Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2017ko otsailaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
856

EBAZPENA, 2017ko otsailaren 6koa, Merkataritzako zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko uztailaren 8ko Aginduan ezarritako laguntzen 2016ko ekitaldiko onuradunen zerrenda. Agindu horren bidez arautzen da Hiri Merkataritzaren Lankidetza, Dinamizazio eta Lehiakortasuneko zonako estrategiak sustatzera bideratutako laguntzen Hirigune programa.

Diru-laguntza publikoak emateko orduan, ezinbestean bete behar da publikotasun-printzipioa. Hori dela eta, esleipendunei Ebazpenaren berri eman ondoren, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko uztailaren 8ko Aginduaren 13. artikuluak 2. puntuan xedatutakoaren arabera, Merkataritzako zuzendariak hau,

EBAZTEN DU:

Artikulu bakarra.– Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko uztailaren 8ko Aginduan ezarritako laguntzen 2016ko ekitaldiko onuradunen zerrenda argitaratzea. Agindu horren bidez arautzen da Hiri Merkataritzaren Lankidetza, Dinamizazio eta Lehiakortasuneko zonako estrategiak sustatzera bideratutako laguntzen Hirigune programa, eranskinean zerrendatutako esleipendunei jakinarazi zaien Merkataritzako zuzendariaren ebazpenaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 6a.

Merkataritzako zuzendaria,

JUAN EMILIO ANDRADES GARCÍA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala