33. zk., 2017ko otsailaren 16a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (191 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
866
EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 26/2016 prozeduraren ondoriozkoa.
Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: behin betiko neurriak aldatzea. 26/2016.
Demandatzailea: Maria Iframov.
Abokatua: Anton Maria Echevarrieta Zorrilla.
Prokuradorea: Isabel Gómez Pérez de Mendiola.
Demandatua: Sergyi Prybutko.
Gaia: neurriak.
Judizio horretan, epaia eman da 2017-01-25ean. Hona hemen epaitza:
37/2017 Epaia, 2017ko urtarrilaren 25ekoa, Gasteizko (Araba) eta haren barrutiko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegiko M. Belén González Martín epaile magistratuak emana, MMD 26/2016 prozeduran, epaitegi honetan neurriak aldatzeari buruz bideratutako 26/2016 autoak ikusi ondoren. Auto horietan, alderdi izan dira, batetik, demandatzaile gisa, Maria Iframov andrea, Gómez Pérez de Mendiola prokuradoreak ordezkatuta, eta, bestetik, demandatu gisa, Sergyi Pributko jauna (auzi-ihesean eta ordezkaritza prozesalik gabe); Fiskaltzak ere parte hartu du. Epai horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, 20 eguneko epean.
Sergyi Prybutko demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.
Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko urtarrilaren 25a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.