Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

35. zk., 2017ko otsailaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
909

EDIKTUA, 49/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia

Judizioa: 49/2016 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Pedro Antonio Gomez Sainz.

Abokatua: Cristina Ramos Garcia.

Prokuradorea: Marta Lezaola Ruiz.

Demandatua: Maria Consuelo Garcia Jimenez.

Judizio horretan, epaia eman da 2016-06-15ean. Hona hemen epaitza:

Baiesten dut Marta Lezaola Ruiz epaitegietako prokuradoreak Pedro Antonio Gómez Sainz jaunaren izenean eta hura ordezkatuz jarritako demanda, eta, horrenbestez, M.ª Consuelo García Jiménez andrea, auzi-ihesean dena, kondenatzen dut honako zenbateko hauek ordaintzera: 2.078 euro gehi 2015eko abenduaren 29tik gaurdaino sortutako legezko interesak, eta horren emaitzak sortutako legezko interesa bi puntutan gehituta, auzi-jartzaileak eskatutakoa ordaindu arte. Kostuak demandatuak ordainduko ditu.

Ebazpen honen aurka ezin da inolako errekurtsorik jarri.

Maria Consuelo Garcia Jimenez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2016ko ekainaren 21a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala