Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2017ko otsailaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

HEZKUNTZA SAILA
776

25/2017 DEKRETUA, urtarrilaren 24koa, zeinaren bidez ezartzen baita Arte Bitxigintza lanbide-arloaren barruan, Bitxigintza Artistikoko Arte Plastiko eta Diseinuko goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak arte-irakaskuntzen barruan sartzen ditu arte plastikoetako eta diseinuko irakaskuntzak, eta xedatzen du irakaskuntza horiek moduluka prestakuntza-zikloetan antolatzea, aurreko legeriak egiten zuen bezalaxe. Halaber, azpimarratzekoa da irakaskuntza horiei ematen zaien lanbide-orientazioa.

Bestalde, maiatzaren 4ko 596/2007 Errege Dekretuak arte plastikoetako eta diseinuko irakaskuntza profesionalen antolamendu orokorra ezartzen du, eta 5. artikuluan zehazten du arte plastikoetako eta diseinuko irakaskuntza profesionalen titulu bakoitzak lanbide-profila izan behar duela, konpetentzia orokorrei eta profesionalei dagokienez, baita lanbide-testuingurua ere.

Aipatu errege-dekretuaren 1. artikuluaren 3. zenbakiarekin bat, hezkuntza-administrazioei dagokie gutxieneko irakasgaiak hartzen dituzten goi-mailako heziketa-zikloen curriculuma ezartzea.

Uztailaren 21eko 1297/1995 Errege Dekretuan zehazten dira Imitaziozko Bitxigintza Artistikoko, Bitxigintza Artistikoko eta Urregintza eta Zilargintza Artistikoko Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi-mailako teknikariaren tituluak, Arte Bitxigintzaren lanbide-arloaren barruan, eta dagozkien gutxieneko irakasgaiak onartzen dira.

Urriaren 11ko 143/2016 Dekretuan arautzen da Arte Plastiko eta Diseinuko arte-irakaskuntza profesionalak Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan egingo dituzten ikasleen ebaluazio, egiaztapen akademiko eta mugikortasuneko prozesua, eta Arte Plastiko eta Diseinuko arte-irakaskuntzen ebaluazio-prozesuan garatzean esku hartzen duten hainbat gairi buruzko jarraibideak eta ereduak ezartzen dira.

Martxoaren 20ko 46/2007 Dekretuan arautzen da enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren fasea egitea (PPF) Arte Plastiko eta Diseinuko prestakuntza-zikloetan –Hezkuntzari buruzko martxoaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarriak–, eta bertan jasotzen da, besteak beste, modulu edo irakasgai honen garapen xehatua.

Bestalde, azken urteetan, berrikuntza teknologikoak gertatu dira, baita bitxigintza artistikoaren eremuan ere; beraz, esparru horretako profesionalen prestakuntza eguneratu beharra dago.

Orain arte esandakoa aintzat hartuta, dekretu honen asmoa da Bitxigintza Artistikoko Arte Plastiko eta Diseinuko goi-mailako teknikariaren titulurako curriculuma zehaztea Euskal Autonomia Erkidegorako. Horretan, batetik, lanbide-orientazio handiagoa emango zaio tituluari, eta, bestetik, teknologia-baliabide berritzaileagoekin bat datorren curriculuma garatuko da.

Bitxigintza Artistikoko Arte Plastiko eta Diseinuko goi-mailako teknikariaren tituluaren curriculumean, titulua identifikatzeaz gain, bere lanbide-eremua mugatzen da, eta, horretarako, lanbide-profila deskribatzen, konpetentzia orokorrei eta profesionalei dagokienez, baita lanbide-testuingurua ere –horretan garatu beharko dira aipatu konpetentziak–. Gainera, helburu orokorrak eta prestakuntza-moduluak jasotzen dira, eta horietako bakoitzaren ordu kopurua, helburuak, ebaluazio-irizpideak eta edukiak, baita antolamendurako zenbait jarraibide ere. Horrez gain, enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren fasea eta amaierako proiektua egiteko jarraibideak ematen dira, eranskin banatan.

Helburu orokorrek adierazten dituzte ikasleak heziketa-zikloaren amaieran eskuratu behar dituen ahalmenak eta lorpenak; hortaz, heziketa-zikloa osatzen duten prestakuntza-moduluetan landu beharreko edukiak eta ikasleak bereganatu behar dituen ikaskuntzaren emaitzak lortzeko lehen iturria dira.

Modulu bakoitzaren edukiak dira irakatsi eta ikasteko prozesuaren euskarria, eta horien bidez eskuratuko ditu ikasleak trebetasun eta abilezia teknikoak, etorkizun profesionalean aurrera egiteko kontzeptuzko oinarri zabala eta lortu nahi den kualifikazioarekiko lanbide-nortasun koherentea islatuko duten portaerak.

Ondorioz, Hezkuntzako sailburuaren proposamenez, Euskadiko Eskola Kontseiluaren txostena eta gainerako aginduzko txostenak aztertuta, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren oniritziarekin, eta Gobernu Kontseiluak 2017ko urtarrilaren 24an egindako bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Xedea eta aplikazio-esparrua.

Dekretu honek Arte Bitxigintzaren lanbide-arloaren barruan dagoen Bitxigintza Artistikoko Arte Plastiko eta Diseinuko goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion arte-irakaskuntza profesionalen curriculuma ezartzen du EAEren eskumeneko lurralde-eremuan.

2. artikulua.– Tituluaren identifikazioa.

Bitxigintza Artistikoko Arte Plastiko eta Diseinuko goi-mailako teknikariaren titulua elementu hauek identifikatzen dute:

– Izena: Bitxigintza Artistikoko Arte Plastiko eta Diseinuko goi-mailako teknikaria.

– Maila: Arte Plastiko eta Diseinuko goi-mailako irakaskuntza profesionalak.

– Iraupena: mila zortziehun eta hirurogeita hamabost (1.875) ordu.

– Lanbide-arlo artistikoa: Arte Bitxigintza.

– Irakaskuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatuko erreferentea: INSN-5b.

– Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruan duen maila: MECES-1. maila, goi-mailako teknikaria.

3. artikulua.– Lanbide-profila.

1.– Titulu honen konpetentzia orokorra da:

a) Bitxigintzako objektu original eta kalitatezkoak egitea, enkargu profesional jakin batetik edo norberaren proiektu batetik abiatuta.

b) Bitxigintzako proiektu baten alderdi formalak, funtzionalak, estetikoak eta teknikoak definitzea, ekoizpen-prozesua planifikatu eta gauzatzea.

c) Proiektu baten faseak antolatu eta garatzea, baita kalitate-kontrolak ere; hartara, bitxigintzako objektuek parametro profesionalak betetzen dituztela bermatzeko.

2.– Hauek dira titulu honi dagozkion konpetentzia profesionalak:

a) Bitxigintzako pieza originalak egitea zorroztasun teknikoz eta sentsibilitate artistikoz, eta egilearen gaitasunak, pertsonalitate artistikoa eta kultura plastikoa erakutsiz.

b) Bitxiak egiteko erabiltzen diren materialen ezaugarri fisiko garrantzitsuenak ezagutzea, baita horri lotutako prozesu teknologikoak ere.

c) Lehengaietan nahiz manufakturatutakoetan erabili beharreko materialak ebaluatzea, kalitateen eta prezioen arabera.

d) Dokumentazio teknikoa biltzea, eta zirriborroak edo maketak diseinatzea, bitxigintzako proiektu baten oinarri gisa.

e) Bitxigintzako lan bat egiteko lan-prozesu eta -metodo egokienak aztertzea.

f) Proiektu baten bideragarritasun ekonomikoa aztertzea, eta hori merkaturatzeko mekanismoak ezagutzea.

g) Bitxien sormen-prozesua koordinatu eta garatzea, fase guztietan: diseinua, elaborazioa eta aurkezpena.

h) Lan-harremanen antolamendu-alderdiak eta ekonomiko eta juridikoak ezagutzea, bai profesional autonomo gisa, bai soldatapeko gisa.

i) Genero-desberdintasunak aztertzea, eta balioespen kritiko bat egitea, eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasun erreala eta eraginkorra sustatzea lanaren eta lanbidearen arloan, beren ibilbide akademiko-profesionalak gara ditzaten genero-baldintzatzailerik gabe, burujabetasun pertsonala eta erantzunkidetasuna izanez.

j) Lanbide-jarduera arautzen duen araudia ezagutu eta betetzea.

4. artikulua.– Lanbide-testuingurua.

1.– Lanbide-esparrua.

a) Profesional independente gisa dihardu, hau da, bitxigintzako objektuak egiten ditu, eta zuzenean nahiz zeharka merkaturatzen ditu.

b) Enkarguz egiten du lan, edo beste profesional batzuekin lankidetzan, hainbat diziplinatako zereginetan.

c) Bitxigintzako teknikari gisa dihardu enpresa edo erakunde baten barruan.

2.– Ekoizpen-sektoreak.

a) Bitxigintzako objektuak ekoiztearekin, merkaturatzearekin edo lehengoratzearekin erlazionatutako enpresetan dihardu; sektore ekonomiko horrek enpresa oro biltzen du, enpresa handiak eta txikiak, baita artisautza tradizionaleko tailerrak ere.

b) Proiektu propio eta originalak egiten ditu arte-jarduera burujabe gisa.

3.– Lanbide eta lanpostu adierazgarriak.

Bitxigintza Artistikoko Arte Plastiko eta Diseinuko goi-mailako teknikariak eremu publikoan nahiz pribatuan lan egin dezake, bitxigintza-sektoreko enpresetan edo profesional autonomo gisa, eta honako lan eta lanpostu hauek izan ditzake:

● Lanak.

– Bitxigintzako elementuen edo piezen proiektuak egitea, dela norberaren sormen artistikokoak, dela besteren baten kontzeptuak interpretatzekoak; proiektu horiek egin eta sustatzeko informazio teknikoa prestatzea, eta behar bezala baloratzea esku artean dituen lanen alderdi materialak, teknikoak, ekonomikoak eta antolamenduzkoak.

– Bitxiak diseinatzeko softwareak/programak erabiltzea, baita bitxien prototipoak egiteko eta bitxiak ekoizteko CAM makineria ere, esaterako: 3D inprimagailuak, laser-mozketa eta fresatzeko makinak.

– Piezak diseinatu eta ekoiztea CAD-CAM (ordenagailuz lagundutako diseinua eta ordenagailuz lagundutako manufaktura) prozesuak erabiliz.

– Multzoen planoak eta despiezeak marraztea, mekanizazioei eta azalen tratamenduei dagozkien grafismoak adierazita, baita tailerreko planoak (ekoizpena) ere, eta lan egiteko eta ekoizteko metodoetarako ideia berriak proposatzea.

– Lehengaietan nahiz manufakturatutakoetan erabili beharreko materialak aztertzea, kalitateen eta prezioen arabera, eta objektuak egiteko prozesuan material berriak sartzea aztertzea.

– Aurrekontuak egitea, ekoiztearen, eskulanaren eta materialen kostua ebaluatuta, eta, azkenik, horien arabera, lortuko den onura kalkulatzea.

– Produktua merkatuan bideragarria izango den eta zer araudi aplikagarri zaizkion aztertzea, eta produktu berriak merkaturatzeko merkatu-azterlanak egitea, moda-joerak eta kontsumitzaile izan daitezkeenen ezaugarri bereziak aintzat hartuta.

● Lanpostu aipagarriak.

– Bitxigintzako piezen diseinatzailea edo ekoizlea.

– Bitxigintzako tailerretako langile espezialista.

– Prototipoak egiten dituen tailer bateko 3D diseinatzailea.

– Merkatu espezializatuko eta arte-galerietako langilea.

– Bitxigintzako enpresa-ekoizpeneko kudeaketaren eta kontrolaren koordinatzailea.

5. artikulua.– Heziketa-zikloaren helburu orokorrak.

Ikasleak gai izan beharko du:

a) Bitxigintza artistikoaren oinarrizko ekoizpen-prozesuak aztertu eta garatzeko.

b) Bitxigintza artistikoaren eremuan erabiltzen diren teknika eta estiloak ulertu eta erabiltzeko.

c) Lan-proposamenean planteatutako beharrak eta alderdi plastikoak, artistikoak, teknikoak, antolamenduzkoak eta ekonomikoak behar bezala baloratzeko, proiektua konfiguratzeko, eta zehaztapen plastiko eta tekniko egokiak hautatzeko; hartara, emaitza bikaina lortzeko lan profesionalean.

d) Bitxi artistikoa egiteko prozesuan planteatzen diren arazo artistikoak eta teknikoak konpontzeko.

e) Lanean erabilitako materialaren zehaztapen teknikoak zehatz-mehatz ulertzeko, eta horien aldizkako mantentze-lan prebentiboa egiteko neurriak antolatzeko.

f) Bitxigintza artistikoarekin erlazionatutako forma, material, teknika eta prozesu sortzaile eta artistikoak ikertzeko.

g) Bitxigintza artistikoaren eremuko lanbide-jarduera arautu eta baldintzatzen duen lege-, ekonomia- eta antolamendu-esparrua ezagutu eta ulertzeko, hizkuntza-eskubideei buruzko araudia barne, eta, beste gai batzuetan, pertsona kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubideak babesteari buruzko araudia jasotzeko.

h) Behar diren neurri prebentiboak erabiltzeko, baliatutako gauzatze-prozedurek ingurumenari kalterik egin ez diezaioten.

i) Sektoreko profesionalen prestakuntzan eta trebakuntzan ezinbestekoa den dokumentazio artistiko eta teknikoa aztertu, egokitu eta, hala badagokio, sortzeko.

j) Gizarteak teknologia eta artea garatu ahala sortutako egoera plastiko, artistiko, tekniko eta kulturalak hautatu, eta kritikoki baloratzeko; hartara, autoikaskuntzarako gaitasuna garatu ahal izango du, eta lanbidean behar bezala eboluzionatu.

k) Funtsezko ezagutzak eskuratzeko, batetik, egindako lanari etekin ekonomikoa atera ahal izateko eta, bestetik, proiekzio profesionala lantzeko.

l) Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna islatzen eta sustatzen duten komunikazio-proiektu inklusiboak garatzea; bi sexuen presentzia orekatua, irudi plurala, aktiboa eta erantzunkidea barne dela, bizitzako eremu guztietan, genero-eredu, -rol eta -estereotipo guztiak gaindituta.

6. artikulua.– Ziklora nola sartu.

1.– Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 52.2 artikuluarekin bat, batxiler-titulua edo haren baliokide aitortutako titulu bat izan beharko da Bitxigintza Artistikoko Arte Plastiko eta Diseinuko goi-mailako heziketa-ziklora sartzeko, hargatik eragotzi gabe aplikatzekoak diren salbuespenak.

2.– Era berean, Bitxigintza Artistikoko Arte Plastiko eta Diseinuko goi-mailako heziketa-ziklora sartzeko, aurreko atalean jasotako eskakizun akademikoak betetzeaz gain, beharrezkoa da berariazko proba bat gainditzea, egiaztatzeko ikasleak badituela kasuan kasuko ikasketak probetxuz egiteko beharrezko gaitasun eta ezaupide artistikoak, hargatik eragotzi gabe aplikatzekoak diren salbuespenak.

3.– Hezkuntza arloan eskumenak dituen sailak arautuko du aurreko atalean aipatu berariazko proba, egiturari eta eduki eta bertan aplikatuko diren ebaluazio-irizpideei dagokienez.

7. artikulua.– Antolaketa eta ordu-banaketa.

1.– Honela egituratzen dira Bitxigintza Artistikoko Arte Plastiko eta Diseinuko goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion goi-mailako heziketa-zikloaren irakasgaiak: prestakuntza-moduluak (iraupen ezberdina dute, eta ikastetxean ematen dira), prestakuntza praktikoaren fasea (enpresa, estudio eta tailerretan) eta amaierako proiektua.

2.– Irakaskuntzen ordu-banaketa.

Honela banatzen dira heziketa-zikloaren 1.875 orduak:

– Ikastetxean ematen diren prestakuntza-moduluak: 1.710 ordu.

– Enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren fasea: 25 ordu.

– Amaierako proiektua: 140 ordu.

3.– Curriculuma antolatzea.

a) Ikastetxearen pedagogia- eta antolamendu-autonomiaren esparruan, hari dagokio ikastetxeko Ikasketa Proiektua ezartzea, eta proiektu horretan landuko ditu bere irakaskuntza-lanaren ezaugarriak eta nortasuna zehazteko eta prestakuntza-moduluen programaziorako irizpideak finkatzeko behar diren erabakiak.

b) Ikastetxearen Ikasketa Proiektuaren esparruan, zikloaren ardura duen irakasle taldeari eta, zehazki, irakasle bakoitzari dagokio programazioak prestatzea. Horretarako, ezartzen diren helburu orokorrak kontuan izan beharko ditu, prestakuntza-modulu bakoitzeko helburuak eta edukiak errespetatu beharko ditu, eta irakaskuntzen erreferentziazko lanbide-profila hartu beharko du euskarri.

4.– Ebaluazio, sustapen eta egiaztapen akademikoko prozesua.

Dekretu honetan garatutako irakasgaiak egingo dituzten ikasleen ebaluazio, sustapen eta egiaztapen akademikoko prozesua urriaren 11ko 143/2016 Dekretuan xedatutakoaren arabera bideratuko da, zeinetan arautzen baita Arte Plastiko eta Diseinuko arte-irakaskuntza profesionalak Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan egingo dituzten ikasleen ebaluazio, egiaztapen akademiko eta mugikortasuneko prozesua; salbuespen izango da amaierako proiektuaren ebaluazioa, zeinari dekretu hura argitaratu arte indarrean den araudian zehaztutakoa aplikatuko baitzaio.

8. artikulua.– Ikastetxean ematen diren prestakuntza-moduluak.

1.– Bitxigintza Artistikoko Arte Plastiko eta Diseinuko goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion goi-mailako heziketa-zikloaren prestakuntza-moduluen artean banatuko dira ikastetxean emandako 1710 orduak, honako taula honetan zehazten den bezala.

(Ikus .PDF)

2.– Dekretu honen I. eranskinean jasota daude Bitxigintza Artistikoko Arte Plastiko eta Diseinuko goi-mailako teknikariaren tituluari dagozkien ikastetxeko prestakuntza-moduluen helburuak, ebaluazio-irizpidea eta edukiak, eta kurtsoen araberako banaketa.

3.– Artikulu honetan aipatutako moduluak gainditzeko, lau deialdi izango dituzte ikasleek gehienez. Salbuespenez, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak baimena eman ahal izango du prestakuntza-modulu bakoitzerako aparteko deialdi baterako, baldin eta ikasketen ohiko garapena baldintzatzen edo galarazten duen egoeraren bat gertatzen bada.

9. artikulua.– Enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren fasea.

1.– Enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren fasera sartzeko, ikastetxean emandako lanbide-modulu guztien ebaluazio positiboa beharko da.

2.– Enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren fase horretan honako hauek egin daitezke: praktikak titulartasun publikoko edo pribatuko erakundeetan; akademikoki zuzendutako eta curriculumean sartutako lan profesionalak; edo nazioko edo nazioarteko truke-programen esparruan egiten diren lanak.

3.– Enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren fasearen helburua da curriculuma osatzen duten gainerako moduluen ezagutzak, abileziak eta trebetasunak osatzea, baita dekretu honen 3. artikuluan jasotako konpetentziak eskuratzen eta 5. artikuluan aurreikusitako helburuak lortzen laguntzea ere.

4.– Enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren fasea gainditzeko, bi deialdi izango dituzte ikasleek gehienez.

5.– Dekretu honen II. eranskinean jasota daude enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren fasearen helburuak eta ebaluazio-irizpideak, baita ebaluazio-prozesua ere.

6.– Enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren fasea martxoaren 20ko 46/2007 Dekretuan xedatutakoaren arabera gauzatuko da, zeinetan arautzen baita enpresa, ikasketa edo tailerretako prestakuntza praktikoaren fasea egitea (PPF), Arte Plastiko eta Diseinuko prestakuntza-zikloetan.

10. artikulua.– Amaierako proiektua.

1.– Heziketa-ziklo honi dagozkion modulu guztiak gainditu ondoren, amaierako proiektua gainditu beharko du ikasleak. Gainera, amaierako proiektua ebaluatu baino lehen, enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren fasea gainditu beharko du.

2.– Amaierako proiektuan, ikasleak egiaztatu beharko du Bitxigintza Artistikoko Arte Plastiko eta Diseinuko goi-mailako teknikari aritzeko ezagutza baduela eta metodo zientifiko eta artistikoak menderatzen dituela.

3.– Horretarako, tituluari dagokion proiektu bat egingo du ikasleak, eta, horren barruan, memoria bat, hauek jasotzeko: ase beharreko beharrizan funtzional, sozial eta artistikoak, eta proiektatutakoa gauzatzeko behar diren teknologia-, kostu- eta bitarteko-aurreikuspenak eta -kalkuluak.

4.– Amaierako proiektua egiteko, ez da beharrezkoa izango ikasleak erregularki ikastetxean egotea, eta ikasleak eskura dituen lekuetan burutu ahal izango da amaierako proiektua. Ikasleei amaierako proiektua egiteko erraztasunak emate aldera, ikastetxeak instalazioak erabiltzeko aukera emango die, aurrez eskaera eginda, eta irakaskuntza-jarduera eragozten ez badu, betiere.

5.– Amaierako proiektua gainditzeko, bi deialdi izango dituzte ikasleek gehienez.

6.– Salbuespenez, ezohiko deialdi bat onartu ahal izango du epaimahaiak, aurrez txostena egiten badu tutoreak edo, hala badagokio, amaierako proiektuaren egileak, eta dokumentu bidez justifikatutako kausak tarteko badira.

7.– Dekretu honen III. eranskinean jasotzen dira amaierako proiektuaren helburuak, edukiak eta ebaluazio-prozesua.

11. artikulua.– Titulazioa eta beste ikasketa batzuetarako sarbidea.

1.– Bitxigintza Artistikoko Arte Plastiko eta Diseinuko goi-mailako teknikariaren titulua lortzeko, ikastetxean ematen diren prestakuntza-modulu guztiak, enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren fasea eta amaierako proiektua gainditu beharko dira.

2.– Bitxigintza Artistikoko Arte Plastiko eta Diseinuko goi-mailako teknikariaren titulua edukitzeak honako hauek ahalbidetzen ditu:

– Erdi- edo goi-mailako beste edozein heziketa-ziklotara sartzea, proba espezifikoa salbuetsita indarreko legedian aurreikusitako kasuetan.

– Diseinuko goi-mailako irakaskuntzetara, Arte Plastikoetako goi-mailako irakaskuntzetara eta Kultura Ondasunak Zaintzeko eta Zaharberritzeko goi-mailako irakaskuntzetara zuzenean sartzea.

– Zehazten diren unibertsitate-ikasketetara zuzenean sartzea, unibertsitatean sartzeko prozedurei buruzko indarreko araudiarekin bat eta aintzat hartuta dagokien irakaskuntzekin duten zerikusia.

12. artikulua.– Espazioak, ekipamenduak eta ratioak.

1.– Dekretu honek arautzen dituen irakasgaiak ematen dituzten ikastetxeek, espazio eta ekipamenduei dagokienez, honako hauek bete beharko dituzte: 303/2010 Errege Dekretuaren 12. artikuluan aurreikusitakoa –303/2010 ED, martxoaren 15ekoa, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan araututako irakaskuntza artistikoak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko betekizunak ezartzen dituena– eta hezkuntza arloan eskumena duen sailak agintzen dituen arauak.

2.– Dekretu honetan araututako irakaskuntzetan, irakasle/ikasle zenbaki-harremana 303/2010 Errege Dekretuaren 13. artikuluan zehaztutakoa izango da –303/2010 ED, martxoaren 15ekoa, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan araututako irakaskuntza artistikoak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko betekizunak ezartzen dituena–, hezkuntza arloan eskumena duen sailak, bere konpetentzien eremuan, agin ditzakeen arauei kalterik egin gabe.

13. artikulua.– Irakasleak.

1.– Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Lantegiko maisu-maistren kidegoen espezialitateak ezartzeko abenduaren 5eko 1284/2002 Errege Dekretuan jasotzen dira irakasleen espezialitateak eta irakasteko eskumenak heziketa-zikloko prestakuntza-modulu bakoitzerako; haiei atxikitzen zaizkie kidego horietako irakasleak, eta bertan zehazten dira irakatsi beharreko moduluak, irakasgaiak eta jakintzagaiak.

2.– Otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezartzen dira irakaskuntza-kidegoetako irakasleei oro har eskatzen zaizkien titulazioak. Izan ere, errege-dekretu horrek onartzen du irakasle-kidegoetako espezialitate berrietan sartzeko eta eskuratzeko araudia. Martxoaren 5eko 363/2004 Errege Dekretuak ezartzen ditu, irakasleen espezialitateen arabera eta irakaskuntza-ondorioetarako, aurrez indarrean zeuden titulazioen baliokideak. Aipatutako dekretuak adierazten du, izan ere, Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakasle eta Tailerreko Maisu-Maistra Taldeetan sartzeko eta espezialitatea lortzeko izaera orokorrez eskatzen diren hainbat titulazioren arteko baliokidetasuna, irakaskuntza-ondorioetarako.

3.– Jabetasun pribatuko zentro baimenduetan edo hezkuntzaz kanpoko beste administrazio batzuetako jabetasun publikoko zentroetan moduluak ematen dituzten irakasleek egiaztatu beharko dituzte martxoaren 15eko 303/2010 Errege Dekretuaren 15. eta 16 artikuluetan xedatutako titulazioak, prestakuntza eta berariazko kualifikazioak. Errege-dekretu horrek ezartzen ditu Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan araututako irakaskuntza artistikoak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko betekizunak eta hezkuntza arloan eskumena duen sailak, bere eskumenen esparruan, egiten duen aipatutako lege organikoaren garapena.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA.– Irisgarritasun unibertsala Bitxigintza Artistikoko Arte Plastiko eta Diseinuko heziketa-zikloaren irakasgaietan.

Hezkuntza arloan eskumena duen sailak beharrezko iritzitako neurriak hartuko ditu desgaitasunen bat duten ikasleak aipatutako arte-irakaskuntza profesionaletara hel daitezen eta berorietan ikas dezaten desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruz azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Lege Orokorraren Testu Bateginaren hirugarren xedapen gehigarrian ezarritako baldintzetan.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Genero-berdintasuna.

Ikastetxeek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen III. kapituluaren III. tituluaren lehenengo atalean xedatutakoaren babeseko jarduketa-eremuan, haien hezkuntza-proiektuan neurriak barne hartuko dituzte bermatzeko genero-baldintzapenik eta balio sexistarik gabe garatzen dela ikasleen irakaskuntzarako irispidea eta irakaskuntza-prozesu guztia oro har eta, zehazki, enpresetako prestakuntza praktikoa.

LEHENENGO XEDAPEN IRAGANKORRA

1.– 2016-2017 ikasturtean, Bitxigintza Artistikoko Arte Plastiko eta Diseinuko goi-mailako teknikariaren titulua lortzeko irakaskuntzen lehenengo kurtsoa ezarriko da oro har –dekretu honetan ezartzen da, hain zuzen, irakaskuntzon curriculuma–.

2.– 2017-2018 ikasturtean, berriz, Bitxigintza Artistikoko Arte Plastiko eta Diseinuko goi-mailako teknikariaren titulua lortzeko irakaskuntzen bigarren kurtsoa ezarriko da oro har –dekretu honetan ezartzen da, hain zuzen, irakaskuntzon curriculuma–.

BIGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA

1.– 2016-2017 ikasturtetik aurrera, Bitxigintza Artistikoko Arte Plastiko eta Diseinuko goi-mailako teknikariaren titulua lortzeko irakaskuntzen –gaur arte indarrean daudenak– lehenengo kurtsoa irakasteari utziko zaio, eta irakaskuntzok kurtsoz kurtso progresiboki amaituko dira.

2.– Ekainaren 30eko 806/2006 Errege Dekretuaren 21.4 artikuluan xedatuaren arabera bilduko dira iraungitzen ari den Bitxigintza Artistikoko Arte Plastiko eta Diseinuko goi-mailako heziketa-zikloko ikasleak dekretu honetan araututako heziketa-zikloko kurtsoetara. Dekretu horrek ezartzen du hezkuntza-sistemaren antolamendu berria aplikatzeko egutegia, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan xedatua.

3.– Iraungitzen ari den Bitxigintza Artistikoko Arte Plastiko eta Diseinuko goi-mailako teknikariaren titulua lortzeko irakaskuntzak egin dituzten ikasleak, baldin eta amaitu ez badituzte, dekretu honetan garatzen den heziketa-zikloko dagokion kurtsora bildu ahal izango dira –bertan ezartzen da, hain zuzen, irakaskuntzon curriculuma–. Horretarako, curriculum berrian izendapen berarekin agertzen diren modulu gaindituak baliozkotuko dira.

AZKEN XEDAPENA.– Indarrean jartzea.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2017ko urtarrilaren 24an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

I. ERANSKINA, URTARRILAREN 24KO 25/2017 DEKRETUARENA
PRESTAKUNTZA-MODULUAK: HELBURUAK, EBALUAZIO-IRIZPIDEAK ETA EDUKIAK

Prestakuntza-modulua: Urregintzaren, bitxigintzaren eta imitaziozko bitxigintzaren historia I

Kurtsoa: 1

Iraupena: 60 ordu.

A) Helburuak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Deskribatzea bai arte plastikoen lengoaiaren berezko ezagutza teknikoak eta kontzeptu historikoak eta artistikoak, baita bitxigintza eta urregintza espezialitatearen ezagutza espezifikoak ere.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Ikusizko lengoaien jatorrian eta garapenean bat egiten duten faktoreak behar bezala baloratu ditu.

b) Urregintzako eta bitxigintzako piezek transmititzen duten lengoaia plastikoa, egiturazkoa eta apaindurazkoa analizatu, interpretatu eta baloratu du.

c) Espezialitatearen terminologia espezifikoa bereganatu du, eta behar bezala erabili.

d) Espezialitatearekin eta, oro har, artearekin erlazionatutako bibliografia eta informazioak baliatu ditu.

2.– Bitxigintzako eta urregintzako piezen balio plastikoak, apaindurazkoak eta kromatikoak analizatzea, eta ikusizko lengoaien eta fenomeno artistikoen jatorrian eta garapenean eragiten duten faktoreak –ekonomikoak, sozialak eta kulturalak– aintzat hartzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Bitxigintzaren eta urregintzaren jatorria eta bilakaera deskribatu ditu, baita irudi hori sortu den testuinguru historiko, sozial eta kulturalarekiko erlazioak ere.

b) Urregintzaren eta bitxigintzaren artearen bilakaera historikoaren eta sortu diren estilo artistikoen arteko harremanak hauteman ditu.

c) Lengoaia plastikoaren, egiturazkoaren eta apaindurazkoaren eta urregintzako eta bitxigintzako piezetan erabiltzen diren tekniken eta materialen analisi objektiboak eta zientifikoak egin ditu.

d) Ezagutza bibliografikoak baliatu eta eduki nahi izan ditu, aurrerago, lanbide-jardueran ikertu eta dokumentatu ahal izateko.

3.– Estilo edo etapa bakoitzaren adierazpen esanguratsuenak ezagutu eta analizatzea, ezaugarri plastikoak, estetikoak eta funtzionalak baloratzea, eta egungo diseinuan duten eragina ulertzea, baita urregintzako, zilargintzako eta bitxigintzako lan garaikideetan erregistratzen diren garai ezberdinetako biziraupen estilistikoak ere.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Arte-adierazpenei dagokien esparru historikoa egokitu die, eta estiloa, biziraupena eta aldaketak definitzen dituzten ezaugarriak adierazi ditu.

b) Urregintzako eta bitxigintzako piezek transmititzen duten lengoaia plastikoa, egiturazkoa eta apaindurazkoa analizatu, interpretatu eta baloratu du.

c) Bitxigintzaren eta urregintzaren artearen bilakaera historikoaren prozesua eta plastika garaikidean izan dituen ondorioak analizatu ditu, eta aldi artistikoak konparatu ditu.

d) Zorrotz eta objektibotasunez erabili eta interpretatu ditu informazio-iturri historikoak eta egungoak.

e) Ezagutza bibliografikoak baliatu eta eduki nahi izan ditu, aurrerago, lanbide-jardueran ikertu eta dokumentatu ahal izateko.

4.– Lengoaia plastikoen baloraziotik abiatuta, ikertzeko gaitasunak eta irizpide pertsonalak garatzea, ekimenez jardun eta lanbidean eboluzionatu ahal izateko.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Informazioa –hala esplizitua, nola inplizitua– hautatu eta interpretatu du, hainbat iturri erabilita: idatzizkoak, ikusizkoak, artelanak eta ahozkoak, besteak beste.

b) Inpresio artistikoak (balio plastikoak, apaindurazkoak eta kromatikoak) interpretatu ditu, eta hainbat faktore (ekonomikoak, sozialak eta espazio-denborazkoak) analizatu.

c) Bitxigintzaren, urregintzaren eta plastika garaikidearen artearen bilakaera historikoaren prozesua analizatu du, eta aldi artistikoak konparatu ditu.

d) Zorrotz eta objektibotasunez erabili eta interpretatu ditu informazio-iturri historikoak eta egungoak.

e) Ezagutza bibliografikoak baliatu eta eduki nahi izan ditu, aurrerago, lanbide-jardueran ikertu eta dokumentatu ahal izateko.

5.– Prozesu historiko-artistikoen teoria ikastea eta jarduera zehatzak gauzatzea erlazionatzen dituzten proiektuak egitea, gainerako moduluekin lankidetzan eta horiekin erlazionatuta; hartara, errealitatearen ikuspegi koherente eta orokorragoa izateko.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Sintesi-lanak edo ikerketa soilak planifikatu eta egin ditu hainbat motatako lehen eta bigarren mailako iturriak erabilita.

b) Inpresio artistikoak –balio plastikoak, apaindurazkoak eta kromatikoak– interpretatu ditu, eta diseinu-ideietara aplikatu.

c) Garai jakin batean egindako piezen ezaugarri formal eta funtzionalak interpretatu ditu, eta diseinu-ideietara aplikatu.

d) Garai jakin batean erabilitako materialen alderdi teknikoak eta ezaugarriak analizatu eta ulertu ditu, eta diseinu-ideietara egokitu.

B) Edukiak:

● Urregintza: kontzeptu tradizionala eta modernoa. Osagai teknikoak eta artistikoak. Egitura- eta apaindura-teknikak. Forma, dekorazioa eta kolorea: adierazpen-balioak. Urregintzako eta bitxigintzako objektuen berezko balioa, sinbolikoa, magikoa eta abar. Tipologia-azterlana.

● Urregintzako lehen adierazpenak agertu zireneko ingurua eta balio sinbolikoa. Antzinako mundua: Ekialdearen kontzeptuak eta berezko lanak, eta Mediterraneoaren esparruan duten eragina. Klasizismoaren eta helenismoaren idealak, eta horiek metal bitxietan aplikatzea. Greziako eta Erromako tekniken eta apainketen bilakaera. Iberiar Penintsulako aurkikuntzen balorazioa.

● Bilduma ikonografiko kristauak eta ekialdeko dekorazio-eskemak. Europako urregintzan duten eragina. Urregileen piezen ezaugarri bereizgarriak Goi Erdi Aroko lan eta estiloetan. Monasterioko tailerretik gremiora. Bilakaera ekonomiko eta soziala, eta luxuzko artearen industrietan duen eragina. Urregintza gotikoaren ekarpenak eta eskualdez eskualdeko joerak.

● Europakoak ez diren kulturetatik datozen altxor arkeologikoak.

Prestakuntza-modulua: Marrazketa artistikoa eta kolorea

Kurtsoa: 1

Iraupena: 90 ordu.

A) Helburuak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Hautematea eta grafikoki adieraztea, bai inguruneko objektuen formak, baita norberak sortutako ohar eta ideia plastikoak ere.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Inguruneko objektuak ulertu eta marraztu ditu.

b) Marrazkigintzako berariazko hainbat material erabili ditu formak grafikoki irudikatzeko, xumeenetatik konplexuenetara arte.

c) Estilo-arau propioak esploratu eta erabili ditu marrazketan.

d) Ulertzeko moduko kalitatearekin transmititu ditu ideiak eta kontzeptuak.

e) Konposizio-espazioa egituratu eta antolatu du, sormen-ideia garatzeko.

f) Marrazkigintzan aplikatutako metodologia egokiro erabili du, inguruneko formak, ideiak eta kontzeptuak grafikoki irudikatzean.

g) Sormen eta sentsibilitate artistikoa erakutsi du lanean.

h) Maila oneko irudikapen grafikoa lortu du egiten dituen lan guztietan.

