Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2017ko otsailaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
791

EDIKTUA, titulu judizial bat betearazteko bideratutako 342/2016 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Bosgarren Sekzioa.

Errekurtsoa: 342/2016 behin betiko neurriak aldatzeari buruzko apelazioa.

Alderdi apelatzailea: Jesus Peinador Orkin.

Alderdi apelatua: Iñigo Urien Azpitarte.

Gaia: burutzapena.

Aipatutako errekurtsoan, ebazpena eman da, eta honelaxe dio:

116/16 AUTOA.

Andreak:

M.ª Elisabeth Huerta Sánchez lehendakaria.

Leonor Cuenca García magistratua.

Magdalena García Larragan magistratua.

Bilbao, bi mila eta hamaseiko azaroaren hogeita laua.

XEDAPENAK

Salak erabaki du: baiestea Díaz Manzano prokuradoreak Jesús Peinador Orkinen izenean eta ordezkaritzan aurkeztutako apelazio-errekurtsoa, Bilboko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegiko magistratuak 2016ko urtarrilaren 29an emandako Autoaren aurkakoa; auto hori, zeinaren ondoriozkoa baita erroilu hau, 9/16 titulu judizialaren burutzapeneko autoetan eman zuen. Horrenbestez, aipatu ebazpena baliogabetzen da, eta, haren ordez, beste bat ematen, zeinaren bidez indarrik gabe uzten baita Díaz Manzano prokuradoreak Jesús Peinador Orkinen izenean eta ordezkaritzan aurkeztutako ez onartzeko demanda. Demandatzaileari bost egun ematen zaizkio Iñigo Urien Azpitarteren aurka aurkeztutako adiskidetze-demanda, izapideak egiteko onartu zena eta abeniko-akta eta 2015eko urriaren 19ko Dekretua (850/15 adiskidetzea) eman zituena, ekar dezan. Ondoren, auzialdiko epaileak erabakiko du demanda onartu ala ez, betearazpena agintzea eskatuz. Gora jotze honen kostuak ez zaizkio inori berariaz ezartzen.

Itzul bekio Jesús Peinador Orkini errekurritzeko aurkeztutako gordailua; horretarako, Justizia Administrazioaren letraduak emango du itzulketa-agindua.

Jakinaraz bekie ebazpen honen berri alderdiei, eta adierazi, beraren aurka, ezin daitekeela errekurtsorik aurkeztu. Bidal bedi ebazpen honen lekukotza jatorrizko epaitegira, bete dezaten, baita apelazio-erroiluan aurkeztutako 1. eta 2. agiriak ere, demandari berriz lotzeko, eta eska bedi aurkeztu zuten betearazpena abiaraztea; horren ondoren, artxiba bedi hau behar diren oharrak hartuta.

Auto honen bidez erabaki, agindu eta izenpetu dute goian azaltzen diren magistratuek.

Iñigo Urien Azpitarte alderdi apelatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Bilbao (Bizkaia), 2017ko urtarrilaren 16a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala