an. Egun horretan bertan, posta elektroniko bidez jakinarazi zitzaien hautagaiei aipatu deialdia, eta 2017ko urtarrilaren 30ean, berriz, zuzenean emanda.

6.– Kudeaketaren memoria-proiektua jendaurrean jarrita, Balorazio Batzordeak aurkeztutako eskabideak baloratuta (2017ko otsailaren 13a), eta izendapen-proposamena eginda (2017ko otsailaren 13a), eta José María Aritzeta Iraola jaunak dauzkan ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, bidezkoa da pertsona hori izendatzea Ginekologiako burua izateko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakao ESIan.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Barrualde-Galdakao ESIko zuzendari gerentearen urriaren 26ko 1601/2016 Ebazpenaren 8. oinarriak zera ezartzen du: zuzendari gerenteak, egindako proposamena ikusita, proposatutako izangaia deialdian eskainitako lanpostua betetzeko izendatzeko edo deialdia hutsik uzteko ebazpen bat emango du.

2.– Ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 3. arau komuna; uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, lanpostu funtzionalak arautzen dituena, eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena, bereziki, zerbitzu-erakundeetako zuzendari gerenteen eskumenei buruzko 15. atalak jasotakoak eta aplikatu beharreko arauei buruzkoak ikusi dira.

Aurreko guztia aintzat harturik

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– José María Aritzeta Iraola jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde- Galdakao ESIko Ginekologiako osasun-ataleko buru izendatzea aldi baterako.

Bigarrena.– Aldi baterako izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean xedatutakoarekin bat etorriz, eta ondorioak izango ditu 2017ko martxoaren 1etik aurrera.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitutakoan lanpostua utziko du, ezpada luzapena onartzen betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kargutik kendu ahal izango dute, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunaren 6. atalean aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea.

Seigarrena.– Ebazpen hau argitaratzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetzaren web-orrian.

Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, jakinarazpena jasotzen den hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera.

Galdakao, 2017ko otsailaren 15a.

Barrualde-Galdakao ESIko zuzendari Gerentea.
(Urtarrilaren 31ko 1/2014 Ebazpena).

Barrualde-Galdakao ESIko Pertsonaleko zuzendaria,

MIREN JOSU ORMAETXEA LEGARRETA.


Azterketa dokumentala