2.– Bitxigintza artistikoaren eremu profesionalaren hiru dimentsioko objektuak paperean irudikatzea, eta adierazpen grafikoaren teknikak behar bezala aplikatzea marrazkigintzaren berezko euskarrietan, kontuan hartuta konposizioaren printzipioak eta kolorearen teoriarenak eta koloreak eta argiak objektua fabrikatzeko erabiliko diren materialetan duen portaera.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Irudikapen grafikoko konponbide teknikoak eman ditu.

b) Teknika bakoitzari dagozkion aukera desberdinak garatu ditu, ariketa bakoitzaren betekizunak kontuan harturik.

c) Teknika grafikoetarako euskarri, material eta tresna mota egokienak bereizi ditu.

d) Ikusizko eta ukituzko testurak bereizi ditu, materialak eta teknikak manipulatuz eta formen irudikapenari aplikatuz.

e) Formak irudikatu ditu, horietako bakoitza aurkezteko egokia den ikuspegia erabilita.

f) Egokiro irudikatu du argia eta ulertu du forma eta espazioen irudikapenera aplikatutako argiztapen kontzeptua, argi-ilun kontzeptuaren bitartez.

g) Egokiro irudikatu du bitxigintzan erabiltzen diren materialak eta testurak, kolorearen teoriaren bidez.

h) Maila oneko irudikapen grafikoa lortu du egiten dituen lan guztietan.

i) Sormen eta sentsibilitate artistikoa erakutsi du lanean.

j) Egokiro aurkeztu ditu lanak, aurrez ezarritako forma-, kontzeptu- eta denbora-espezifikazioetara egokitu ondoren.

3.– Ergonomia-, antropometria- eta bionika-printzipioak aplikatzea objektuen diseinu eta irudikapenean.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Egokiro eman ditu objektuen eta giroen arteko proportzioak, baita giza gorputzari dagokionez ere.

b) Giza irudian nahiz animalia- eta landare-irudian oinarritutako formak sintetizatu ditu, eta eskuratutako ezagutza bitxigintzarekin erlazionatutako elementuak edo objektuak egiteko aplikatu du, ondoren bitxiak diseinatzeko proiektuetan aplikatzeko.

c) Giza irudiari aplikatutako objektua irudikatu du, dagozkion estilo- eta komunikazio-arauak aintzat harturik.

4.– Sentsibilitate artistikoa eta sormena garatzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Egindako ekarpen pertsonala eta ikerketa baloratu ditu proposatutako lanean.

b) Esperimentazio formalarekiko interesa agertu du, eta, marrazketaren barruan, marra garatzera eta menderatzera bideratu du.

c) Sentsibilitate artistikoa agertu du.

d) Sortzeko gaitasuna agertu du.

e) Egokiro aurkeztu ditu lanak, aurrez ezarritako forma-, kontzeptu- eta denbora-espezifikazioetara egokitu ondoren.

B) Edukiak:

● Bi dimentsioko proiektazioaren eta lengoaia grafikoaren kontzeptua.

● Hiru dimentsioko forma. Egitura eta planoan irudikatzea. Motak eta ezaugarriak.

● Konposizioa. Adierazgarritasuna espazioaren antolamenduan. Zatien eta osotasunaren erlazioak.

● Argia eta kolorea. Aplikazio informatiboa eta espresiboa.

● Eraikuntza-materialen irudikapenak bitxigintzan, gainazal lau eta okerren gainean (teknikak).

● Testurak.

● Harribitxiak eta apaintzeko materialak irudikatu eta koloreztatzea bitxigintzan (teknikak).

● Naturaren formak. Mundu organikoa. Genesia eta egiturak. Abstrakzioa.

● Giza irudia eta inguruneko formekin duen harremana. Ergonomiari, antropometriari eta biotikari buruzko nozioak.

● Objektu artistikoaren eta artisautzakoaren diseinua eta adierazpen grafikoa.

● Adierazpen grafiko figuratiboaren komunikazio mailak diseinu-prozesuan.

Prestakuntza-modulua: Modelatzea eta maketagintza I

Kurtsoa: 1

Iraupena: 60 ordu.

A) Helburuak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Makinen segurtasun- eta mantentze-arauak eta lanpostuko higiene-arauak ezagutzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Lan- eta ingurumen-arriskuak zehaztu ditu, baita egingo duen jarduerari lotutako arriskugarritasun maila ere, aplikagarri den araudia erabilita.

b) Arrisku-egoera ohikoenetarako babes- eta jarduketa-planak zehaztu ditu.

c) Ekintza bakoitzean hartu beharreko babes-neurriak –norbera babestekoak zein taldea babestekoak– hartu ditu, arrisku-faktore pertsonalak saihesteko.

d) Hondakinak gaika biltzeko eta baztertzeko sistema bat egin du, baita produktu arriskutsuak biltegiratzeko eta manipulatzeko prozedurak bete ere.

2.– Espezialitatearen berezko maketen eta modeloen bolumena ulertzea, eta horiek egiteko trebetasuna eskuratzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Moduluan ematen diren tekniken berezko balio plastikoak analizatzeko, arrazionalizatzeko eta planifikatzeko gaitasuna garatu du.

b) Bitxigintza artistikoko objektu edo piezen argizarizko tipologiak lortu ditu, modelatze-teknikak erabilita.

3.– Bitxigintzako piezak modelatzeko prozesuak egiteko behar diren tresna, makina eta materialak erabiltzeko eskuzko trebetasunak eskuratzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Moldeen ezaugarriak ikasi ditu, piezaren materialaren arabera: metalikoa, organikoa, plastikoa, zeramikoa eta abar.

b) Argizarien ezaugarriak eta diseinu bakoitzerako aplikazio egokienak ikasi ditu.

c) Argizari likidoarekin lan egiteko prozesuak ikasi ditu, eta, erabilitako argizarien ezaugarrien eta nahi den emaitzaren arabera, zer aplikazio izan ditzakeen analizatu du.

d) Ekarpen bidez sortutako modeloen ezaugarriak ikasi ditu.

e) Piezak errepikatzeko moldeak egin ditu.

f) Molde irekien ezaugarriak ikasi ditu.

g) Mikrofusioaren teknikei eta prozesuei buruzko ezagutzak praktikan aplikatu ditu.

h) Molde hotzaren galdaketaren (txibihezurra eta Delfteko buztina) ezaugarriak ikasi ditu.

i) Material organikoen galdaketari buruzko ezagutza praktikoak eskuratu ditu.

4.– Tresna eta prozedurak zuzen eta adierazpen-kalitatearekin erabiltzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Bitxigintza artistikoaren modeloari aplikatzen zaizkion eta tradizionalez bestelakoak diren materien adierazkortasuna baloratu du.

b) Erliebeetan eta hiru dimentsiotan, argizari eta material alternatibo bidezko bitxigintzako modelatze-tekniken ezagutzetan sakondu du.

c) Ariketa praktikoak egiteko, sentsibilitate artistikoa, imajinazioa, adierazkortasuna eta sormena baliatu ditu.

B) Edukiak:

● Tailerra lanpostu.

● Lanabesak, makinak eta tresnak.

1) Neurgailuak.

2) Kopiatzeko eta modelatzeko prozesuen tekniketan erabiltzen diren erremintei, tresnei eta makineriari buruzko ezagutza.

3) Tresna mantentzea.

● Modelatze-elementuak eta -teknikak.

1) Material plastikoak eta ezaugarriak: plastilina, argizaria, igeltsua, buztina eta abar.

2) Pieza originalak lortzeko prozesuei aplikatzen zaizkien oinarrizko teknikei buruzko ezagutza.

3) Argizarizko formatuak eta aplikazioak: xafla, hodia, haria, blokea, alea eta abar.

4) Plastilinan eta argizarian modelatzeko teknikak: erliebea eta hiru dimentsio.

5) Behe-erliebearen ezaugarriak eta argizarizko xaflen gaineko testurak.

6) Bolumenaren espazio-konfigurazioaren prozesuan erabiltzen diren materialen ezagutza.

7) Mikrofusio-prozesuaren ezagutza.

● Kopiatzeko teknikak.

1) Kopiatzeko sistemak: silikonazko eta kautxuzko moldeak.

2) Molde irekiko sistema.

3) Kopiatzeko prozesuak bitxigintzan.

4) Desmoldetzaileak.

Prestakuntza-modulua: Marrazketa teknikoa

Kurtsoa: 1

Iraupena: 60 ordu.

A) Helburuak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Irudikatu beharreko objektu motarako sistemarik egokiena hautatzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Eraikuntza-soluzioa erakusteko irudikapen grafikoko sistema egokia hautatu du.

b) Abiapuntuko datuak bildu ditu.

c) Eraiki beharreko elementuaren zati bereziak identifikatu ditu.

d) Irudikatuko dituen elementuak eta multzoak hautatu ditu.

e) Elementuak eta multzoak identifikatzeko beharrezko bistak eta ebakidurak hautatu ditu.

f) Sinbologia normalizatua hautatu du.

2.– Marrazketarako materialak egokiro erabiltzea, eta marrazketa teknikoarekin erlazionatutako teknika grafiko eta plastikoak behar bezala baliatzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Planoak egiteko tresna, euskarri eta formatu egokienak hautatu ditu.

b) Beharrezko irudikapen-tresnak eta euskarriak prestatu ditu.

c) Eskatutako teknikak eta prozedurak aplikatu ditu.

d) Markoak eta inskripzio-laukiak eskatutako informazioaz, dimentsioez eta formatuaz irudikatu ditu.

3.– Hiru dimentsioko piezen zirriborroak egitea, normatibizazioaren arabera, paper formatuei, bistei, sekzioei, errotulazioei, kotei eta abarri dagokienez.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Esku hutsezko marrazkiak egin eta kotatzeko trebetasunak agertu ditu.

b) Krokisa irudikapen grafikoko arauei jarraituz egin du.

c) Krokisean, forma, dimentsioak, elementu normalizatuak eta materialak irudikatu ditu.

d) Krokisaren proportzionaltasuna eta xehetasuna balioetsi ditu.

e) Behar adina xehetasun-elementu irudikatu ditu (ebakidurak, sekzioak eta abar).

f) Arauen arabera eta argitasunez ezarri ditu kotak.

g) Aipamen eta legenda zuzenak txertatu ditu.

h) Eskala eta formatu normalizatuak erabili ditu.

i) Bitxigintzako, urregintzako eta imitaziozko bitxigintzako proiektuak garatzeko prozesuan krokisak egitearen garrantzia baloratu du.

j) Proportzioak egokiro zehaztu ditu.

k) Sinbologia normalizatua erabili du.

4.– Objektuen irudikapen grafikoak egitea, sistemak behar bezala erabilita eta sentsibilitate artistikoa eta sormena garatuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Plano tekniko bat gauzatu du, eta horren funtsezko alderdia ulertu du, bi edo hiru dimentsiotako erlazioetara eramateko.

b) Marrazki normalizatuak, baita kotak eta ohiko zeinu teknikoak ere, egokiro egin ditu; hartara, irudikatutako objektuak ekoitzi ahal izateko.

c) Piezen eta objektuen perspektibak egokiro irudikatu ditu, baita behar adina xehetasun-elementu ere (ebakidurak, sekzioak eta abar).

d) Proportzioak eta eskalak egokiro definitu ditu.

e) Arauen arabera eta argiro kotatu ditu irudikatutako elementuak.

f) Sinbologia normalizatua erabili du.

g) Dokumentazioa erraz eta azkar eskuratu ahal izateko antolatu du.

h) Lana txukun eta garbi egin du.

i) Egindako lanetan sentsibilitatea eta sormena agertu ditu.

5.– Espezialitateari lotutako plano teknikoak egokiro interpretatzea, normalizazioari eta irudikapen-sistemei dagokienez.

a) Plano tekniko bat interpretatu du, eta horren funtsezko alderdia ulertu du, bi edo hiru dimentsiotako erlazioetara eramateko.

b) Hautatutako soluzioaren funtzionaltasuna egiaztatu du.

c) Soluzioaren dimentsioa objektuaren eskakizunetara egokitzen dela egiaztatu du.

d) Irudikatutakoa aurreikusitako erabilerara egokitzen dela eta behar den funtzionaltasuna duela egiaztatu du.

e) Beharrezko materialak eta produktuak identifikatu ditu.

B) Edukiak:

● Marrazketa teknikoaren tresna espezifikoa egiaztatzea, eta horri buruzko ezagutza handitzea.

● Geometria lauaren eta espazialaren elementuak analizatzea. Eragiketa topologikoak planoan. Sare lauak eta espazialak.

● Irudikapen-sistemak.

● Sistema proiektiboen kontzeptuen eta edukien eragina adierazpen artistiko eta plastikoan.

● Proportzioa. Proportzio-erlazioak eta eskala.

● Krokisak egitea. Koten kontzeptua eta erabilera. Proiektatutako piezak aplikatzea.

● Normalizazioa. Irudikapen sinbolikoa, eskematikoa edo figuratiboa. Proiekzioak, sekzioak eta perspektibak. Akotazioa. Errotulazioa.

● Piezak eta eragiketak definitzea, plano orokor, xehetasun-plano eta muntaia-planoen bitartez.

● Proiektu-irudikapen eta -dokumentazioko kodeak.

Prestakuntza-modulua: Ordenagailuz lagundutako marrazketa I

Kurtsoa: 1

Iraupena: 90 ordu.

A) Helburuak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– 3D teknologian oinarritzen diren eta bitxigintzaren sektorera bideratuta dauden ekoizpen azkarreko sistemak ezagutzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Ordenagailua bitxiak egiteko lan-tresna gisa balioetsi du.

b) 3D marrazketan oinarritutako ekoizpen-teknologiak ezagutu ditu; esaterako: teknologia gehigarriak, kengarriak, moldaketakoak eta konformaziokoak.

c) Bitxigintzaren sektoreko teknologia berrien ezaugarriak eta funtzionaltasuna balioetsi ditu.

d) Ordenagailuz lagundutako diseinu-programaren lan-prozesua eta erabiltzaile-interfazea identifikatu ditu.

2.– 3D programa bateko lan-metodologia ezagutzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Geruzen edo koloreen bidezko lan-sistema ezagutu eta erabili du.

b) 3D marrazkien proiektuak ordenatuta artxibatu ditu, erraz bilatu ahal izateko.

c) Pantailako zoom- eta mugimendu-sistemak ezagutu eta erabili ditu.

3.– Bitxigintzako pieza apaingarri lauak sortzea, behe-erliebeetan, goi-erliebeetan eta kalatuetan oinarritutako dekorazio-elementuekin.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Lineak eta gainazalak ebakitzeko tresnak erabili ditu.

b) Lineak eta gainazalak elkartzeko tresnak erabili ditu.

c) Lineak proiektatzeko tresnak erabili ditu.

d) Kopiatzeko tresna erabili du.

e) Mugitzeko tresnak erabili ditu.

f) Hondoko irudia txertatzeko tresnak erabili ditu.

g) 3D-n marraztutako piezak egin ditu ekoizpeneko teknologia berriak erabilita.

4.– Egitura-bitxigintzako piezak sortzea, oinarrizko solidoak elkartzearen bidez.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Solidoak elkartzeko eta ebakitzeko tresnak erabili ditu.

b) Irudi hauek erabili ditu: esfera, konoa, kaxa, zilindroa, hodia, elipsea eta piramidea.

c) Biratze-tresnak erabili ditu.

d) Eskala-tresnak erabili ditu.

e) Errotazio-tresnak erabili ditu.

f) Hiru dimentsioko lan-espazioa ulertu du programaren interfazean.

g) 3D-n marraztutako piezak egin ditu ekoizpeneko teknologia berriak erabilita.

5.– Eraztunak egitea gainazalak elkartuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Gainazal-tresnak erabili ditu.

b) Renderizatuak erabili ditu.

c) Kota-tresnak erabili ditu.

d) 3D-n marraztutako piezak egin ditu ekoizpeneko teknologia berriak erabilita.

B) Edukiak:

● Ordenagailua: bitxigilearen tresna.

● Bitxiak egiteko 3D marrazketan oinarritutako teknologia berriak.

● 3D marrazketako programak.

● Bitxigintzako piezak egitea kalatu, behe-erliebe eta goi-erliebeekin.

● 3D irudien argazki-aurkezpena.

● 3D irudien aurkezpen teknikoa.

Prestakuntza-modulua: Materialak eta teknologia: urregintza eta bitxigintza I

Kurtsoa: 1

Iraupena: 60 ordu.

A) Helburuak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Oinarrizko kontzeptu zientifikoak ulertzea, eta arlo honetan erabiltzen diren material tradizionalen –metalak eta mineralak, material organikoak eta industrialak– propietateen ezagutzari eta analisiari aplikatzea, aukera teknikoak eta aplikazio- eta erabilera-aukerak baloratzeko.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Materialen propietate fisiko, optiko eta mekanikoei buruzko ezagutzak erabili ditu, batetik, ezaugarriekin erlazionatzeko eta, bestetik, teknologia-aukerak eta bitxigintzaren eremuan aplikatzeko aukerak baloratzeko.

b) Bitxigintzan erabiltzen diren metalezko materialen ezaugarriak ikasi ditu, baita horiek aplikatzeko aukerak ere.

c) Bitxigintzan erabiltzen diren material organikoen ezaugarriak ikasi ditu, baita horiek aplikatzeko aukerak ere.

d) Bitxigintzan erabiltzen diren material industrialen ezaugarriak ikasi ditu, baita horiek aplikatzeko aukerak ere.

e) Bitxigintzan erabiltzen diren material gemologiko garrantzitsuenen –eta imitazioen– ezaugarriak ikasi ditu, baita horiek aplikatzeko aukerak ere.

f) Espezialitatearen berezko hiztegia zuzen erabili du.

