42. zk., 2017ko martxoaren 1a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (461 KB - 31 orri.)
- EPUB (1841 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1109
IRAGARKIA, 2017ko otsailaren 20koa, Lanbideko zuzendari nagusiarena, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta eta Etxebizitzarako Prestazio Osagarria izapidetzeko prozeduren 3101. zenbakiko jakinarazpenei buruzkoa.
Aipatutako prozedurak jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Aipatutako urriaren 1eko 39/2015 Legearen 46. artikuluarekin bat, zitazio honen eraginpeko interesdunei edo haien ordezkariei eskatzen zaie Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren dagokion bulegoan ager daitezela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita 10 eguneko epean, jakinarazpen pertsonala egiteko.
Epe hori igaro eta agertuko ez balitz, jakinarazpena egindakotzat joko da legezko ondorio guztietarako, agertzeko jarritako epearen muga-egunaren biharamunetik aurrera.
Eranskinean adierazitako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 20a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.