Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2017ko otsailaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
995

IRAGARKIA, 399/2016 prozedura laburtuari dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoan hirugarren interesdunak epatzeko dena.

Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien ZULUPean, Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du Irantzu Rubio Uriartek, 299/2016 zenbakidun Prozedura Laburtu bidez izapidetzen ari dena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abuztuaren 29ko 1140/2016 Ebazpenaren aurka. Horren bidez ezetsi zen 123/2016 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa (123/2016 Ebazpena, apirilaren 22koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako arduradunarena), hain zuzen ere, 123/2016 Ebazpen horrek agintzen zuelako Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko webean argitaratzea erizain kategoriako aldi baterako kontratazioko behin betiko zerrenda eguneratuak, lanpostu hutsen zerrendari eta ordezkapenen zerrendari dagokienez.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen 1998ko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren interesdun posibleak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoa betez.

Jakinarazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 2a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala