Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2017ko martxoaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
1119

AGINDUA, 2017ko otsailaren 22koa, Lan eta Justiziako sailburuarena, Javier Balerdi Tolosa jauna Lan eta Justizia Saileko Justizia Administrazioko Zuzendaritzako proiektuen arduradunaren kargutik kentzeko dena (kodea: 511288; dotazioa: 1).

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, eta lege horrek ematen dizkidan eskudantziez baliatuz, hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Javier Balerdi Tolosa jauna proiektuen arduradunaren kargutik kentzea (kodea: 511288; dotazioa: 1) Lan eta Justizia Saileko Justizia Administrazioko Zuzendaritzan, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Kargutik kentze honek 2017ko martxoaren 1etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Agindu honek administrazio-bideari amaiera ematen dio, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 22a.

Lan eta Justiziako sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.


Azterketa dokumentala