Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2017ko martxoaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1121

EBAZPENA, 2017ko otsailaren 22koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Susana Mato Santos andreak gainditu egin duela 2016ko irailaren 20ko erabakiak (2016ko urriaren 4ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Anatomia eta giza enbriologia» jakintza arloan ikertzaile doktore iraunkorren plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du Susana Mato Santos Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaile doktore iraunkor gisa kontrata dadila. NAN zk.: 14261823-Y. Kodea: IDPTCL1-D00212-6. Jakintza arloa: «Anatomia eta giza enbriologia». Saila: «Neurozientziak». Ikastegia: Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Ez-elebiduna. Arduraldia: osoa. Ikertzaile profila: «Zelula glialen fisiopatologia gaixotasun neurologikoetan», «Sistema endocannabinoidearen eginkizuna eta aukera terapeutikoak gaixotasun desmielinatzaileetan eta buruko gaixotasunetan».

Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2017ko otsailaren 22a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2017ko urtarrilaren 25ekoa, errektorearena, 2017-02-03ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.


Azterketa dokumentala