2.– Ezagutu, analizatu eta ulertzea, bai bitxigintzako piezak egiteko aplikatzen diren teknologia-prozesu tradizionalen garapena, baita ofizioaren berezko tresna, erreminta eta makinen ezaugarriak eta beren funtzionamendu eta aplikazioak ere.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Bitxigintzan erabiltzen diren metalezko materialen oinarrizko aleazio-, ijezketa- eta trefilaketa-prozesuak ezagutu ditu: tresnak, erremintak eta makinak, baita teknologiak eta aplikazioak ere.

b) Bitxigintzan erabiltzen diren oinarrizko mekanizazio-prozesuak ezagutu ditu: tresnak, erremintak eta makinak, baita teknologiak eta aplikazioak ere.

c) Elkartzeko prozesuak ezagutu ditu (torlojutzea, soldatzea eta errematxatzea): materialak, erremintak, makinak eta tresnak, baita teknologia eta aplikazioak ere.

d) Konformatzeko prozesuak ezagutu ditu (tolestea, okertzea, biratzea, forjatzea, estanpatzea, hozkatzea, lantzea, zizelkatzea, bozeltzea, elektroformatzea eta abar): erremintak, tresnak eta makinak, baita teknologia eta aplikazioak ere.

e) Akabera- eta apainketa-prozesuak ezagutu ditu (leunketa, testurak, mokume-pikortatzea, filigrana, esmaltatzea, oxidazioa eta abar): erremintak, tresnak eta makinak, baita teknologia eta aplikazioak ere.

f) Galdaketa-prozesuak ezagutu ditu (tradizionalak, argizari galduzkoa eta abar): materialak, tresnak, makinak eta erremintak, baita teknologia eta aplikazioak ere.

g) Erreminten, lanabesen, tresnen eta makinen ezaugarriei buruzko ezagutzak aplikatu ditu bitxigintzako objektuak egiteko.

h) Espezialitatearen berezko hiztegia zuzen erabili du.

3.– Bitxigintzako objektuak ekoizteko erabiltzen diren artikulazio-, finkatze- eta itxitura-mekanismoak eta kokatze-sistemak ezagutzea: elementuak, esfortzuak, ezaugarriak eta aplikazioak.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Bitxigintzako objektu motak definitzen dituzten ezaugarriak ikasi ditu, baita horien erlazio antropometrikoak eta ergonomikoak ere.

b) Bitxigintzako objektuak ekoizteari aplikatutako artikulazio-, finkatze- eta itxitura-mekanismoak ezagutu ditu.

c) Bitxigintzan erabiltzen diren kokatze motak ezagutu ditu.

d) Espezialitatearen berezko hiztegia zuzen erabili du.

4.– Ekoizpen-prozesuak eta dimentsio-ezaugarriak ezagutzea, aurrekontuak egiteko.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Bitxigintzako pieza edo multzo bat egiteko ekoizpen-prozesu egokiak ezagutu ditu, eta prozesuok horien ekoizpen-beharrekin erlazionatu.

b) Bitxigintzako pieza edo multzo bat egiteko ekoizpen-prozesu egokiak ezagutu, eta prozesuok horien fase bakoitza egiteko behar diren denborekin erlazionatu ditu.

c) Hiru dimentsioko kalkuluari buruzko problemak zuzen ebatzi ditu, eta bitxigintzako pieza edo multzo bat egiteko behar den material kopurua zehaztu du.

d) Bitxigintzako piezen edo multzoen aurrekontuak egiteko mekanismoak eta aldagaiak ikasi ditu, aipatu multzo edo piezen ezaugarri teknikoei aplikatuta.

e) Espezialitatearen berezko hiztegia zuzen erabili du.

5.– Laneko arriskuak prebenitzeko eta ingurumena babesteko prozedurak ezagutu eta aplikatzea, bitxigintzako lanetan dauden arrisku-egoerak ebaluatu eta kudeatuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Lan- eta ingurumen-arriskuak zehaztu ditu, baita egingo duen jarduerari lotutako arriskugarritasun maila ere, aplikagarri den araudia erabilita.

b) Arrisku-egoera ohikoenetarako babes- eta jarduketa-planak ezagutu ditu.

c) Eragiketatan zehaztu behar diren norbera eta taldea babesteko neurriak ezagutu ditu, arrisku-faktore pertsonalak saihesteko.

d) Laneko higiene-arauak arauok ez betetzeak ekarritako ondorio fisikoekin eta psikikoekin lotu ditu.

e) Hondakinak gaika biltzeko eta baztertzeko sistemak ezagutu ditu, baita produktu arriskutsuak biltegiratzeko eta manipulatzeko prozedurak ere.

f) Espezialitatearen berezko hiztegia zuzen erabili du.

B) Edukiak:

● Bitxigintzan erabiltzen diren metalezko materialak eta aleazioak: propietate kimikoak, fisikoak eta mekanikoak.

● Metal preziatuak: aleazioak eta legeak. Propietate kimikoak, fisikoak eta mekanikoak.

● Bitxigintzari aplikatutako dimentsio-kalkuluak.

● Material alternatiboak: material naturalak. Propietateak eta aplikazioak.

● Harribitxiak: tipologia, ezaugarriak. Propietateak eta aplikazioak.

● Oinarrizko prozesu tradizionalak: trazatzea, ebakitzea eta zerratzea, limatzea, lixatzea, fresatzea, zulatzea eta abar. Tresnak, erremintak eta makinak. Teknologia eta aplikazioak.

● Elkartzeko prozesuak: torlojutzea, soldatzea eta errematxatzea. Materialak, erremintak, makinak eta tresnak. Teknologia eta aplikazioak.

● Konformatzeko prozesuak: tolestea, okertzea, biratzea, forjatzea, estanpatzea, hozkatzea, lantzea, zizelkatzea, bozeltzea, elektroformatzea eta abar. Erremintak, tresnak eta makinak. Teknologia eta aplikazioak.

● Akabera- eta apainketa-prozesuak: leunketa, testurak, mokume-pikortatzea, filigrana eta abar. Erremintak, tresnak eta makinak. Teknologia eta aplikazioak.

● Galdaketa-prozesuak: tradizionalak, argizari galduzkoak. Materialak, tresnak, makinak eta erremintak. Teknologia eta aplikazioak.

● Itxitura- eta artikulazio-mekanismoak: belarritakoen, lepokoen, eskumuturrekoen, kateen, paparrekoen eta artikulazioen itxiturak. Merkatuan dauden osagarriak. Elementuak eta funtzionamendua. Aplikazioak.

● Kokatze motak: ezaugarriak eta aplikazioak.

Prestakuntza-modulua: Bitxigintzako proiektuak I

Kurtsoa: 1

Iraupena: 210 ordu.

A) Helburuak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Diseinuari buruzko funtsezko ezagutzak eskuratzea, forma eta lan-metodologia aztertzeari dagokionez, baita bitxigintzako objektuak diseinatzeko berariazko jarraibideak garatzea ere.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Diseinuaren funtsezko kontzeptuak eta metodologia behar bezala aplikatu ditu.

b) Diseinu-tresnak behar bezala erabili ditu: tradizionalak eta berriak.

c) Lanean ekimena izateko gaitasuna baloratu du.

2.– Proiektuen garapenari buruzko oinarrizko ezagutzak eskuratzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Proiektua irudikatzeko eta garatzeko sistema egokiak aplikatu ditu.

b) Proiektuak sormen-kalitatez egin ditu.

c) Proiektuak puntualtasunez entregatu ditu.

3.– Modeloak eta prototipoak egiteko teknika egokiak erabiliz, proiektuaren hiru dimentsiotako fasea egitea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Proiektua irudikatzeko eta garatzeko sistema egokiak aplikatu ditu.

b) Egokiro aurkeztu ditu lanak, aurrez ezarritako forma-, kontzeptu- eta denbora-espezifikazioetara egokitu ondoren.

c) Lanen garbitasunari, diseinuari eta aurkezpenari erreparatu dio.

4.– Pieza errazak diseinatzea teknika egokiak erabiliz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Proiektatutako piezak edo elementuak ekoizteko benetako aukerak baloratu ditu.

b) Egindako lanaren kalitatea zaindu du.

c) Lanak modu egokian aurkeztu ditu.

d) Erakutsi du proiektu baten forma- eta egitura-konfigurazioan, alderdi grafikoa eta teknikoa menderatzen dituela eta erabakitasuna duela.

5.– Sormena, sentsibilitate artistikoa eta laneko ekimena garatzea, baita ideiak komunikatzeko eta lana defendatzeko gaitasuna sustatzea ere, ahozko aurkezpenen bidez.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Sortzeko eta ikertzeko gaitasuna agertu du lanean edo proiektuan, baita sentsibilitate artistikoa ere.

b) Proiektuaren alderdi artistikoak eta sormenezkoak azaldu ditu.

c) Diseinatutako objektua kritikatzeko eta analizatzeko gaitasuna agertu du.

d) Proiektu bat gauzatzeko prozesuan aurrera egin du ikasturtean zehar, eta lortutako amaierako proiektua hobetu egin da.

B) Edukiak:

● Diseinua. Metodologia.

● Ikusizko komunikazioa. Komunikazio-prozesua.

● Ikusizko kodeak.

● Bitxigintzako diseinuko faktoreak.

● Proiektuaren faseak: dokumentazioa, zirriborroak, marrazki teknikoak eta artistikoak eta aurkezteko moduak.

● Bitxigintzako proiektuak: faseak eta horien azterlan praktikoa.

● Fase guztiak egitea proiektu bakoitzean.

● Bitxiak, aurrekontua eta merkatuko bideragarritasun-azterlana egiteko lan-metodorik egokienak analizatzea.

● Forma.

○ Pertzepzioa eta ikusmen-eremua. Irudia/hondoa erlazioa.

○ Bi eta hiru dimentsiotako formen analisia. Konposizioak.

○ Formaren hazkuntza. Formen eraldaketa eta hazkuntza.

○ Esperimentuak egitea testurekin zuzenean materialen gainetan, baita tresnekin ere.

● Forma naturalen (organikoen) analisia.

● Esperimentuak egitea forma positibo eta negatiboekin.

● Egitura.

○ Egitura geometrikoak eta organikoak.

○ Konposizioa.

○ Proportzioa.

○ Simetria (axiala, zentrala eta erradiala).

○ Erritmoa (uniformea, bitarra, gorakorra, erradiala eta abar).

○ Hiru dimentsiotako gorputz modulatuak eraikitzea.

● Antropometriaren, ergonomiaren eta bionikaren hastapenak.

● Oinarrizko teknikak eta programak erabiltzea proiektuak egiteko.

● Proiektuak teknika tradizionalekin edo modernoekin gauzatu edo trazatzea.

● Teknika berriak sartzea proiektuak egiteko diziplina tradizionalean.

● Sormen-teknikak eta metodoak aplikatzea bitxien zirriborroak egiteko.

Prestakuntza-modulua: Bitxigintzako tailerra I

Kurtsoa: 1

Iraupena: 210 ordu.

A) Helburuak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Makinen segurtasun- eta mantentze-arauak eta lanpostuko higiene-arauak ezagutzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Lan- eta ingurumen-arriskuak zehaztu ditu, baita egingo duen jarduerari lotutako arriskugarritasun maila ere, aplikagarri den araudia erabilita.

b) Arrisku-egoera ohikoenetarako babes- eta jarduketa-planak ezarri ditu.

c) Ekintza bakoitzean hartu beharreko babes-neurriak –norbera babestekoak zein taldea babestekoak– hartu ditu, arrisku-faktore pertsonalak saihesteko.

d) Hondakinak gaika biltzeko eta baztertzeko sistema bat egin du, baita produktu arriskutsuak biltegiratzeko eta manipulatzeko prozedurak bete ere.

2.– Bitxigintzako piezak ekoizteko prozesuak egiteko behar diren tresna, makina eta materialak erabiltzeko eskuzko trebetasunak eskuratzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Bitxigintzan erabiltzen diren metalezko materialak aleatzeko, ijezteko eta trefilatzeko oinarrizko prozesuak egin ditu.

b) Elkartzeko prozesuak egin ditu: soldatzea eta errematxatzea.

c) Konformatzeko prozesuak egin ditu: tolestea, okertzea, biratzea eta forjatzea.

d) Metalak identifikatzeko prozesuak ezagutu ditu: froga-harria.

3.– Bitxigintzako piezak egiteko teknikak eta apaingarri-akaberak egiteko prozesuak ezagutzea, eta horiekin esperimentuak egitea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Akabera-prozesuak egin ditu: leunketa eta matea.

b) Apaintzeko prozesuak egin ditu: testurak eta hotzeko esmaltatzea.

c) Oxidazio-prozesuak egin ditu: patinak.

4.– Esku-trebetasunak eskuratzea kokatzeko lanak egiteko behar diren tekniketan.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Kokatze motak eta kokatzeko teknikak ezagutu ditu, eta behar bezala aplikatu ditu.

b) Piezak eta kokatzeko egiturak egin dira: txatoia.

5.– Bitxigintzako elementuak eta piezak proiektatzeko gida eta euskarri gisa balioko duten ezagutzak eskuratzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Bitxigintzako piezak ekoizteko prozesuak ezagutu ditu, eta diseinu bakoitzerako aukera egokiena hautatuta aplikatu.

b) Bitxigintzako pieza baten osagaien proportzioa eta oreka errespetatu ditu.

c) Moldaketa prozesuaren eta ekoizpen seriatuaren eragileak identifikatu ditu.

d) Pieza bat egin du, ondoren, mikrofusio-prozesuaren bidez kopiatzeko.

B) Edukiak:

● Tailerra eta lanpostua.

Makinen segurtasun-arauak eta mantentze-lana.

Higienea eta ingurumen-jarrera bitxigintzako tailerrean.

● Lanabesak, makinak eta tresnak.

Metala eta harriak neurtzeko tresnak.

Trazatzea, zulatzea, ebakitzea eta kalatzea.

● Bitxigintzako teknikak.

Aleazioak prestatzea.

Metalen xaflakortasuna eta harikortasuna egiaztatzea hainbat praktikaren bidez: luzatzea, txapa eta haria ijeztea eta forjatzea.

Gontzak ekoiztea.

Suberatzea eta erabat biltzea.

Elkartze motak: soldadura eta errematxea.

Muntatzeko eta mugitzeko oinarrizko teknikak: mailak, uztaiak, kirtenak eta bandak.

Oinarri-egiturak.

● Bitxigintzako elementuak.

Bitxien dekorazioa eta akaberak: testurak, patinak, oxidazioa, urre-xafla, hotzeko esmaltea, leunketa eta akabera mateak.

Mikrofusioan kopiatzeko modeloak egitea.

● Kokatzeko elementuak eta teknikak.

Bitxiak ekoiztea kokatze mota ezberdinekin: txatoia eta kakoak.

Harriak txatoian eta kakoetan kokatzeko praktikak egitea.

Prestakuntza-modulua: Laneko prestakuntza eta orientabidea

Kurtsoa: 1

Iraupena: 60 ordu.

A) Helburuak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Laneko lege-esparrua aztertu eta interpretatzea, eta lan-harremanetatik eratortzen diren eskubideak eta betebeharrak ezagutzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Lan-zuzenbidearen oinarrizko kontzeptuak identifikatu ditu.

b) Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren lan-alderdiak identifikatu ditu.

c) Enpresaburuen eta langileen arteko harremanetan esku hartzen duten erakunde nagusiak bereizi ditu.

d) Laneko harremanaren ondoriozko eskubideak eta betebeharrak zehaztu ditu.

e) Sexua dela medio lan-harremanetan izandako zuzeneko eta zeharkako bereizketak identifikatu ditu.

f) Kontratazio-modalitate nagusiak sailkatu ditu, eta kolektibo jakin batzuentzat kontratazioa sustatzeko neurriak identifikatu ditu.

g) Genero-ikuspegitik aztertu ditu emakume eta gizonen kontratu motak eta lanaldiak, baita horiek ordainsari eta kontribuzioetan dituzten epe labur, ertain eta luzeko ondorioak ere.

h) Laneko eta familiako bizitza uztartzeko xedez indarrean dagoen legerian ezarritako neurriak balioetsi ditu, baita emakume eta gizonek neurri horiei ematen dieten erabileraren gizarte-arrazoiak eta laneko ondorioak ere.

i) Laneko harremana aldatu, eten eta deuseztatzearen arrazoiak eta ondorioak identifikatu ditu.

j) Soldata-ordainagiria aztertu, eta haren osagai nagusiak identifikatu ditu.

k) Genero-ikuspegitik aztertu du emakumeen eta gizonen artean dagoen soldata-jauzia.

l) Gatazka kolektiboaren inguruko neurriak eta gatazkak ebazteko prozedurak aztertu ditu.

m) Tituluarekin zerikusia duen lanbide-sektore bati aplikatzekoa zaion hitzarmen kolektiboan adostutako lan-baldintzak zehaztu ditu.

n) Lan-antolamenduaren ingurune berrien ezaugarriak identifikatu ditu.

2.– Enpresa txiki edo ertain bat antolatzeko eta kudeatzeko betekizunak eta lege-baldintzak ezagutzea, ekoizpen-faktoreak ez ezik, juridikoak, merkataritzakoak eta sozio-laboralak kontuan hartuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Herritarren bizi-kalitatea hobetzeko funtsezko oinarri gisa baloratu du Gizarte Segurantzaren eginkizuna.

b) Gizarte Segurantzak estaltzen dituen kontingentziak zerrendatu ditu.

c) Gizarte Segurantzako sisteman dauden araubideak identifikatu ditu.

d) Gizarte Segurantzako sistemaren barruan enpresaburuaren eta langilearen irudiak dituen betebeharrak identifikatu ditu.

e) Langilearen kotizazio-oinarriak, eta langilearen eta enpresaburuaren irudiari dagozkion kuotak identifikatu ditu.

f) Emakumeen eta gizonen arteko kotizazio desberdintasunak eta berorien ondorioak identifikatu ditu.

g) Gizarte Segurantzako sistemaren prestazioak sailkatu eta eskakizunak identifikatu ditu.

h) Legez egon daitezkeen langabezia-egoerak zehaztu ditu.

i) Oinarrizko kontribuzio mailari dagokion langabezia-prestazioaren iraupena eta zenbatekoa kalkulatu ditu.

3.– Lan-merkatura eta etengabeko prestakuntzara iristeko bideak identifikatzea, eta eginbide horietan diharduten organismo instituzionalak ezagutzea, bai Espainiakoak eta bai Europako Erkidegokoak.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Etengabeko prestakuntzaren garrantzia baloratu du, enplegatzeko aukerak zabaltzeko eta produkzio-prozesuaren eskakizunetara egokitzeko funtsezko faktore gisa.

b) Tituluaren lanbide-profilari lotutako prestakuntza-ibilbidea eta ibilbide profesionala identifikatu ditu.

c) Ikasleek –neska eta mutil– prestakuntza- eta lanbide-erabakiak hartzean eta lanari ekitean elkarri eragiten dioten genero-baldintzatzaileak eta gizarte-itxaropenak identifikatu ditu.

d) Profilari lotutako lanbide-jarduerarako eskatzen diren konpetentziak eta jarrerak zehaztu ditu.

e) Tituludunarentzako enplegu-sorgune eta laneratzeko gune nagusiak identifikatu ditu.

f) Tituluari dagokion lanbidearekin lotutako zenbait lan, lanpostu edo esparrutara heltzeko emakumeek eta gizonek aurki ditzaketen zailtasunak, aurreiritziak eta oztopoak identifikatu ditu.

g) Lana bilatzeko prozesuan erabiltzen diren teknikak zehaztu ditu.

h) Enpleguaren garrantzia balioetsi du bai ikasle nesken eta bai ikasle mutilen bizimoduan, baita batzuen eta besteen erantzunkidetasunaren garrantzia ere etxe barruko eta zainketa-lanei dagokienez, aipatutako lanbide-jarduera baldintza beretan posible izan dadin.

i) Tituluari lotutako lanbide-sektoreetan auto-enplegurako hautabideak aurreikusi ditu.

j) Erabakiak hartzeko nortasuna, helburuak, jarrerak eta norberaren prestakuntza baloratu ditu.

4.– Laneko segurtasunari eta higieneari buruzko arauak ulertu eta aplikatzea, eta ingurumenaren babesarekiko sentiberatasuna garatzea, bizi-kalitatearen faktore erabakigarriak direnez.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Laneko arriskuen prebentzioan dauden eskubide eta betebehar nagusiak zehaztu ditu.

b) Genero-ikuspegitik aztertu ditu lantegietako sexu-jazarpenak eta jazarpen sexistak, baita mota horretako jazarpenak prebenitzeko protokoloak eta halako kasuetarako jokabide-protokoloak ere.

c) Maskulinotasunaren eredu tradizionalari dagokion rolaren eta laneko arriskuak prebentzio-neurri egokirik gabe nork bere gain hartzearen arteko erlazioa aztertu du.

d) Enpresan prebentzioa kudeatzeko moduak sailkatu ditu, laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudian ezarritako irizpideen arabera.

e) Arriskuen prebentzioari dagokionez, enpresan langileak ordezkatzeko moduak zehaztu ditu.

f) Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak identifikatu ditu.

g) Enpresan larrialdiren bat izanez gero jarraitu beharreko jarduera-sekuentzia barne hartuko duen prebentzio-plan bat izatearen garrantzia balioetsi du.

h) Tituludunaren lanbide-sektorearekin lotutako lantoki baterako prebentzio-planaren edukia zehaztu du.

i) Larrialdi- eta ebakuazio-plan bat proiektatu du.

B) Edukiak:

1. helburuarenak.

● Lan-zuzenbidearen iturriak aztertzea, eta hierarkiaren arabera sailkatzea.

● Lanerako eskubidearekin lotura duten Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsaleko artikuluen azterketa eta emakume eta gizonei aplikatzea.

● Langileen Estatutuari buruzko Legearen Testu Bateginean (LELTB) arautzen diren lan-jardueren ezaugarriak aztertzea.

● Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen IV. kapituluari (Lana) eta VI. kapituluari (Uztartze erantzukidea) buruzko artikuluen analisia.

● EAEn indarrean dagoen Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planaren analisia, bereziki, Gizarte Antolakuntza Erantzunkideari dagokionez.

● Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Legearen I. tituluari (Berdintasun printzipioa) eta IV. tituluari (Lanerako eskubidea) buruzko artikuluen analisia.

● Kontratu-modalitate ohikoenak formalizatu eta alderatzea, haien ezaugarrien arabera.

● Sexuaren arabera banandutako datuen analisia honako gai hauei buruz: enplegua eta desenplegua sektoreka, kontratu eta lanaldi motak, kotizazioak eta faktore horietatik sortutako lan-eskubideak.

● Nomina interpretatzea.

● Dagokion lanbide-jarduerako sektorerako hitzarmen kolektiboa aztertzea.

● Lan-zuzenbidearen oinarrizko iturriak: Konstituzioa, Europar Batasunaren zuzentarauak, Langileen Estatutua, Hitzarmen Kolektiboa.

● Lan-kontratua: kontratuaren elementuak, ezaugarriak eta formalizazioa, gutxieneko edukiak, enpresaburuaren betebeharrak, enpleguari buruzko neurri orokorrak.

● Kontratu motak: mugagabeak, prestakuntzakoak, aldi baterakoak, lanaldi partzialekoak.

● Lanaldia: iraupena, ordutegia, atsedenaldiak (laneko egutegia eta jaiegunak, oporrak, baimenak).

● Soldata: motak, ordainketa, egitura, aparteko ordainsariak, soldataz kanpoko eskuratzeak, soldata-bermeak.

● Langile emakumezkoen eta gizonezkoen arteko soldata-jauzia eratzen duten faktoreak eta berorien eragina batzuen eta besteen burujabetasun ekonomikoan eta pertsonalean.

● Soldata-kenkariak: kotizazio-oinarriak eta ehunekoak, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ).

● Kontratua aldatu, eten eta deuseztatzea.

● Ordezkaritza sindikala: sindikatuaren kontzeptua, sindikatzeko eskubidea, enpresa-elkarteak, gatazka kolektiboak, greba, ugazaben itxiera.

● Hitzarmen kolektiboa. Negoziazio kolektiboa.

● Lan-antolamenduaren ingurune berriak: kanpora ateratzea, telelana.

● Lana arautzeko beharra baloratzea.

● Bere lanbide-jarduerari dagokion sektorearen lan-harremanetan aplikatzen diren arauak ikasteko interesa agertzea.

● Aurreikusitako legezko bideak laneko gatazken ebazpide gisa aintzat hartzea.

● Langileen kontratazioan etika eskaseko eta legez kanpoko jardunak baztertzea, batez ere premia handienak dituzten kolektiboei dagokienez.

● Sexu arrazoiengatik aplikatutako zuzeneko eta zeharkako bereizketak, langileak kontratatzerakoan eta kaleratzerakoan.

● Gizartea hobetzeko eragile gisa, sindikatuen eginkizuna aintzat hartu eta balioestea.

2. helburuarenak.

● Gizarte Segurantzako sistema orokorra unibertsalak zer garrantzi duen aztertzea.

● Gizarte Segurantzaren prestazioei buruzko kasu praktikoak ebaztea.

● Gizarte Segurantzako sistema: aplikazio-eremua, egitura, araubideak, erakunde kudeatzaileak eta laguntzaileak.

● Enpresaburuen eta langileen betebehar nagusiak Gizarte Segurantzaren arloan: afiliazioak, altak, bajak eta kotizazioa.

● Babes-ekintza: osasun-asistentzia, amatasuna, aldi baterako ezintasuna eta ezintasun iraunkorra, baliaezintasun gabeko lesio iraunkorrak, erretiroa, langabezia, heriotza eta biziraupena.

● Prestazio motak, eskakizunak eta kopurua.

● Langileak euren eskubideen eta betebeharren inguruan aholkatzeko sistemak.

● Amatasun- eta aitatasun-eskubide eta -prestazioei buruzko genero-analisia, baita beroriek langile emakumezkoen eta gizonezkoen lanbide-garapenean dituzten ondorioena ere.

● Herritarren bizi-kalitatea hobetzeko Gizarte Segurantzaren eginkizuna aintzat hartzea.

● Gizarte Segurantzarako kotizazioan nahiz prestazioetan iruzurrezko jokabideak gaitzestea.

3. helburuarenak.

● Lan-ibilbiderako interes, konpetentzia eta motibazio pertsonalak aztertzea.

● Ikasle neska eta mutilen prestakuntza- eta lanbide-hautapenei buruzko datuen analisia eta indarrean dauden genero-estereotipo eta -rolak identifikatzea, lanbidea aukeratzeko erabakian eragina duten lan-ereduak eta -erreferentziak ere kontuan hartuta.

● Enpleguaren garrantzia gure gizartean burujabetasun ekonomikoa eta pertsonala edukitzeko eta laneko eta pertsona arteko harremanak berdintasunekoak izan daitezen.

● Zainketaren garrantzia gure gizartean norberaren eta familiaren ongizatea eta burujabetasuna edukitzeko eta familia-harremanak eta pertsonalak berdintasunekoak izan daitezen.

● Bizitza pertsonala, familiakoa eta lanekoa uztartzeko neurrien analisia bizimoduko funtzio eta esparru guztietan emakumeen eta gizonen erantzunkidetasunarenaren ikuspegitik.

● Tituluari lotutako prestakuntza-ibilbideak identifikatzea.

● Tituluaren lanbide-sektorea definitu eta aztertzea.

● Norberaren ibilbidea planifikatzea:

○ Beharrekin eta hobespenekin bateragarriak izango diren epe ertain eta luzerako lan-helburuak ezartzea.

○ Bizi-proiektu pertsonal, familiar eta sozialarekin –eta hortik eratortzen diren erantzukizun eta zereginekin– bateragarriak diren lan-helburuak.

○ Uneko eta gerorako pentsatutako prestakuntzarekiko helburu errealistak eta koherenteak.

● Ibilbide-planaren, prestakuntzaren eta helburuen arteko koherentzia norberak egiaztatzeko zerrenda bat ezartzea.

● Laneratzeko beharrezkoak diren dokumentuak betetzea (aurkezpen-gutuna, curriculum vitaea...), eta test psikoteknikoak eta elkarrizketa simulatuak egitea.

● Lana bilatzeko teknikak eta tresnak.

● Erabakiak hartzeko prozesua.

● Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua.

● Europan ikasi eta enplegatzeko aukerak. Europass, Ploteus.

● Tituludunaren lan- eta lanbide-ibilbiderako etengabeko prestakuntzak duen garrantzia baloratzea.

● Autoikaskuntzarekiko konpromisoa. Eskakizunak eta aurreikusitako emaitzak ezagutzea.

● Autoenplegua lan-mundura sartzeko hautabidetzat baloratzea.

● Egoki laneratzeko lan-ibilbideak baloratzea.

● Lanarekiko konpromisoa izatea. Lortutako trebakuntza baliaraztea.

4. helburuarenak.

● Planifikazio- eta sistematizazio-prozesuak bideratzea, oinarrizko prebentzio-tresna gisa.

● Laneko arriskuen prebentzioari (LAP) buruzko oinarrizko araua aztertzea.

● Laneko arriskuen prebentzioaren (LAP) arloko egitura instituzionala aztertzea.

● Langileen osasunean eragina duten lan-inguruneko faktore psiko-sozialen analisia, bereziki sexu-jazarpenarekin eta jazarpen sexistarekin lotura dutenena.

● Sexuaren arabera banandutako datu estatistikoen analisia istripuei buruz, arrisku-faktoreak eta -jokabideak eta genero-estereotipoekin eta -rolekin duten erlazioa identifikatzeko.

● Lan-ingurunerako larrialdi-plana egitea.

● Zenbait larrialdi-plan bateratu eta aztertzea.

● Lanak giza osasunean eta segurtasunean dituen ondorioak.

● Eskubideak eta betebeharrak laneko arriskuen prebentzioaren arloan.

● Erantzukizunak laneko arriskuen prebentzioaren arloan. Erantzukizun mailak enpresan.

● Laneko arriskuen prebentzioan (LAP) eta osasunean esku hartzen duten agenteak, eta horien eginkizunak.

● Prebentzioaren kudeaketa enpresan.

● Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan (laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko teknikaria).

● Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

● Prebentzioaren plangintza enpresan.

● Larrialdi- eta ebakuazio-planak lan-inguruneetan.

● Laneko arriskuen prebentzioaren (LAP) garrantzia eta beharra baloratzea.

● Laneko arriskuen prebentzioko (LAP) eta laneko osasuneko (LO) agente gisa duen posizioa baloratzea.

● Erakunde publikoek eta pribatuek laneko osasunean (LO) errazago sartzeko egindako aurrerapenak baloratzea.

● Bere ezagutza baloratzea, eta dagokion kolektiboaren larrialdi-planei zabaltzea.

Prestakuntza-modulua: Urregintzaren, bitxigintzaren eta imitaziozko bitxigintzaren historia II

Kurtsoa: 2

Iraupena: 30 ordu.

A) Helburuak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Deskribatzea bai arte plastikoen lengoaiaren berezko ezagutza teknikoak eta kontzeptu historiko eta artistikoak, baita bitxigintza- eta urregintza-espezialitatearen espezifikoak ere.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Ikusizko lengoaien jatorrian eta garapenean bat egiten duten faktoreak behar bezala baloratu ditu.

b) Urregintzako eta bitxigintzako piezek transmititzen duten lengoaia plastikoa, egiturazkoa eta apaindurazkoa analizatu, interpretatu eta baloratu du.

c) Piezak bitxigintzaren eta horrekin erlazionatutako arteen hiztegi eta terminologia espezifikoarekin deskribatu ditu.

d) Espezialitatearekin eta, oro har, artearekin erlazionatutako bibliografia eta informazioak erabili ditu.

2.– Bitxigintzako eta urregintzako piezen balio plastikoak, apaindurazkoak eta kromatikoak analizatzea, eta ikusizko lengoaien eta fenomeno artistikoen jatorrian eta garapenean eragiten duten faktoreak –ekonomikoak, sozialak eta kulturalak– aintzat hartzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Lengoaia plastikoa, egiturazkoa eta apaindurazkoa, eta bitxigintzako eta urregintzako piezetan erabiltzen diren teknikak eta materialak azaldu ditu modu arrazoitu, objektibo eta zientifikoan.

b) Balio plastikoak, apaindurazkoak eta kromatikoak hauteman ditu bitxigintzako eta urregintzako piezetan, baita bestelako faktoreak ere: ekonomikoak, sozialak, espazio-denborazkoak eta abar.

c) Piezak bitxigintzaren eta horrekin erlazionatutako arteen hiztegi eta terminologia espezifikoarekin deskribatu ditu.

d) Bitxigintzaren eta urregintzaren bibliografia espezifikoa erabili du.

e) Zorrotz eta objektibotasunez erabili eta interpretatu ditu informazio-iturri historikoak eta egungoak.

3.– Estilo edo etapa bakoitzaren adierazpen esanguratsuenak ezagutu eta analizatzea, ezaugarri plastikoak, estetikoak eta funtzionalak baloratzea, eta egungo diseinuan duten eragina ulertzea, baita urregintzako, zilargintzako eta bitxigintzako lan garaikideetan erregistratzen diren garai ezberdinetako biziraupen estilistikoa ere.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Arte-adierazpenei dagokien esparru historikoa egokitu die, eta estiloa, biziraupena eta aldaketak definitzen dituzten ezaugarriak adierazi ditu.

b) Urregintzako eta bitxigintzako piezek transmititzen duten lengoaia plastikoa, egiturazkoa eta apaindurazkoa analizatu, interpretatu eta baloratu du.

c) Bitxigintzaren eta urregintzaren artearen bilakaera historikoaren prozesua eta plastika garaikidean izan dituen ondorioak analizatu ditu, eta aldi artistikoak konparatu ditu.

d) Plastikaren eta egungo diseinuaren joerak kritikoki baloratu ditu, bitxigintzaren eta urregintzaren artearen bilakaera-azterlan baten bidez.

e) Zorrotz eta objektibotasunez erabili eta interpretatu ditu informazio-iturri historikoak eta egungoak.

f) Ezagutza bibliografikoak baliatu eta eduki nahi izan ditu, aurrerago, lanbide-jardueran ikertu eta dokumentatu ahal izateko.

4.– Lengoaia plastikoen baloraziotik abiatuta, ikertzeko gaitasunak eta irizpide pertsonalak garatzea, ekimenez jardun eta lanbidean eboluzionatu ahal izateko.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Informazioa –hala esplizitua, nola inplizitua– hautatu eta interpretatu du, hainbat iturri erabilita: idatzizkoak, ikusizkoak, artelanak eta ahozkoak, besteak beste.

b) Bitxigintzaren, urregintzaren eta plastika garaikidearen artearen bilakaera historikoaren prozesua analizatu du, eta aldi artistikoak konparatu ditu.

c) Inpresio artistikoak (balio plastikoak, apaindurazkoak eta kromatikoak) interpretatu ditu, eta beste hainbat faktore (ekonomikoak, sozialak eta espazio-denborazkoak) analizatu ditu.

d) Zorrotz eta objektibotasunez erabili eta interpretatu ditu informazio-iturri historikoak eta egungoak.

e) Ezagutza bibliografikoak egiaztatu eta erabili ditu, aurrerago, lanbide-jardueran ikertu eta dokumentatu ahal izateko.

f) Plastikaren eta egungo diseinuaren joerak kritikoki baloratu ditu, bitxigintzaren eta urregintzaren artearen bilakaera-azterlan baten bidez.

5.– Prozesu historiko-artistikoen ikaskuntza teorikoa eta jarduera zehatzak uztartzen dituzten proiektuak egitea, moduluekin lankidetzan eta horiekin erlazionatuta; hartara, errealitatearen ikuspegi koherente eta orokorragoa izateko.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Sintesi-lanak edo ikerketa soilak planifikatu eta egin ditu, hainbat motatako lehen eta bigarren mailako iturriak erabilita.

b) Inpresio artistikoak –balio plastikoak, apaindurazkoak eta kromatikoak– interpretatu ditu, eta diseinu-ideietara aplikatu.

c) Garai jakin batean egindako piezen ezaugarri formal eta funtzionalak interpretatu ditu, eta diseinu-ideietara aplikatu.

d) Garai jakin batean erabilitako materialen alderdi teknikoak eta ezaugarriak analizatu eta ulertu ditu, eta diseinu-ideietara egokitu.

B) Edukiak:

● Errenazimentuko plastikako «harmonia» eta «proportzioa» kontzeptuak zer diren, eta zer-nola aplikatzen zaizkien urregintzari eta bitxigintzari. Italiako urregintza: hedapena eta Europako iparraldeko ekoizpenekiko alderaketa. Eskolak eta Europako urregile handiak. Espainiako lanen berezitasunak. Bitxigintza eta moda: iturri ikonografikoak.

● Barrokoaren eta rokokoaren estetika- eta ornamentazio-kontzepzioak. Barrokoaren eta rokokoaren urregintzan lan zibila kontsakratzea, eta zilargintzaren aroaren hasiera. Formak, teknikak eta apaingarriak, eta rokokorako eboluzio-prozesua baloratzea. Frantziak Europako eskoletan izan zuen eragina. Ingalaterrak proposatutako material berriak (altzairuzko bitxigintza). Ekoizpen amerikarra.

● Klasizismo berria: pasio arkeologikoa, eta bitxigintzan eta urregintzan duen adierazpena. Frantziako Iraultzaren eta industria-prozesuak hedatzearen ondorioak. Eklektizismo historizistaren hedapena eta industria-ekoizpenaren garapena. Material ez-bitxien hedapena: imitaziozko bitxigintza. Mende amaierako artisau-lanaren aldarrikapenak eta joera berritzaileak. Merkataritza-firma handiak: Tiffany, Christofle, Fabergé.

● «Art Nouveau». Alderdi berritzaileak. Haren balio plastikoen eta apaindurazkoen eragina, eta bitxigintzaren eta urregintzaren eremuan izan dituen askotariko joerak. Sortzaile handiak. Bitxigintza Espainian.

● XX. mendeko lehen erdiaren adierazpen-moduen eta lengoaia plastikoen eragina garaiko bitxigintzan eta urregintzan. Bauhaus estiloa. «Art Déco» joerak.

● Bigarren Mundu Gerraz geroztik, bitxigintzaren eta urregintzaren eremuan sartutako aldaketak. Aldaketa kulturalen eta sozialen, aurrerapen teknologikoen eta arte-proposamen berrien eragina. Artista garaikide handiek urregileen piezen sorkuntzari egindako ekarpenak. Diseinu industriala eta urregintzako, bitxigintzako eta imitaziozko bitxigintzako diseinua: sortzaileak, egileak eta adierazpen esanguratsuak.

● Herri-urregintza. Egungo egoera. Herri-urregintza eta gaur egungo gustuan duen oihartzuna.

Prestakuntza-modulua: Modelatzea eta maketagintza II

Kurtsoa: 2

Iraupena: 90 ordu.

A) Helburuak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Espezialitatearen berezko maketak eta modeloak egiteko trebetasuna eskuratzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Moduluan ematen diren tekniken berezko balio plastikoak analizatzeko, arrazionalizatzeko eta planifikatzeko gaitasuna garatu du.

b) Bitxigintza artistikoko objektuen edo piezen argizarizko tipologiak lortu ditu, modelatze-teknikak erabilita.

2.– Bitxigintzako piezak modelatzeko erabiltzen diren teknikak, materialak eta prozesuak identifikatzea, eta behar bezala aplikatzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Moldeen ezaugarriak identifikatu ditu, eta piezaren materialaren arabera aplikatu ditu: metalikoa, organikoa, plastikoa, zeramikoa eta abar.

b) Egokiro aplikatu dizkie argizariei buruz eskuratutako ezagutzak modelo bakoitzaren beharrei.

c) Egokiro erabili du «Maria bainua» teknika, modelo baten beharren arabera.

d) Argizaria mekanizazio bidez ekoizteko teknikaren ezaugarriak eta aplikazioak ezagutu ditu.

e) Ekarpen-teknika zuzen aplikatu du.

f) Piezak errepikatzeko moldeak egin ditu.

g) Modeloak ekoizteko, mikrofusioaren prozesua erabili du.

h) Harriak kokatzeko egiturak ekoizteko, argizariaren egokitasuna hauteman du.

3.– Espezialitatearen berezko modeloen bolumena ulertzea, eta horiek egiteko trebetasuna eskuratzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Bitxigintzako piezen diseinuetarako egokiak diren modelatze- eta kopiatze-teknikak identifikatu ditu.

b) Bitxigintzako pieza baten osagaien proportzioa eta oreka errespetatu ditu.

c) Moldaketa prozesuaren eta ekoizpen seriatuaren eragileak identifikatu ditu.

d) Harriekin galdatzeari buruzko ezagutza praktikoak eskuratu ditu.

B) Edukiak:

● Modelatze-elementuak eta -teknikak.

1) Pieza originalak modelatzearen bidez lortzeko teknikak.

2) Bolumenaren espazio-konfigurazioaren prozesuan erabiltzen diren materialen ezagutza.

3) Mikrofusio-prozesuaren oinarri praktikoak aplikatzea.

4) Bisturiaren ezaugarriak modelatzeko tresna gisa.

5) Eskuzko zulagailua tornu gisa erabilita, argizarizko mekanizatuaren oinarrizko ezagutzak aplikatzea.

6) Txatoiak ekoiztea: harri erregularrak eta irregularrak.

7) Argizarizko kako-egiturak ekoiztea.

8) Efektuak lantzeko materialak aukeratu eta erabiltzea.

9) Forma- eta konposizio-kontzeptuak: formak, dimentsioak, eskala eta proportzioa.

● Kopiatzeko teknikak.

1) Kopiatzeko sistemak: silikonazko eta kautxuzko moldeak.

2) Molde irekiko sistema.

3) Kopiatzeko prozesuak bitxigintzan.

Prestakuntza-modulua: Ordenagailuz lagundutako marrazketa II

Kurtsoa: 2

Iraupena: 30 ordu.

A) Helburuak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Filigranazko ornamentazio-piezak sortzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Irudi bat deformatzeko tresnak erabili ditu.

b) Eraldatzeko tresnak erabili ditu.

c) Marraztutako piezak egin ditu eraikuntzako teknologia berriak erabilita.

2.– Kako eta txatoi bidezko kokatze-egitura konplexuak sortu ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Solidoak elkartzeko eta ebakitzeko tresnak erabili ditu.

b) Irudi konplexuetarako eta errepikatzeko irudietarako 3D teknologiak duen erabilgarritasuna ulertzen du.

c) 3D-n marraztutako piezak egin ditu ekoizpeneko teknologia berriak erabilita.

3.– Irudiak egiteko oinarri-egiturak eta pikor edo pavé motako kokatzea erabiltzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Matrizeen tresnak erabili ditu.

b) Pavé tresnak erabili ditu.

c) Bisten planoen inprimaketa erabili du.

d) Renderizaziorako eszenatokia eta fokuak erabili ditu.

4.– Irudiak atzeranzko ingeniaritza bidez sortzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Sareen irudiak erabili ditu.

b) Sareen irudiak aldatu eta eraldatu ditu.

c) Sareen irudiak konpondu ditu.

d) Gainazalen tratamendua landu du.

e) Gainazalak ezagutu ditu eta eskaneatu ditu, gero, piezetara eramateko.

f) 3D-n marraztutako piezak egin ditu ekoizpeneko teknologia berriak erabilita.

5.– Teknologiaren arloan erne egon behar dela ulertzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Informatika-munduaren etengabeko bilakaeraz jabetuta dago, eta etorkizunean eskainiko dituen aukerak aurreikustearen eta berorien ezagutzan eta laneko aplikazioetan eguneratua egotearen garrantzia baloratu du.

b) Irudia hautemateko, tratatzeko eta hedatzeko teknologia berriak ezagutu ditu.

c) Egin nahi dituen zereginetara ondoen egokitzen den bitarteko digitala hautatu du.

B) Edukiak:

● Filigranazko piezak.

● Orla-egitura duten piezak.

● Forma eta akabera konplexua duten eraztunak: kalatu eta behe-erliebeak.

Pavé kokatzea duten piezak.

● Piezen kokapenaren prestakuntza, ekoitzi baino lehen.

Prestakuntza-modulua: Materialak eta teknologia: urregintza eta bitxigintza II

Kurtsoa: 2

Iraupena: 60 ordu.

A) Helburuak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Oinarrizko kontzeptu zientifikoak ulertzea, eta arlo honetan erabiltzen diren materialen –plastikoak, zeramikoak eta berritzaileak– propietateen ezagutzari eta analisiari aplikatzea, aukera teknikoak eta aplikazio- eta erabilera-aukerak baloratzeko.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Materialen propietate fisiko, optiko eta mekanikoei buruzko ezagutzak erabili ditu, batetik, ezaugarriekin erlazionatzeko eta, bestetik, teknologia-aukerak eta bitxigintzaren eremuan aplikatzeko aukerak baloratzeko.

b) Tradizionalki bitxigintzan erabili izan diren materialak identifikatu eta sailkatu ditu, ezaugarrien, erabileren eta zehaztapenen arabera.

c) Material plastiko nagusien ezaugarriak ikasi ditu, baita bitxigintzan zer aplikazio-aukera duten ere.

d) Material zeramiko nagusien ezaugarriak ikasi ditu, baita bitxigintzan zer aplikazio-aukera duten ere.

e) Material teknologiko eta berritzaile nagusien ezaugarriak ikasi ditu, baita bitxigintzan zer aplikazio-aukera duten ere.

f) Espezialitatearen berezko hiztegia zuzen erabili du.

2.– Ezagutu, analizatu, ulertu eta definitzea bitxigintzako piezak egiteko aplikatzen diren teknologia-prozesuen garapena –prozesu tradizionalena zein berritzaileena–, baita ofizioaren berezko tresna, erreminta eta makinen ezaugarriak eta beren funtzionamendu eta aplikazioak ere.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Bitxigintzako piezak ekoizteko erabil daitezkeen materialen aleazio-, ijezketa- eta trefilaketa-prozesuak, oinarrizkoak eta berritzaileak, ezagutu ditu eta definitu ditu: tresnak, erremintak eta makinak, baita teknologiak eta aplikazioak ere.

b) Bitxigintzako piezak ekoizteko erabil daitezkeen materialen mekanizazio-prozesuak, oinarrizkoak eta berritzaileak, ezagutu eta definitu ditu: tresnak, erremintak eta makinak, baita teknologiak eta aplikazioak ere.

c) Bitxigintzako piezak ekoizteko erabil daitezkeen materialen akabera- eta ornamentazio-prozesu berritzaileak ezagutu eta definitu ditu: erremintak, tresnak eta makinak, baita teknologiak eta aplikazioak ere.

d) Bitxigintzako piezak ekoizteko erabil daitezkeen galdaketa-prozesu berritzaileak ezagutu ditu: erremintak, tresnak eta makinak, baita teknologiak eta aplikazioak ere.

e) Erreminten, lanabesen, tresnen eta makinen ezaugarriei buruzko ezagutzak aplikatu ditu bitxigintzako objektuak egiteko.

f) Espezialitatearen berezko hiztegia zuzen erabili du.

3.– Ixteko eta artikulatzeko mekanismoak eta kokatzeko sistemak ezagutzea: elementuak, esfortzuak, ezaugarriak eta aplikazioak.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Bitxigintzako objektuen ezaugarriak definitu ditu, baita beren erlazio antropometrikoak eta ergonomikoak ere.

b) Bitxigintzako objektuak ekoizteko artikulazio-, finkatze- eta itxitura-mekanismoen erabilera egokia den zehaztu du, ezaugarrien, elementuen eta esfortzuen arabera.

c) Egokiro identifikatu ditu kokatze motak eta horietariko bakoitzaren aplikazioak.

d) Merkatuan dauden osagarriak ezagutu ditu, eta horietako bakoitza erabiltzearen egokitasuna zehaztu du.

e) Espezialitatearen berezko hiztegia zuzen erabili du.

4.– Ekoizpen-prozesuak eta dimentsio-ezaugarriak zehaztea, aurrekontuak egiteko.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Ekoizpen-prozesuak ezagutu ditu, eta bitxigintzako pieza edo multzo bat egiteko egokienak zehaztu ditu, baita prozesuok horien ekoizpen-beharrekin erlazionatu ere.

b) Ekoizpen-prozesuak ezagutu ditu, eta bitxigintzako pieza edo multzo bat egiteko egokienak zehaztu ditu, baita prozesuok horien fase bakoitza egiteko behar diren denborekin erlazionatu ere.

c) Hiru dimentsioko kalkuluari buruzko problemak zuzen ebatzi ditu, eta bitxigintzako pieza edo multzo bat egiteko behar den material kopurua zehaztu du.

d) Bitxigintzako piezen edo multzoen aurrekontuak egiteko erabiltzen diren mekanismoak eta aldagaiak ezagutu ditu, aipatu multzo edo piezen ezaugarri teknikoei aplikatuta.

e) Espezialitatearen berezko hiztegia zuzen erabili du.

5.– Material bitxiak erabiltzeari buruzko araudi ofiziala ezagutu eta aplikatzea bitxigintzako piezak egin eta merkaturatzeko.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Metal bitxiak erabili eta merkaturatzeari buruzko arau-dokumentuak ezagutu ditu.

b) Metal bitxiak egiazkoak direla frogatzeko protokoloa ezagutzen du.

c) Berme-egiaztapen ofizialak identifikatu ditu.

d) Jabetza intelektuala babesteko sistemaren arau-dokumentuak ezagutu ditu.

e) Jabetza intelektuala babesteko protokoloa ezagutzen du.

f) Espezialitatearen berezko hiztegia zuzen erabili du.

6.– Laneko arriskuak prebenitzeko eta ingurumena babesteko prozedurak aplikatzea, bitxigintzako lanetan dauden arrisku-egoerak ebaluatu eta kudeatuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Lan- eta ingurumen-arriskuak zehaztu ditu, baita egingo duen jarduerari lotutako arriskugarritasun maila ere, aplikagarri den araudia erabilita.

b) Arrisku-egoera ohikoenetarako babes- eta jarduketa-planak ezarri ditu.

c) Eragiketatan zehaztu behar diren norbera eta taldea babesteko neurriak aurreikusi eta hartu ditu, arrisku-faktore pertsonalak saihesteko.

d) Hondakinak gaika biltzeko eta baztertzeko sistema bat bultzatu eta errespetatu du, baita produktu arriskutsuak biltegiratzeko eta manipulatzeko prozedurak ere.

e) Espezialitatearen berezko hiztegia zuzen erabili du.

B) Edukiak:

● Metal bitxien aleazioak: legeak eta egiaztatzeak. Aplikazioak eta aplikatzeko araudia.

● Beste material batzuk: material naturalak, material plastikoak, material zeramikoak eta material berritzaileak. Propietateak eta aplikazioak.

● Oinarrizko prozesu berritzaileak: ebakitzea, trokelatzea, fresatzea, zulatzea eta abar. Tresnak, erremintak eta makinak. Teknologia eta aplikazioak.

● Elkartzeko prozesu berritzaileak: soldatzea, kolatzea... Materialak, erremintak, makinak eta tresnak. Teknologia eta aplikazioak.

● Konformatzeko prozesu berritzaileak: tolestea, okertzea, biratzea, forjatzea, estanpatzea, hozkatzea, lantzea, zizelkatzea, bozeltzea, elektroformatzea eta abar. Erremintak, tresnak eta makinak. Teknologia eta aplikazioak.

● Akabera- eta ornamentazio-prozesuak: elektroleunketa, bainu galbanikoak, anodizatzea, patinak eta koloratzaile kimikoak, esmalteztatzea eta erretxinak. Erremintak, tresnak eta makineria. Teknologia eta aplikazioak.

● Bitxigintzan tradizionalak ez diren beste material batzuk galdatzeko prozesuak. Materialak, tresnak, makinak eta erremintak. Teknologia eta aplikazioak.

● Lan-prozesu, material, tresna, makina, erreminta eta teknologia berritzaileak eta sektorean sartutako aplikazioak.

Prestakuntza-modulua: Ikus-entzunezkoak

Kurtsoa: 2

Iraupena: 60 ordu.

A) Helburuak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Irudiaren tresnak eta teknologia ezagutzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Argazkilaritzaren berezko teknikak erabili ditu.

b) Bitxigintzako piezei argazkiak ateratzeko eszenatoki egokiak prestatu ditu.

c) Argiaren eta kolorearen teoriaren funtsezko oinarriak errespetatu ditu bitxigintzako piezen argazkietan.

d) Piezei egin dizkien argazkiak lan-proiekturako egokiak dira.

2.– Materialaren eta ilustrazioak egin eta editatzeko prozesuen zehaztapen teknikoak ezagutzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Irudi digitalak informatika-programen bidez tratatzeko oinarrizko tresnak ezagutu ditu.

b) Irudi-artxiboak formatu egokietara bihurtu ditu, gero haiek manipulatzeko edo edizio grafikoko hainbat programatan aplikatzeko.

3.– Euskarri grafikoen eta bi dimentsioko irudiaren zehaztapenak ezagutzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Masa-komunikazioetako funtsezko kontzeptuak ulertu ditu.

b) Bitxigintzako piezen aurkezpenari eta hedapenari aplikatutako diseinu grafikoaren oinarrizko nozioak ikasi ditu.

c) Argazkiak manipulatu ditu, ilustrazioak gauzatzeko orduan haiek egokiro erabili ahal izateko.

d) Bitxigintzako bilduma baten katalogoa egin du.

4.– Produktua euskarri birtualean hedatzeko teknologiak ulertu eta erabiltzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Bitarteko informatikoak komunikabide gisa erabili ditu lanaren berri emateko.

b) Bitxigintzako bildumak saltzeko euskarri birtual bat egin du teknologia berriei jarraikiz.

5.– Teknologiaren arloan erne egon behar dela ulertzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Informatika-munduaren etengabeko bilakaeraz jabetuta dago, eta etorkizunean eskainiko dituen aukerak aurreikustearen eta berorien ezagutzan eta laneko aplikazioetan eguneratua egotearen garrantzia baloratu du.

b) Irudia hautemateko, tratatzeko eta hedatzeko teknologia berriak ezagutu ditu.

c) Egin nahi dituen zereginetara ondoen egokitzen den bitarteko digitala hautatu du.

B) Edukiak:

● Bitarteko teknikoak eta argazkigintzaren materialak.

● Argiaren eta kolorearen teoriaren funtsak.

● Irudia tratatzeko eta erreproduzitzeko informatika-programak.

● Produktuak merkaturatzeari aplikatutako diseinu grafikoaren oinarrizko kontzeptuak.

● Informatikaren eta interneten bilakaera. Informazioaren gizartea. Software librea.

● Irudi eta bideo digitalak. Fitxategien prestakuntza banatzeko eta irteerarako.

● Online merkataritza-plataformak.

● Bitxigintzako piezak modu birtualean saltzeko plataforma bat sortu eta diseinatzea, egungo teknologiekin bat: webak, blogak, sare sozialak eta abar.

● Produktua erakusteari eta hedatzeari aplikatutako teknologia berriak ezagutzea: renderizatzea, eskaneatzea, 3D argazkigintza eta abar.

Prestakuntza-modulua: Bitxigintzako proiektuak II

Kurtsoa: 2

Iraupena: 300 ordu.

A) Helburuak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Proiektu-metodologia ezagutzea, eta erabiltzen jakitea, esperimentazio teoriko-praktiko baten bidez.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Prototipoak egiteko tekniketarako euskarri, material eta tresna mota egokienak identifikatu ditu.

b) Estilo-arau propioak esploratu eta erabili ditu irudikapen grafikoan.

c) Ikertzeko gaitasuna adierazi du.

2.– Pieza konplexuak diseinatzea teknika egokiak erabiliz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Proiektu bakoitzari dagozkion aukera desberdinak baliatu ditu, ariketa bakoitzaren betekizunak kontuan harturik.

b) Egokiro aurkeztu ditu lanak, aurrez ezarritako forma-, kontzeptu- eta denbora-espezifikazioetara egokitu ondoren.

c) Sortzeko gaitasuna agertu du.

3.– Beste modulu batzuetan eskuratutako ezagutzak proiektuetan txertatzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Egindako ekarpen pertsonala eta ikerketa baloratu ditu proposatutako lanean.

b) Modu aktiboan parte hartu du eskoletan.

c) Proiektu bat gauzatzeko prozesuan aurrera egin du ikasturtean zehar, eta lortutako amaierako proiektua hobetu egin da.

B) Edukiak:

● Proiektua garatzea: beste aukera batzuk egitea. Balioztatzea eta aukeratzea.

● Proiektuaren elementuak: deskribapen sintetizatua. Proiektatutako produktuak analizatzea.

● Dokumentazioa. Elementu grafikoak: zirriborro artistikoak, krokisak eta azken artea egiteko prozedurak eta teknikak.

● Zirriborrotik behin betiko marrazkira, proiektua osatuko duten planoak barne.

● Bitxigintzari aplikatutako antropometria, ergonomia eta bionikako kontzeptuak aplikatzea, eta horien erlazioa artikulazioei, kokatzeei, itxiturei, kateei eta abarri dagokienez.

● Bitxigintzako proiektuen joera estetikoak eta mugimendu plastikoak aipatzea: plastika- osaera- eta forma-balorazioa. Teknika eta materialen analisia. Ikuskera sinbolikoa eta kontzeptuala.

● Piezen gaineko proiektuak, gero horiek egiteko.

● Sistema grafiko eta teknikoa garatzea. Proiektua aurkezteko eta jakinarazteko metodoak.

● Produktuaren funtzioak aztertzea: estetikak, formalak eta sinbolikoak. Espazioaren formak analizatzea.

Prestakuntza-modulua: Bitxigintzako tailerra II

Kurtsoa: 2

Iraupena: 180 ordu.

A) Helburuak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Tresnak, erremintak, makinak eta prozesuak definitzea, teknikak eta horien aukerak aplikatzeko zenbait ariketa eginda.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Kalitate-irizpideak zehaztu ditu bitxigintzako piezen ekoizpenean.

b) Bitxigintzako proiektu bat egiteko prozesuak eta horien sekuentziazioa behar bezala hautatu du.

2.– Bitxigintzako piezak egiteko teknikak eta apaingarri-akaberak egiteko prozesuak ezagutzea, eta horiekin esperimentuak egitea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Ornamentazio-proiektuak egin ditu: sutako esmaltea.

b) Akabera-prozesuak egin ditu: urre-xafla eta zilarra.

c) Prozesu elektrolitikoak egin ditu: bainuak.

d) Metalen patina-, bainu- edo anodizatu-akaberak ezagutu eta ikertu ditu (brontzea, aluminioa, altzairua, zamak eta abar).

3.– Esku-trebetasunak eskuratzea kokatzeko lanak egiteko behar diren tekniketan.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Kokatze motak eta kokatzeko teknikak ezagutu ditu, eta behar bezala aplikatu ditu.

b) Kokatzeko teknika egokiena identifikatu du bitxigintzako pieza bat sortzerakoan.

c) Kokatzea duten piezen osaeren ezaugarriak ikasi ditu: solitarioa, orla, kako frantsesa, pavéa...

d) Kokatze mota bakoitzerako egiturak egin ditu.

e) Elementu organikoak kokatzeko sistemak eta horien ezaugarriak ikasi ditu.

4.– Bitxigintzako elementuak eta piezak proiektatzeko gida eta euskarri gisa balioko duten ezagutzak eskuratzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Bitxigintzako piezak ekoizteko prozesuak ezagutu ditu, baita diseinuei aplikatzeko aukera egokienak ere.

5.– Bitxigintzako piezak egin eta amaitzerakoan sortutako arazoak sormenez konpontzea, piezon zentzu artistikoa errespetatuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Ekoizpen-prozesuak sormenez egokitu ditu, eta egokiro konbinatu ditu, bitxigintzako piezak diseinatzerakoan sortutako arazoak konpontzeko.

b) Bitxigintzako pieza baten osagaien proportzioa, harmonia eta oreka errespetatu ditu.

B) Edukiak:

● Bitxigintzako teknikak.

Filigrana-lanak egitea.

Lotura motak: torlojutzea.

Bitxi-modeloei egokitutako itxitura motak egitea.

Hodiak edo gontzak konformatzeko edo okertzeko teknikak, elementu huts gisa.

● Bitxigintzako elementuak.

Bitxigintzako dekorazioa eta akaberak: sutako esmaltea, bainu elektrolitikoak, patinak eta anodizatuak.

Material organikoak dituzten bitxigintzako piezen ezaugarriak.

● Kokatzeko elementuak eta teknikak.

Kokatzeak: erraila, kako frantsesa, ikusezina, orla, pikorra edo pavéa.

Kokatze-egiturak elkartzeko eta mugitzeko mekanismoak.

Prestakuntza-modulua: Enpresa eta ekimen sortzailea

Kurtsoa: 2

Iraupena: 60 ordu.

A) Helburuak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Ekimen sortzaileari lotutako gaitasunak aitortzea eta aintzat hartzea, eta lanpostuen eta enpresa-jardueren ondoriozko eskakizunak aztertzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) «Berrikuntza» kontzeptua eta gizartearen aurrerabidearekin eta pertsonen ongizatea areagotzearekin duen lotura ulertu du.

b) «Kultura ekintzailea» kontzeptua, eta enpleguaren eta gizarte-ongizatearen sorburu gisa duen garrantzia aztertu du.

c) Ekintzailetza eta berrikuntza mota desberdinak identifikatu ditu eta berorietarako behar diren gaitasunak aztertu.

d) Ikasle neska eta mutilen ekintzaile-ekimena eta -gaitasuna indartzen eta moteltzen duten genero-estereotipoak eta rolak aztertu ditu.

e) Norberaren ekimenaren, sormenaren, prestakuntzaren eta lankidetzaren garrantzia baloratu du, jarduera ekintzailean arrakasta lortzeko ezinbesteko eskakizuntzat.

f) Sektoreko enpresa txiki eta ertain bateko enplegatuaren lanerako ekimena aztertu du.

g) Sektorean hasten den enpresaburu baten jarduera ekintzailea nola garatzen den aztertu du.

h) Jarduera ekintzaile ororen elementu saihestezintzat aztertu du «arrisku» kontzeptua.

i) «Enpresaburua» kontzeptua eta enpresa-jarduera garatzeko beharrezko eskakizunak eta jarrerak aztertu ditu.

j) Ekintzaile eta enpresaburu eredugarriak identifikatu ditu, ikasleentzat erreferentzia gisa balio dezaten beren lanbide-eremuko hainbat alderditan.

2.– Enpresa txiki bat sortzeko aukera zehaztea, enpresa-ideia hautatzea eta haren bideragarritasuna sostengatzen duen merkatu-azterketa bat egitea, jardun-ingurunearen gaineko eragina baloratuta eta balio etikoak gaineratuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Negozio-ideiak sortzeko prozesu bat egin du.

b) Tituluarekin lotutako negozio baten esparruan ideia jakin bat hautatzeko prozedura sortu du.

c) Hautatutako negozio-ideiari buruzko merkatu-azterketa bat egin du, kontuan hartuta bai emakumezkoen eta bai gizonezkoen egoerak, premiak, hobespenak eta abar.

d) Merkatu-azterketatik ondorioak atera ditu eta garatu beharreko negozio-eredua ezarri du.

e) Negozio-proposamenaren balio berritzaileak zehaztu ditu, emakume eta gizonen berdintasuna eta talentu-ekarpena bermatzeko beharrezkoak diren neurriak barnean direla.

f) Enpresen gizarte-erantzukizunaren fenomenoa eta enpresa-estrategiaren elementu gisa duen garrantzia aztertu ditu.

g) Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako enpresako estrategiak eta neurriak balioetsi ditu, enpresen gizarte-erantzukizun korporatiboaren funtsezko partea eta gizarte-iraunkortasunerako faktore erabakigarria denez.

h) Tituluarekin lotura duen enpresa baten balantze soziala zirriborratu du, eta eragiten dituen kostu eta onura sozial nagusiak deskribatu ditu.

i) Sektoreko enpresetan, balio etikoak eta sozialak gaineratzen dituzten ohiturak identifikatu ditu.

j) Emakunde–Emakumearen Euskal Erakundearen eskutik Erakunde Laguntzaile gisa Eusko Jaurlaritzaren Aitortza jaso edo emakume eta gizonen berdintasunaren arloan jardunbide egokiak dituzten enpresak identifikatu ditu sektorearen barruan.

k) Tituluarekin zerikusia duen enpresa txiki eta ertain baten bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioari buruzko azterketa egin du.

l) Enpresa-estrategia deskribatu du eta enpresaren helburuekin lotu du.

3.– Enpresa-plan bat egiteko eta, ondoren, hura abiarazi eta eratzeko jarduerak egitea. Dagokion forma juridikoa hautatzea eta, horren arabera, legezko betebeharrak identifikatzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Enpresa baten oinarrizko eginkizunak deskribatu ditu, eta enpresari aplikatutako sistemaren kontzeptua aztertu du.

b) Enpresaren ingurune orokorraren osagai nagusiak identifikatu ditu; batik bat, ingurune ekonomiko, sozial, demografiko eta kulturalarenak.

c) Berariazko ingurunearen osagai nagusi diren heinean, bezeroekiko, hornitzaileekiko eta lehiakideekiko harremanek enpresa-jardueran duten eragina aztertu da.

d) Sektoreko ETE baten ingurunearen elementuak identifikatu ditu.

e) Enpresa-kulturaren eta irudi korporatiboaren kontzeptuak eta horiek enpresa-helburuekin duten lotura aztertu ditu.

f) Enpresaren forma juridikoak aztertu ditu.

g) Hautatutako forma juridikoaren arabera, enpresaren jabeek legez duten erantzukizun-maila azaldu du.

h) Enpresen forma juridikoetarako ezarritako tratamendu fiskala bereizi du.

i) Indarrean dagoen legeriak ETE bat eratzeko exijitutako izapideak aztertu ditu.

j) Erreferentziazko herrian sektoreko enpresak sortzeko dauden laguntza guztiak bilatu ditu.

k) Ekintzailetzan eta enpresen sorkuntzan dagoen genero-jauzia murrizteko laguntzak identifikatu eta aztertu ditu.

l) Enpresa-planean barne hartu du forma juridikoa aukeratzearekin, bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioarekin, administrazio-izapideekin, diru-laguntzekin eta bestelako laguntzekin zerikusia duen guztia.

m) Enpresen barruan berdintasun-neurriak, -diagnostikoak eta -planak garatzeko dauden laguntzak aztertu ditu.

n) ETE bat abian jartzeko dauden kanpoko aholkularitza eta administrazio-kudeaketako bideak identifikatu ditu.

4.– ETE baten oinarrizko kudeaketa administratibo eta finantzarioko jarduerak egitea: kontabilitate- eta zerga-betebehar nagusiak identifikatzea, eta dokumentazioa betetzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Kontabilitatearen oinarrizko kontzeptuak eta kontabilitate-informazioa erregistratzeko teknikak aztertu ditu.

b) Kontabilitate-informazioa aztertzeko oinarrizko teknikak deskribatu ditu, batez ere, enpresaren kaudimenari, likideziari eta errentagarritasunari dagokienez.

c) Tituluarekin zerikusia duen enpresa baten zerga-betebeharrak zehaztu ditu.

d) Zerga-egutegian zerga motak bereizi ditu.

e) Sektoreko enpresa txiki eta ertain batentzako merkataritza eta kontabilitateko oinarrizko dokumentazioa bete du (fakturak, albaranak, eskabide-orriak, kanbio-letrak, txekeak eta bestelakoak), dokumentazio horrek enpresan egiten duen bidea deskribatu du, eta Enpresa Planean txertatu du.

f) Banku-finantzaketako tresna nagusiak identifikatu ditu.

B) Edukiak:

1.– Ekimen sortzailea.

a) Tituluari lotutako sektorearen jardueran berrikuntzak dituen ezaugarri nagusiak aztertzea (materialak, teknologia, prozesuaren antolamendua, etab.).

b) Sexuaren arabera banandutako datuen analisia, emakumeen eta gizonen ekintzailetzari buruz: ekintzailetza motak, zer jardueratan hasten diren, enpresaren tamaina eta ekimenaren iraupen-denbora eta abar.

c) Ekintzaileen faktore garrantzitsuenak aztertzea: ekimena, sormena, lidergoa, komunikazioa, erabakiak hartzeko ahalmena, plangintza eta prestakuntza.

d) Mota batzuetako eta besteetako ekintzailetzak garatzeko beharrezkoak diren ezaugarrien eta genero-estereotipo eta -rolen arteko erlazioa.

e) Jarduera ekintzailean arriskua ebaluatzea.

f) Genero-baldintzatzaileen analisia edozein motatako jarduera ekintzailek dakarren arrisku profesional, ekonomiko eta finantzarioa kontuan hartuta.

g) Sektoreko berrikuntza eta garapen ekonomikoa.

h) Kultura ekintzailea gizarte-behar gisa.

i) Enpresaburu kontzeptua.

j) Ekintzaileen jarduna sektoreko enpresa bateko enplegatu gisa.

k) Ekintzaileen jarduna enpresaburu gisa.

l) Ekintzaileen arteko lankidetza.

m) Ekintzailetza, oro har, eta emakumeena, zehazki, sostengatzeko programak, elkarteak eta laguntza-sareak.

n) Enpresa-jardueran aritzeko eskakizunak.

o) Negozio-ideia lanbide-arloaren esparruan.

p) Kultura ekintzaileari lotutako jardunbide egokiak tituluari dagokion jarduera ekonomikoan eta toki-esparruan.

q) Izaera ekintzailea eta ekintzailetzaren etika baloratzea.

r) Ekimena, sormena eta erantzukizuna balioestea ekintzailetzaren bultzatzaile gisa.

2.– Enpresa-ideiak, ingurunea eta haien garapena.

a) Enpresa-ideiak zehazteko tresnak aplikatzea.

b) Internet bidez, sektoreko enpresei buruzko datuak bilatzea.

c) Garatu beharreko enpresaren ingurune orokorra aztertzea.

d) Lanbide-arloko ereduzko enpresa bat aztertzea.

e) Ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak identifikatzea.

f) Emakumeen eta gizonen berdintasuna eta desberdintasuna enpresaren iraunkortasunaren giltzarri gisa, hala barruan (prestakuntza eta pertsonen talentua) nola kanpoan (bezeroetara egokitzeko ahalmena).

g) Merkatu-azterketaren ondorioetatik abiatuta, negozio-eredua ezartzea.

h) Erabakitako ideiaren gainean berrikuntza-ariketak egitea.

i) Enpresaren betebeharrak bere inguru propioarekiko eta sozietate osoarekiko (garapen jasangarria).

j) Lan-bizitza eta familia-bizitza bateragarri egitea.

k) Sektoreko enpresen erantzukizun soziala eta etikoa.

l) Emakumeen eta gizonen berdintasuna gizarte-erantzukizun korporatiboaren funtsezko oinarri gisa.

m) Jardunbide egokiak emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan: berdintasun-diagnostikoak eta -planak, uztartze-neurriak, sexu-jazarpenaren eta jazarpen sexisten aurkako protokoloak.

n) Merkatu-azterketa: ingurunea, bezeroak, lehiakideak eta hornitzaileak.

o) Enpresaren balantze soziala aintzat hartu eta balioestea.

p) Genero-berdintasuna errespetatzea.

q) Enpresa-etika baloratzea.

3.– Enpresa baten bideragarritasuna eta abiaraztea.

a) Marketin-plana ezartzea: komunikazio-politika, prezioen politika eta banaketaren logistika.

b) Produkzio-plana prestatzea.

c) Sektoreko enpresa baten bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa eta finantzarioa aztertzea.

d) Enpresaren finantzaketa-iturriak aztertzea, eta haren aurrekontua egitea.

e) Forma juridikoa hautatzea. Tamaina eta bazkide kopurua.

f) Enpresaren kontzeptua. Enpresa motak.

g) Enpresa baten funtsezko elementuak eta arloak.

h) Zerga arloa enpresetan.

i) Enpresa bat eratzeko administrazio-izapideak (Ogasuna eta Gizarte Segurantza, besteak beste).

j) Enpresetan eta lan-merkatuan emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako neurriak garatzeko diru-laguntzak eta zerga-pizgarriak.

k) Berdintasun arloko bereizgarriak eta aitortzak lehiakortasunerako faktore giltzarri gisa. Eusko Jaurlaritzaren Erakunde Laguntzailearen Aitortza, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak ematen duena.

l) Enpresaren jabeek duten erantzukizuna.

m) Proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa zorroztasunez ebaluatzea.

n) Administrazioko eta legezko izapideak betetzea.

