Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2017ko martxoaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
1112

IRAGARKIA, Donostia-San Sebastiángo Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (38/2017 prozedura laburtua) interesdun izan litezkeenak epatzeko dena. Errekurtso hori Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak emandako 2016ko azaroaren 24ko Ebazpenaren kontra jarri da.

Aurrekariak: goian azaldutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (38/2017 prozedura laburtua) jarri zen Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2016ko azaroaren 24ko Ebazpenaren kontra. Ebazpen horrek ezetsi egiten du 2016ko maiatzaren 25ean deitutako kategoriaz igotzeko onartutako eta baztertutako pertsonen behin betiko zerrenda argitaratzen zuen 2016ko irailaren 20ko Ebazpenaren aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoa.

Espediente zk.: AAP-040/2017.

Aipatutako prozeduran interesa izan dezaketenak ezezagunak direnez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatzen duena betetzearren argitaratzen da iragarki hau, aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu ahal daitezen interesdunak, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasi eta bederatzi eguneko epean.

Jakinarazpen honek iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Arkauti, 2017ko otsailaren 22a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala