Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2017ko martxoaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
1101

EBAZPENA, 2017ko otsailaren 8koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariarena. Ebazpen honen bidez, NBE-2015BA/0021 lankide boluntarioari beka emateko Máster en Cooperación Internacional Descentralizada entitateari emandako laguntzari uko-egiteko eskaera onartzen da. Nazio Batuen sistemako nazioarteko erakundeei eta horiei atxikitako pertsona juridikoei herrialde txirotuetan nazioarteko erakunde horien garapen-proiektuetan parte hartzen duten borondatezko lankideei bekak emateko 2015eko deialdiaren barruan eman zen laguntza hori.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariaren 2015eko abenduaren 3ko Ebazpenaren bidez Máster en Cooperación Internacional Descentralizada entitateari 18.540 euroko diru-laguntza eman zitzaion, NBE-2015BA/0021 lankide boluntarioari beka emateko.

Entitate horrek, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziari 2017ko urtarrilaren 31n bidalitako komunikazioan, espedientean jasota dauden arrazoiak direla-eta bekari partzialki uko-egiteko eskaera bidali zuen.

Eskaera aztertu ondoren, Koordinazio Teknikoaren Zerbitzuak erakunde onuradunak uko-egiteko eskaeraren aldeko txostena egin zuen.

Otsailaren 13ko 22/2007 Dekretuaren 9. artikuluan xedatuarekin bat etorriz, lankide boluntarioak uko egiten badio bekari, itzuli egin beharko ditu kobratutako eskubide ekonomikoak, proportzioan, eta, hala badagokio, bertan behera geratuko dira egin gabe dauden ordainketak. Dekretu horren bidez, Nazio Batuetako nazioarteko erakundeentzako eta erakundeokin elkartutako pertsona juridikoentzako laguntzak arautu ziren, hots, herrialde txirotuen aldeko garapen-proiektuetan parte hartzen duten lankide boluntarioei bekak emateko laguntzak.

Uko egindako zenbatekoa kalkulatzeko, garatu gabeko beka aldia hartuko da kontuan.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu, arautu eta martxan jarri zenez geroztik, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariari dagokio proposatutako aldaketak onartzeko eskumena, eta, oro har, laguntza horiek kudeatzeko eman behar diren ebazpenak ematea, betiere, lege eta dekretu hauetan xedatuari jarraituz: 5/2008 Legea, ekainaren 19koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu eta arautzen duena; 95/2010 Dekretua, martxoaren 23koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren antolaketa eta funtzionamenduko erregelamendua onartzen duena; eta 310/2010 Dekretua, azaroaren 23koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren jardun-hasiera arautzen duena.

Azaldutakoagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– NBE-2015BA/0021 lankide boluntarioari emandako laguntzari uko egiteko eskaera onartzea, Nazio Batuen sistemako nazioarteko erakundeei eta horiei atxikitako pertsona juridikoei herrialde txirotuetan nazioarteko erakunde horien garapen-proiektuetan parte hartzen duten borondatezko lankideei bekak emateko 2015eko deialdiaren barruan.

Ondorioz, Máster en Cooperación Internacional Descentralizada entitateak justifikatu ez den kopurua itzuli beharko du, hau da, 9.555,75 euro. Halaber, bertan behera uzten da bigarren ordainketari dagokion ordainketa-agindua, 6.370,50 eurokoa.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita. Gora jotzeko errekurtsoa jarri eta hiru hilabete igaro ondoren ebazpenik eman ez bada, ezetsi egin dela esan nahiko du, eta zabalik geratuko da administrazioarekiko auzietako bidea.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 8a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.


Azterketa dokumentala