Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2017ko martxoaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1094

AGINDUA, 2017ko urtarrilaren 25ekoa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinarekin onartu egiten baita Mondragon Fundazioaren estatutuetako 1., 7., 16., 19., 21. eta 22. artikuluetan egindako aldaketak eta estatutuen bateratzea Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea.

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea ikusi eta aztertu da.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2016ko uztailaren 29an, eskabide bat sartu zen Gobernantza Publikoa eta Autogobernua Sailean, M.ª Arantzazu Lascurain Artechek, Patronatuko idazkari denak, aurkeztua, zeinetan eskatzen baita Mondragon Fundazioaren estatutuetako 1., 7., 16., 19., 21. eta 22. artikuluetan egindako aldaketak eta estatutuen bateratzea Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko. Aldaketa horiek egitea Fundazioaren Patronatuak erabaki zuen, 2016ko azaroaren 8an.

Bigarrena.– Eskabidearekin batera, estatutuen aldaketa publiko egiteko eskritura publikoaren kopia bikoitz baimendua aurkeztu da. Eskritura publiko hori 2016ko azaroaren 30ean egiletsi zen, Arrasateko notario Iñigo Irache Varona jaunaren aurrean (protokolo-zenbakia: 1068).

Eskritura publiko horrekin batera sartu zen honako hau ere: Idoia doña M.ª Arantzazu Lascurain Arteche andreak –fundazioko idazkari gisa, eta lehendakariaren oniritziarekin– 2016ko azaroaren 21ean emandako ziurtagiria, zeina baita Patronatuk 2016ko azaroaren 8an egindako bilerarena, non aho batez onartu baitzen Fundazioaren 1., 7., 16., 19., 21. eta 22. artikuluetan egindako aldaketak eta estatutuen bateratzea.

Aldatutako artikuluak dira: Fundazioaren helburuei buruzkoa (7. artikulua); Batzorde Kudeatzaileari buruzko (16. artikulua); baliabide ekonomikoari buruzkoa (19. artikulua); Kooperatiben arteko Lankidetza Funtsei buruzkoa (21. artikulua); eta aurrekontuei buruzkoa (22. artikulua). 1. artikuluaren aldaketa egiten da erreferentziazko arauak Fundazioen Lege berriari egokitzeko.

Estatuen aldaketaren bitartez, honako hauek aldatzen dira: Fundazioen Legari buruzko arauzko erreferentzia (1. artikulua); baliabideei atxikitako funtsak areagotzea (7. artikulua); Batzorde Kudeatzaileko kide kopurua, aurrerantzean zazpi izango dira eta administratzailearen figura kentzen da (16. artikulua); Garapen eta Lankidetza Funtsa eta azpifuntsak izendapena egokitzea (19. artikulua); Funtsaren izendapena ordeztea; Industriaren «Arloa» erreferentzia ezeztatzea eta Industriaren «Dibisioak» erreferentziaz ordeztea (21. artikulua) eta artikuluaren arloko zuzenketa teknikoa (22. artikulua).

Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta, ondoren, ebazpen-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

OINARRI JURIDIKOAK

Lehenengoa.– Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan; eta Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren 6.1.m) artikuluan (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailak sortu, ezabatu eta aldatzen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen dekretua).

Bigarrena.– Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta honako arau hauetan aurreikusitako eskakizunak bete dira, batez ere: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 27 eta 51.2 artikuluak, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuko 33.1 artikuluan, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamenduko 44. artikulua, ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaz onartutakoa. Eta aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat dator estatutuen aldaketa.

Aipatutako artikuluak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusita, hau

EBAZPEN DUT:

Lehenengoa.– Arrasateko (Gipuzkoa) «Mondragon Fundazioaren» estatutuetako 1, 7, 16, 19, 21eta 22. artikuluetan egindako aldaketak eta estatutuen bateratzea Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, horixe erabaki baitzuen Fundazioaren Patronatuak 2016ko azaroaren 8an, nola baitago zehaztuta 2016ko azaroaren 30ean, Arrasateko Iñigo Irache Varona notarioaren (protokolo-zk: 1068) egiletsitako eskrituran.

Bigarrrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urtarrilaren 25a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala