Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2017ko martxoaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1095

EBAZPENA, 2017ko otsailaren 16koa, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariarena, Ondarroa eta Lekeitio arteko Itsaso eta lehorraren arteko jabari publikoko (ILJB) itsasbazterrean itsas-haztegien bidez molusku bibalboak ekoizteko poligonoan partzela edo partzelak eskatzeko aukera argitara emateko dena.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak, akuikultura arloko plangintza estrategikoa aplikatuz, itsas-haztegien jarduera ezarri nahi du xede horretarako aproposak diren itsasbazterreko eremu batzuetan.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko urtarrilaren 8ko Aginduak, Ondarroa eta Lekeitio arteko itsasbazterrean itsas-haztegien bidez molusku bibalboak ekoizteko eremu bat ezarri zuen. Eremuak, guztira, 556,5 hektarea ditu, eta 52 ekoizpen-establezimendu ezartzeko ahalmena du.

Ahalmena ematen zaio Arrantza eta Akuikulturako zuzendariari agindu honetan ezarritakoa betetzeko behar diren neurriak har ditzan.

Hori guztia, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluan xedatutakoaren arabera.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ondarroa eta Lekeitio arteko Itsaso eta lehorraren arteko jabari publikoko (ILJB) itsasbazterrean itsas-haztegien bidez molusku bibalboak ekoizteko poligonoari buruzko txostena jendaurrean jartzea; txostena interesdunen eskura dago esteka honetan: http://www.euskadi.eus/moluskuak-ekoizteko-guneak/web01-a2arraku/eu/

Bigarrena.– Poligono horren zati bat hartzeko interesa duten entitateek edo pertsonek eskabidea bidali beharko dute helbide honetara:

Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza - Eusko Jaurlaritza

Donostia kalea 1

01010 Vitoria-Gasteiz

Bestela, eskabidea aurkez daiteke Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean jasotako bideren bat erabiliz.

Hirugarrena.– Txostena jendaurrean erakusteko epea hilabetekoa izango da, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Epe hori igarota, jaso diren eskabideak izapidetuko dira, nahiz eta eskabideak aurkezteko aukera egongo den poligonoa guztiz hartu arte.

Laugarrena.– Ebazpen honen eranskineko inprimakian eskatzen diren datuak jasoko dira eskabidean.

Bosgarrena.– Jendaurreko informazioa emateko izapidean agertzeak ez du ematen berez interesdun-izaera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 16a.

Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria,

LEANDRO AZCUE MUGICA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala