Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2017ko otsailaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
1026

IRAGARKIA, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzarena, zeinaren bidez jakinarazten baita B motako joko-enpresa operadore batek fidantza itzultzeko eskatu duela.

Euskal Autonomia Erkidegoko Jokoaren Erregelamendu Orokorrak, zeina uztailaren 27ko 120/2016 Dekreturen bidez onetsi baitzen, 45. artikuluan xedatzen du fidantzak azkentzeko eskaerak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko direla, hartzekodun izan daitezkeen jokalariek edo apustulariek fidantza konfiskatzeko eskatu ahal izan dezaten.

Prozedura honetan ez dago jakiterik interesdunak nor diren. Horregatik, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluaren arabera, argitara ematen da Eskarne Garitaonandia Guridik fidantza itzultzeko eskatu duela; 2010eko abenduaren 20an gordailatu zuen, F201001918 erregistro-zenbakiarekin, B motako enpresa operadore moduan. Horren berri ematen da, joko-kreditu bat dutela egiaztatzen duten jokalariek edo apustulariek, bi hilabeteko epean, zor zaien zenbatekoa ordain diezaietela eskatu ahal izateko, fidantza horren kargura. Eskaera horiek Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzan aurkeztu behar dituzte (Donostia kalea 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz).

Eskaerarekin batera aurkeztu behar dira kreditua egiaztatzen duen titulua, zenbatekoa, egitateen azalpena eta ordainketa egiteko banku-kontua.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 15a.

Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,

AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.


Azterketa dokumentala