Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2017ko otsailaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
897

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 1051/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 1051/2016 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Demandatzailea: Faliha Aliate.

Abokatua: Maria Blanca De La Peña Bernal.

Prokuradorea: Blanca Olatz Garcia Rodrigo.

Demandatua: Ahmed Bakkar.

Gaia: guraso eta seme-alaben arteko neurriei buruzkoa.

Judizio horretan, epaia eman da 2017-01-18an. Hona hemen:

17/2016 epaia, MHC 1051//2016 prozeduran emana, 2017ko urtarrilaren 18n. Prozedura hori Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian bideratu da, honako hauen artean: batetik, demandatzaile gisa, Falila Aliate andrea, Garcia andrea prokuradore duela; bestetik, demandatu gisa, Ahmed El Bakkar jauna (auzi-ihesean eta ordezkari prozesalik gabe); Fiskaltzak ere parte hartu du. Epai horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, 20 eguneko epean.

Ahmed El Bakkar demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urtarrilaren 19a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala