Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2017ko otsailaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
874

IRAGARKIA, Segurtasuneko sailburuordeak 2016ko azaroaren 22an emandako Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horrek ezetsi egiten du 405X1602228-1 (REC-VIC-067/2016-XXI) espediente zehatzailearen izapidegilearen aurka jarritako errekusatzea. Espediente hori Segurtasun Pribatuaren apirilaren 4ko 5/2014 Legean ezarritakoa haustearren ireki da.

Aipatutako ebazpenaren jakinarazpen pertsonala egiten saiatu arren, ez da posible izan. Hori dela-eta, iragarki hau argitaratzen da, aurreko ebazpenaren jakinarazpentzat balio dezan, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betez.

Aipatutako ebazpenaren aurka ez dago errekurtsorik aurkezterik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 29.5 artikuluan xedatutakoa betez; hala ere, prozedura amaitzen duen egintzaren aurka errekurtsoa aurkeztean, errekusatzea alegatu daiteke.

Aipatutako espedientearen ebazpenaren testu osoa helbide honetan eskura daiteke: Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea, Donostia kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 9a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

EUGENIO ARTETXE PALOMAR.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala