Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2017ko otsailaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
862

EDIKTUA, utzarazpenari buruzko 573/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: utzarazpenari buruzko hitzezko judizioa. 573/2016.

Demandatzailea: Buildingcenter, S.A.U.

Abokatua: Iratxe Abasolo Andion.

Prokuradorea: Rosa Alday Mendizabal.

Demandatua: Juan Manuel Ezquerra Benito eta Maria Victoria Castro Lemos.

Gaia: desahuzioa.

Judizio horretan, epaia eman da 2016-11-22an. Hona hemen epaitza:

Baiesten dut Alday Mendizabal prokuradoreak Buildingcenter, S.A.U.ren izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Juan Manuel Ezquerra Benito eta María Victoria Castro Lemos jaun-andreen aurkakoa. Horrenbestez, honako hau deklaratzen dut:

1.– Alderdiak lotzen zituen errentamendu-kontratua suntsituta geratzen da, epea bukatu baita. Kontratu hori etxebizitza baten gainean egin zen; hona helbidea: Lutxana Mining 4, 6. solairua, A letra (Barakaldo).

2.– Demandatuak kondenatzen ditut finka libre eta hutsik uztera, auzi-jartzailearen eskura.

3.– Demandatuak kondenatzen ditut 14.549,11 euro gehi dagozkion interesak ordaintzera.

4.– Demandatuak kondenatzen ditut etxebizitza auzi-jartzailearen esku jarri bitartean sortzen diren errenteak ordaintzera.

5.- Demandatuak kondenatzen ditut prozesuko kostuak ordaintzera.

Juan Manuel Ezquerra Benito eta Maria Victoria Castro Lemos demandatuen egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2017ko urtarrilaren 19a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala