Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2017ko otsailaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
855

EBAZPENA, 2017ko otsailaren 3koa, Merkataritzako zuzendariarena. Honen bidez, jakitera ematen da Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko ekainaren 25eko Aginduak ezarri eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko ekainaren 24ko Aginduak aldatu zituen laguntzen onuradunen zerrenda, 2016ko ekitaldian. Agindu horiek merkataritza-establezimenduak modernizatzeko laguntza-programa arautzen dute.

Diru-laguntza publikoak emateko orduan, ezinbestean bete behar da publikotasun-printzipioa. Hori dela eta, esleipendunei ebazpenen berri eman ondoren, eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko ekainaren 25eko Aginduaren 12. artikuluaren 2. puntuan aurreikusitakoarekin bat eginez, Merkataritzako zuzendariak hau

EBAZTEN DU:

Artikulu bakarra.– Merkataritza-establezimenduak modernizatzeko laguntza-programa arautzen duen Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko ekainaren 25eko Aginduak –Agindu hori Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko ekainaren 24ko Aginduak aldatu zuen– eta Merkataritza eta Turismoko sailburuordearen 2016ko martxoaren 2ko deialdi-ebazpenak arautzen dituzten laguntzen 2016ko ekitaldiko onuradunen zerrenda argitaratzea, betiere Merkataritzako zuzendariak eranskinean jasotzen diren enpresei jakinarazitako ebazpenen arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 3a.

Merkataritzako zuzendaria,

JUAN EMILIO ANDRADES GARCÍA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala