Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2017ko otsailaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
796

IRAGARKIA, 2017ko otsailaren 6koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinarekin jendaurrean jartzen baitira honako jarduketa hauek: «Abanto-Santurtzi 1 eta 2» ZB 30 kV airetiko eta lurretiko linea elektrikoa, Santurtzi TAren eta 2300. eta 9028. euskarrien artean; eta «Santurtzi-Zierbena 1 Zirkuitua» 13,2 kV airetiko linea elektrikoaren aldaketa, 901. euskarriaren eta 903.aren artean. Santurtziko udalerrian.

Ondoko arauetan ezarritako ondorioetarako: abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuko 10. artikulua (2002-12-23ko EHAA), abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuko 144. artikulua eta azken xedapenetarik lehenengoa (2000-12-27ko BOE); Nahitaezko Desjabetzeei buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legearen Erregelamenduko 17. artikulua; eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legeko 55. artikulua (2013-12-27ko BOE); jendaurrean erakusten da honako jarduketa hau, zeinetarako eskabidea Distribucion Electrica, S.A.U.k egin baitu:

Erreferentzia: L-6450, L-5816 IFT/MBA.

Espedientea: 48-AT-H-2017-00001.

– Kokalekua: Santurtziko udalerria.

– Aurrekontua: 98.609,85 euro.

– Helburua: energia elektrikoaren horniketaren kalitatea eta segurtasuna hobetzea.

JARDUKETAREN EZAUGARRI NAGUSIAK:

Eroalearen sekzioa emendatu egiten dela-eta «Abanto Santurtzi 1 eta 2» lineak aldatzea, eragiten zaien euskarriak ordeztea eta «Santurtzi-Zierbena 1 Zirkuitua» linea aldatzea han non gurutzatzen den aurreko biekin.

Administrazio-baimena, proiektuaren onespena eta, zehazki, herriarentzat onuragarria dela aitortzea eskatzen da.

Jendaurrean jartzen da, denek jakin dezaten, batez ere, lurren jabeek eta jarduteak ukitzen dituen gainerako titularrek. Haien zerrenda iragarki honekin batera txertatu da, agiriak aztergai egon daitezen, Bizkaiko lurralde-ordezkaritzan (Concha jeneralaren kalea 23, 5.a, Bilbao) edo udaletxean bertan. Bestetik, egoki iritzitako alegazioak egiteko, bina ale aurkeztu behar dira, kasuan kasuko ordezkaritzan, hilabeteko gehienezko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Bilbao, 2017ko otsailaren 6a.

Lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala