Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

35. zk., 2017ko otsailaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
920

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita frogaldia irekitzeko eskaera ez onartzeko erabakia, B-4/2017-T zehapen-prozeduran. Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak ireki du zehapen-prozedura hori.

Rafael Atxaerandio Elorza jaunari –Getxoko Urkijo kaleko 21. zenbakian dagoen «Bar Líbero» establezimenduaren titularrari– ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi goian aipatutako erabakia. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Honen arabera, jakinarazten zaio 2017ko urtarrilaren 27an espedientearen instruktoreak erabaki zuela frogaldia irekitzeko eskaera ez onartzea, aipatutako zehapen-espedientearen barruan.

Legezko ohartarazpenak:

Erabaki horren kontra errekurtsoa jar daiteke Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariaren aurrean, hiru eguneko epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasita, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen zigortzeko ahalmenari buruzko 2/1998 Legearen 41. artikuluan xedatutakoaren arabera. Errekurtso horretan, ebazpena hiru eguneko epean emango da, bestelako izapiderik gabe, eta, erantzunik ematen ez bada, errekurtsoa ezetsi egin dela ulertu behar da. Espedientea ikusi ahal izango da Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Bilbao, Recalde zumarkalea 39 A, 5. solairua – Aholkularitza Juridikoa).

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Ediktu-jakinarazpen honek, epeak zenbatzeari dagokionez, «dies a quo» ondorioak izango ditu, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Bilbao, 2017ko otsailaren 10a.

Espedientearen idazkaria,

LEIRE BERGARA SAUTUA.

I. ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala