Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2017ko martxoaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1126

EBAZPENA, 2017ko otsailaren 20koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita 35 urtetik gorako langabeak euskal enpresen kanpoko lantokietan kontratatzeko laguntzen deialdiaren babesean emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2014ko irailaren 29an egindako bileran onartu zuen deialdia egiteko erabakia.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2014ko irailaren 29an egindako bileran onartu zuen 35 urtetik gorako langabeak euskal enpresen kanpoko lantokietan kontratatzeko laguntzen deialdia egiteko Erabakia (Lanbideko zuzendari nagusiaren 2014ko urriaren 1eko Ebazpena, 2014ko urriaren 2ko EHAAn argitaratua, 187. zenbakia). Diru-laguntza publikoak ematean zaindu behar den publikotasun-printzipioa betetzeko, laguntza horiek emateko deialdiaren 8.7 artikuluan xedatutakoaren arabera, ebazpenaren banakako jakinarazpena eta esanbidezkoa egiteaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da deialdi horren bidez emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda, horietako bakoitzak jasotako diru-zenbatekoak adierazita, eta baita emandako diru-laguntza aldatu zaienen zerrenda ere.

Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea 35 urtetik gorako langabeak euskal enpresen kanpoko lantokietan kontratatzeko laguntzen deialdiaren babesean emandako diru-laguntzen erakunde onuradunen 2014. urteko zerrenda, ebazpenaren eranskinean agertzen den bezala.

Bigarrena.– Berariaz jakinaraztea Europako Gizarte Funtsak deialdi honen babesean diruz lagundutako kontratuak kofinantzatu ahal izango dituela, EAEko 2007-2013 EGIF Programa Operatiboaren barruan.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 20a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala