Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2017ko otsailaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

GORLIZKO UDALA
1028

IRAGARKIA, udal zarata-maparen informazio publikoari buruzkoa.

2017ko urtarrilaren 26ko Udal Gobernu Batzordean, hasieran onartu zen Gorlizko zonakatze akustikoaren eta zarata-maparen dokumentua, zeina Geotech enpresak idatzi baitzuen.

Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 13.1 artikuluan jarritakoarekin bat etorriz, espedientea jendaurrean jarriko da, Gorlizko Udaleko Herritarren Harrera Zerbitzuan (Elizako Plaza, 1), goizeko 9:00tatik 13:00ak arte. Hilabetez egongo da jendaurrean, horri buruzko iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, eta epe horretan alegazioak aurkeztu ahal izango dira.

Era berean, jakinarazten da espedientea Gorlizko Udalaren www.gorliz.net webgunean ere egongo dela, informazioa eskuratzeko.

Gorliz, 2017ko otsailaren 9a.

Alkatea,

ARANTZA ETXEBARRIA VILLABEITIA.


Azterketa dokumentala