Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

32. zk., 2017ko otsailaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
844

IRAGARKIA, 2017ko urtarrilaren 27koa, Gipuzkoako Etxebizitzako lurralde-ordezkariarena, etxebizitza babestuak esleitzeko ebazpena jakinarazteko dena.

Aipatutako ekintza zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Eranskinean zehaztu interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta harentzat banakako jakinarazpen balioa izango du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Interesduna Etxebizitzako Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan agertu ahal izango da (Andia kalea 13, 5., Donostia), bost eguneko epean, administrazio-egintzaren testu osoa ezagutzeko, eta idatziz onartu edo uko egin beharko dio esleipenari. Horretarako, hamar egun balioduneko epea izango du, agertzen dienetik zenbatzen hasita edo iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Adierazitako epean esanbidez onartzen ez bada, esleipenari uko egin zaiola ulertuko da, eta, uko egite horren ondorioz, baja emango zaio interesdunari Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan, erregelamenduz ezarritako kasuetan izan ezik.

Donostia, 2017ko urtarrilaren 27a.

Etxebizitzako Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,

ANA ISABEL MARURI URIARTE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala