Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2017ko otsailaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
860

EBAZPENA, 2017ko urtarrilaren 30ekoa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, praktika sortzaileak bultzatzen dituzten kultura gune independenteei 2017. urtean diru-laguntzak emateko (Sorgune Deialdia) arauak ezarri eta deialdia egiten duen Aginduaren babesean aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatuko dituen Balorazio Batzordearen kideen izendapena eta osaera argitaratzen duena.

Ikusirik Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2016ko abenduaren 22ko Agindua, praktika sortzaileak bultzatzen dituzten kultura gune independenteei 2016. urtean diru-laguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duena.

Kontuan izanda aipatutako Aginduaren 10. artikuluak adierazten duela deialdi honetara aurkeztutako eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko Balorazio Batzorde bat eratuko dela, eta kideen izendapena eta haren osaeraren argitaratzea Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen Ebazpen bidez egingo dela.

Horiek horrela,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio Batzordearen kideak izendatzea eta batzorde horren osaera argitaratzea.

Mahaiburua: Aitziber Atorrasagasti Calcedo anderea (Kultura Sustatzeko zuzendaria).

Batzordekideak (bost aditu-profesional, aztertu beharreko diru-laguntzaren gaiarekin zerikusia dutenak):

Teresa Badia Dalmases anderea.

Filgi Claverie Michelena jauna.

Miren Gabantxo Uriagereka anderea.

Araceli de la Horra Gutierrez anderea.

Igor Otxoa Odriozola jauna.

Idazkaria: Mikel Etxeberria Agirresarobe jauna (Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria).

Ordezko idazkaria: Jose Luis Ibarzabal Eguibar jauna (Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria).

Bigarrena.– Honako Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urtarrilaren 30a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.


Azterketa dokumentala