4.– Administrazio-funtzioa.

a) Kontabilitate-informazioa aztertzea: diruzaintza, emaitzen kontua eta balantzea.

b) Dokumentu fiskalak eta lanekoak betetzea.

c) Merkataritza-dokumentuak betetzea: fakturak, txekeak, letrak eta abar.

d) Kontabilitatearen kontzeptua eta oinarrizko ideiak.

e) Kontabilitatea, egoera ekonomikoaren irudi zehatz gisa.

f) Enpresen legezko betebeharrak (fiskalak, lanekoak eta merkataritzakoak).

g) Dokumentu ofizialak aurkezteko eskakizunak eta epeak.

h) Sortutako administrazio-dokumentuei dagokienez, antolamendua eta ordena baloratzea.

i) Administrazioko eta legezko izapideak betetzea.

II. ERANSKINA, URTARRILAREN 24KO 25/2017 DEKRETUARENA
ENPRESA, ESTUDIO EDO TAILERRETAKO PRESTAKUNTZA PRAKTIKOAREN FASEA

1.– Helburuak eta ebaluazio-irizpideak.

Honako helburu hauek ditu enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren faseak:

1.1.– Ikasleen prestakuntza akademikoa osatzea zentrotik kanpokoa den bitxigintzako profesional batek emandako berariazko tekniken bidez.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Proposatutako bitxigintza artistikoaren proiektua dokumentatu du, produktuaren ezaugarri teknikoak eta beharrak zehaztuta, praktika-aldian jorratu beharreko berariazko teknikaren arabera.

b) Diseinu-fasea planifikatu du, eta bitxigintza artistikoaren proiektuaren ekoizpenerako fitxa tekniko bat landu du, jorratu beharreko berariazko teknikaren arabera.

c) Diseinuko zirriborro digitalak egin dira, proiektuaren espezifikazioak eta planteamendu estetiko-formalak zein teknikoak kontuan harturik.

d) Bitxigintza artistikoaren proiektuen maketa operatiboak egin ditu, ezaugarri teknikoak eta kalitate-parametroak aplikatuta.

e) Bitxigintza artistikoko pieza diseinatu du, bere sorkuntza, ekoizpena eta aurrekontu ekonomikoa aintzat harturik.

1.2.– Ikasleei ikaskuntzaren eta autoenpleguaren munduarekin harremanetan jartzea erraztea, eta enpresako lan-, teknika- eta gizarte-harremanetako sistemara gehitzen laguntzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Enpresaren/profesional autonomoaren antolamendu-egitura eta arlo bakoitzaren eginkizunak identifikatu ditu.

b) Zerbitzuaren ezaugarriak eta kontsumitzaile mota enpresa-jardueraren garapenarekin erlazionatu ditu.

c) Zerbitzugintza garatzeko lan-prozedurak identifikatu ditu.

d) Jarduera behar bezala garatzeko giza baliabideen beharrezko konpetentziak baloratu ditu.

e) Jarduera honetan ohikoenak diren hedabideen egokitasuna identifikatu du.

1.3.– Ikastetxean eskuratutako ezagutzak, prestakuntza eta gaikuntza komunikazio bitxigintza artistikoaren sektoreko enpresa- eta lan-errealitatearekin kontrastatzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Bitxigintza artistikoko piezak diseinatzeko prozesuaren faseak identifikatu ditu, praktika-aldian emandako berariazko teknika/prozesu batetik abiatuta.

b) Ibilbide-orria prestatu du, eta sekuentzialki planifikatu ditu bitxigintza artistikoko piezak diseinatzeko prozesuaren fase guztiak.

c) Artxiboen tratamendua gainbegiratu du, eta maketak, prototipoak, jasotako jarraibideak eta kalitate-parametroak aztertu ditu.

d) Laneko arriskuak prebenitzeko eta ingurumena babesteko prozedurak aplikatu ditu, arrisku-egoerak eta lanbide-jarduera ebaluatuta.

1.4.– Ikasleei bide ematea, bitxigintzaren arloko profesionalarekiko kontaktuaren bitartez, lanbideari ekiteko behar diren honako ezagutza hauek beren prestakuntzara gehitzeko: ikasten ari diren espezialitatearen inguruko ezagutzak, merkatuaren egoera eta harremanak, joera artistikoak eta kulturalak, lanaren antolamendua eta koordinazioa, enpresaren kudeaketa, enpresako harreman sozio-laboralak eta abar.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Aintzat hartu eta justifikatu ditu:

– Lanpostuan beharrezkoa den langileen eta denboraren eskuragarritasuna.

– Lanposturako beharrezkoak diren jarrera pertsonalak (besteak beste, puntualtasuna eta enpatia) eta profesionalak (besteak beste, ordena, garbitasuna eta erantzukizuna).

– Jarrerazko eskakizunak lanbide-jarduerak dituen arriskuen prebentzioaren aurrean.

– Lanbide-jardueraren kalitatearekin zerikusia duten jarrerazko eskakizunak.

– Lanaren esparruan egiten diren jardueren dokumentazioarekin zerikusia duten jarrerak.

b) Lanbide-jardueran aplikatzekoak diren laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak eta Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen oinarrizko alderdiak identifikatu ditu.

1.5.– Beren espezializazioagatik, kostuagatik edo berritasunagatik ikastegiaren eskumenean ez dauden tresna, erreminta, material eta makineriari buruzko ezagutza teknikoak berenganatzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Bitxigintza artistikoko pieza edo bilduma bat egiteko behar diren denbora-garapena eta material teknologikoa planifikatu ditu, eta prozesuaren informazio teknikoa dokumentatu du.

Aurretiko ikerketa-fasean:

– Bitxigintza artistikoko pieza edo bilduma bat egiteko prozesua baldintzatzen duten piezen edo bildumen ezaugarriak ebaluatu ditu, behar den denbora-garapena zehaztuta.

– Bitxigintza artistikoko piezaren edo bildumaren datuak, materialen hautaketa eta akaberak analizatu ditu.

– Produktu grafikoa egiteko behar den materiala zehaztu du.

– Enpresak edo profesionalak ezarritako kalitate-prozedurak aztertu ditu, bitxigintza artistikoko piezaren edo bildumaren kontrolari dagokionez.

b) Bitxigintza artistikoko piezaren edo bildumaren ekoizpena kudeatu du, faseak planifikatu ditu, eta prozesuaren kalitatea ziurtatu.

Ekoizpen-prozesuan:

– Bitxigintza artistikoko pieza edo bilduma egiteko eta erreproduzitzeko behar diren datuak eta baliabideak identifikatu ditu, eta fitxa teknikoan erregistratu ditu.

– Lan-fluxua eta produkzio-etapak ezarri ditu ibilbide-orrian, produkzioa kudeatzeko aplikazio informatikoen bitartez.

– Beren berezitasuna edo bolumena dela medio, bitxigintza artistikoko pieza edo bilduma ekoitzi ahal izateko azpikontratatu beharko diren ekoizpen-prozesuak identifikatu ditu.

– Bitxigintza artistikoko piezaren edo bildumaren kostuan eragin zuzena edo zeharkakoa duten kontzeptu guztiak identifikatu ditu.

– Aurrekontua egin du, eta hura onartzeko baldintzak ezarri ditu, berariazko aplikazio informatikoen bitartez.

– Produktua ekoizteko sistema onena hautatzeko behar diren parametroak ezarri ditu.

– Egokiro erabili ditu bitxigintza artistikoko pieza edo bilduma egiteko praktiketan jorratzen diren berariazko teknikak.

1.6.– Bitxigintza artistikoko piezak ekoizteko prozesuaren faseetan aktiboki parte hartzea dagokion tutorearen edo koordinatzailearen orientabideei kasu eginik.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Produktuaren oinarrizko alderdiak ezagutu ditu; hartara, proiektua horren behar jakinetara bideratu ahal izateko.

b) Lan-orriak egin beharreko bitxigintza artistikoko proiektu motaren arabera egin ditu: pieza bakarra, serie mugatua, bilduma komertziala eta abar.

c) Material motak eta piezen diseinua proiektuaren funtsezko ezaugarrien arabera hautatu ditu.

d) Produktuaren ikusizko estiloa lortzeko behar diren material, akabera eta koloreen adierazpen-ezaugarriak zehaztu ditu.

e) Hainbat maketa operatibo egin ditu, irizpide teknikoak, estetikoak, komunikaziozkoak eta konposiziokoak aintzat hartuta, eta prozesuaren amaierako emaitzak konparatu eta baloratu ditu.

f) Bitxigintza artistikoko diseinuen tratamendu digitala egin du, bitxigintzako piezen 3D-ko prototipoak egiteko berariazko informatika-programak aplikatuz.

h) Pertsonentzako, lokaletarako eta ekipoetako segurtasun-protokoloak bete ditu, proiektuaren gauzapenean esku hartzen duten tresneria guztien mugimendua eta jarduna erraztuta.

1.7.– Ikastegian emandako prestakuntza teorikoan eta praktikoan zehar berenganatutako ezagutzak, abileziak eta trebetasunak aplikatzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Erreprodukzioen bitartekoa, tamaina eta kopurua, diseinatutako piezen amaierako xedea eta ekoizpen-forma egokiak hautatzeko behar diren kalitate-parametroak zehaztu ditu, tratatutako berariazko teknikaren betekizunak aztertzetik abiatuta.

b) Bitxigintza artistikoko piezak egiteko behar den ekipamenduaren zerrenda egin du, sor daitezkeen kontingentziak ebazteko, eta aintzat hartu beharreko ikusizko elementuak eta materialak eta horietarako irisgarritasuna baloratu ditu.

c) Produktuaren ikusizko estiloa lortzeko behar diren materialen eta akaberen adierazpen-ezaugarriak zehaztu ditu.

d) Bitxigintzako pieza diseinatzeko eta horren prototipoa egiteko prozesua gauzatu du, irizpide teknikoak, estetikoak, komunikaziokoak eta konposiziokoak aplikatuta eta prozesuaren azken emaitzak baloratuta.

e) Tratamendu digitala egin du, batez ere artxiboen doikuntza eta optimizazioa, baita prototipoak ere, informatika-programak aplikatuz.

f) Kopien akabera-eragiketak egin ditu, aurkezpen-euskarrietan muntatu ditu, eta garraiatu ditu.

g) Kalitate-arauak aplikatu ditu, eta materialak zuzen birziklatu ditu.

2.– Fasearen jarraipena.

Prestakuntza praktikoaren faseak iraun bitartean, ikasleek enpresa, estudio edo tailerretan egindako jardueren jarraipena egin beharko du taldearen tutoreak. Jarraipen horri esker, ikasleen fase honen helburuei dagokienez aurrerapenik egin duten jakin ahalko da, baita egindako jardueren gabeziak hauteman eta zuzendu ere, halakorik badago.

3.– Enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren fasearen ebaluazioa.

3.1.– Zentroak izendatutako praktiken tutoreak ebaluatuko du enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntzaren fasea. Aintzat hartuko ditu, batetik, fase horri dagozkion helburuak zer-nola betetzen diren eta, bestetik, enpresak egiten duten balorazioa.

3.2.– Lan-zentroak izendatutako ikasleen prestakuntzako arduradunak enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntzaren fasea ebaluatzen lagunduko du, eta, horretarako, txosten bat egingo du. Ikastetxeko irakasleak/tutoreak aipatu txostena kontuan izango du azken kalifikazioa emateko garaian.

3.3.– Enpresa, estudio edo tailerretako praktiken fasearen azken kalifikazioa honela adieraziko da: gai edo ez gai.

III. ERANSKINA, URTARRILAREN 24KO 25/2017 DEKRETUARENA
AMAIERAKO PROIEKTUA

1.– Helburuak.

Ikasleak gai izan beharko du:

– Heziketa-ziklo honetan egindako ikasketen bidez eskuratutako ezagutza teoriko-praktikoak eta artistikoak txertatzeko, sintetizatzeko eta aplikatzeko, proiektua pentsatu, garatu, egin eta aurkezteko orduan.

– Bitxigintza artistikoaren berezko eremuan profesionaltasuna agertzeko.

2.– Edukiak.

a) Informazioa: dokumentazio historikoa, teknikoa eta egin beharreko proiektuari lotutakoa bildu eta analizatzea.

b) Komunikazioa: ideien eta kontzeptuen garapen formala, zirriborro, proba, maketa, plano, idazpen eta abarren bidez, dagokion proiektuaren eta espezialitatearen arabera, honako alderdi hauek barne:

– Alderdi funtzionalak: helburuak, garapena.

– Alderdi estetikoak: kalitate estetikoa eta interes formala.

– Alderdi teknikoak: amaierako produktua egiteko behar diren materialak, prozesuak, zereginak eta denborak, eta kalitate-kontrolerako zehaztapenak.

– Alderdi ekonomikoak: proiektua materialki gauzatzeko kostuen gutxi gorabeherako kalkulua.

Fase honetan sartu behar dira logoaren diseinua, packagingaren modeloak eta amaierako proiektuaren webgune bat.

c) Eraketa: proiektua egitea. Horren barruan:

– Zirriborroak, planoak, eraikuntza-xehetasunak, maketa operatiboak.

– Amaierako memoria. Atal hauek izan behar ditu: deskribapen-, justifikazio- eta eraikuntza-memoria.

– Aurrekontua.

– Diseinatutako pieza egitea.

Proiektuaren osagarri gisa, prototipoak, maketak, ikus-entzunezko aurkezpenak eta abar egin ahalko dira.

3.– Garapenaren faseak.

Heziketa-zikloaren modulu guztiak gainditu ondoren, ikasleak proiektu-proposamen bat aurkeztuko du, eta, horretan, egin nahi duen proiektuaren edukia islatuko du.

3.1.– Lehen fasea: Proiektu-proposamena eta tutorea izendatzea:

a) Proiektu-proposamena:

– Ikasleak espezialitatearen berezko amaierako proiektu bat egingo du, berak proposatuta edo ikastetxeak iradokita, eta, horretan, prestakuntzan bereganatutako ezagutzak aplikatuko ditu.

– Epaimahaiak honako alderdi hauek hartuko ditu aintzat, proiektua onartzeko:

• Interes artistiko eta teknikoa, originaltasuna eta dagokion benetako eskaerari egokitzea.

• Epeetara egokitzea: zehaztutako baldintzetan egiteko benetako aukerak, egiteko denbora eta instalazioak kontuan hartuta.

– Lehenengo deialdiak kalifikazio positiboa lortzen ez duen ikasleak bi aukera izango ditu: amaierako proiektu bera egiten jarraitu edo beste proposamen bat aurkeztu.

b) Irakaslea/tutorea:

– Proposamena onartu ondoren, hezkuntza-taldeko kide batek edo dagokion arloan izen ona duen profesional batek egingo du amaierako proiektuaren tutoretza. Azken kasu horretan, zikloaren irakasle bat txostengile ofizial izango da; alegia, aholkuak emango dizkie ikasleei ikastetxearekiko harremanetan eta ikasleen ordezkari izango da halakorik behar duten izapidetze-faseetan.

– Zentroak tutore bat edo batzuk eskainiko ditu halakorik ez duten ikasleentzat.

3.2.– Bigarren fasea: Amaierako proiektua inskribatzea.

Epaimahaiak proposamena onartu ondoren, inskribatu egingo da amaierako proiektua.

4.– Epaimahaien izendapena.

Epaimahai batek onartuko du proposamena eta ebaluatuko du amaierako proiektua. Honako kide hauek osatuko dute aipatu epaimahaia:

– Presidentea: ikastetxeko zuzendaria edo hark eskuordetutako irakaslea.

– Gutxienez hiru kide. Zuzendariak izendatuko ditu eta zikloko irakasleak izango dira. Gainera, zuzendariak izen oneko profesional bat, bitxigintza artistikoko dagokion eremuko aditua dena, izendatu ahal izango du, ikastetxetik kanpokoa bada ere.

– Zentroko idazkaria. Ahotsa izango du, baina botorik ez, eta saioen aktak egingo ditu, baita zentroak proiektuak egiteko ikasleen esku jarriko dituen bitartekoak emateaz eta koordinatzeaz arduratu ere.

Epaimahaian, ahal dela, emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatua izango da, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 23. artikuluan xedatutakoaren arabera.

5.– Ebaluazioa.

5.1.– Amaierako proiektuaren atal hauek ebaluatuko dira:

a) Informazioa.

b) Komunikazioa (marka-irudia, packaginga eta webgunea barne).

c) Eraketa (diseinatutako pieza ekoiztea).

5.2.– Amaierako proiektuaren ataletako bakoitzaren kalifikazioa zenbakiz emango da, 0tik 10era, dezimalik gabe. Amaierako proiektuaren kalifikazioa aurreko atal bakoitzaren batezbesteko aritmetikotik lortuko da.

5.3.– Eranskin honen 1. zenbakian azaldutako helburuekin bat, ikasleak hauetarako duen ahalmena aintzat hartuko da ebaluazioan:

– Proiektuarekin erlazionatutako dokumentazioa bilatu eta analizatzeko.

– Proiektua epeak betez eta eraginkortasunez planifikatzeko eta proposamena aldatzeko, epaimahaiak aldaketarik iradokitzen badu.

– Proiektua egiteko, heziketa-zikloaren berezko teknikak zuzen eta behar bezala erabiltzeko, eta planteamendua originala den eta benetako eskaeraren eskakizunei egokitzen zaien aintzat hartzeko.

– Zikloari dagozkion ezagutza teoriko-praktikoak eta artistikoak integratzeko.

– Sentsibilitate artistiko-plastikoa agertzeko heziketa-zikloaren proiektuan.

– Planteamenduan nahiz proiektua egiteko behar diren konponbideetan, sormena eta irudimena bilatzen saiatzeko.

– Proiektuak garbitasunez eta profesionaltasunez aurkezteko.

– Amaierako txostenean, norberaren ideiak argudiatu eta defendatzeko, terminologia egokiak erabilita.

6.– Egokitzat iritzitako amaierako txostenak jarduera-programan sartzea sustatuko dute zentroek. Horren barruan, aintzat hartuko da zentroko irakaskuntza-aldian egindako lanaren nondik norakoen berri emango duen material grafikoa, egindako lanaren adierazgarri eta gainerako ikasleentzako erreferentzia izan dadin.


Azterketa dokumentala