Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2017ko otsailaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
887

EBAZPENA, 2017ko urtarrilaren 27koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, 486. ikastarotik 495. ikastarora bitarteko ikasleei honako txartel hauek ematea baimentzeko dena: landare-osasunerako produktuak aplikatzeko oinarrizko mailako eta maila kualifikatuko txartelak.

GERTAKARIAK

Lehenengoa.– Fraisoroko, Derioko eta Arkauteko nekazaritza-eskolek, Ekin Consultores SC eta Gestión Integral Denbo SL enpresek eta Euskal Herriko Nekazaritza Ingeniari Teknikoen Elkargo Ofizialak ikastaro hauek eman dituzte:

– 486. ikastaroa, Fraisoroko nekazaritza-eskolak emandakoa: landare-osasunerako produktuak aplikatzekoa, maila kualifikatura pasatzekoa, C motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.

– 487. ikastaroa, Fraisoroko nekazaritza-eskolak Zegaman emandakoa: landare-osasunerako produktuak aplikatzekoa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.

– 488. ikastaroa, Fraisoroko nekazaritza-eskolak Azkoitian emandakoa: landare-osasunerako produktuak aplikatzekoa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.

– 489. ikastaroa, Derioko nekazaritza-eskolak Negurin emandakoa: landare-osasunerako produktuak aplikatzekoa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.

– 490. ikastaroa, Ekin Consultores SCk Alonsotegin emandakoa: landare-osasunerako produktuak aplikatzekoa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.

– 491. ikastaroa, Gestión Integral Denbo SL enpresak Etxebarrian emandakoa: landare-osasunerako produktuak aplikatzekoa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.

– 492. ikastaroa, Gestión Integral Denbo SL enpresak Usurbilen emandakoa: landare-osasunerako produktuak aplikatzekoa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.

– 493. ikastaroa, Gestión Integral Denbo SL enpresak Oñatin emandakoa: landare-osasunerako produktuak aplikatzekoa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.

– 494. ikastaroa, Arkauteko nekazaritza-eskolak emandakoa: landare-osasunerako produktuak aplikatzekoa, fumigatzaile mailakoa, F motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.

– 495. ikastaroa, Euskal Herriko Nekazaritza Ingeniari Teknikoen Elkargoak emandakoa: tituluak baliozkotzea, maila kualifikatukoa, C motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena; titulua baliozkotzea, maila kualifikatukoa, C motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena eta beste autonomia-erkidego batzuetan egindako ikastaroak, landare-osasunerako produktuak aplikatzekoak, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakartenak.

Irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren IV. eranskineko A zatian –oinarrizko mailari dagokionez–, eta B zatian –maila kualifikatuari dagokionez– jasotzen diren edukia eta ikastorduak kontuan hartuta eman dira hamar ikastaro horiek eta, hurrenez hurren, B eta C motako txartelak eskuratzeko eskubidea dakarte. Dekretu horren bitartez, landare-osasunerako produktuak modu jasangarrian erabili ahal izateko jardun-esparrua ezartzen da.

Bigarrena.– Landare Osasunaren Batzorde Teknikoaren koordinatzaileak txartelak ematearen aldeko proposamena egin du.

Ikusi dira, halaber, hauek:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– 1311/2012 Errege Dekretuaren 18.1.a) artikulua, gaitze-mailei buruzkoa, eta IV. eranskina, prestakuntza-gaiei buruzkoa; eta 20. artikulua, txartelak egin, berritu eta kentzeari buruzkoa.

Bigarrena.– Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuaren 20.1.b) artikulua, non landare-osasunaren alorreko eginkizunak Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritzari ematen zaizkion. Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Nekazaritzan produktu fitosanitarioak edo landare-osasunerako produktuak aplikatzeko txartelak emateko agintzea:

1.– 486. maila kualifikatukoa, ebazpen honetako I. eranskinean jasotako zerrendan diren pertsonentzat.

2.– 487. ikastaroko oinarrizko mailakoa, ebazpen honetako II. eranskinean jasotako zerrendan diren pertsonentzat.

3.– 488. ikastaroko oinarrizko mailakoa, ebazpen honetako III. eranskinean jasotako zerrendan diren pertsonentzat.

4.– 489. ikastaroko oinarrizko mailakoa, ebazpen honetako IV. eranskinean jasotako zerrendan diren pertsonentzat.

5.– 490. ikastaroko oinarrizko mailakoa, ebazpen honetako V. eranskinean jasotako zerrendan diren pertsonentzat.

6.– 491. ikastaroko oinarrizko mailakoa, ebazpen honetako VI. eranskinean jasotako zerrendan diren pertsonentzat.

7.– 492. ikastaroko oinarrizko mailakoa, ebazpen honetako VII. eranskinean jasotako zerrendan diren pertsonentzat.

8.– 493. ikastaroko oinarrizko mailakoa, ebazpen honetako VIII. eranskinean jasotako zerrendan diren pertsonentzat.

9.– 494. ikastaroko fumigatzaile mailakoa, ebazpen honetako IX. eranskinean jasotako zerrendan diren pertsonentzat.

10.– 495. ikastaroko maila kualifikatukoa eta oinarrizko mailakoa, ebazpen honetako X. eranskinean jasotako zerrendetan diren pertsonentzat.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar diezaiokete Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari. Horretarako, hilabeteko epea izango dute, ebazpena argitaratzen den egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urtarrilaren 27a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

IKERNE ZULUAGA ZAMALLOA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana